BI ILUNABARREKO EGUNA.BISITA GIDATUA
Ekainaren 10etik 19ra, “Bi ilunabarren eguna” izeneko erakusketa ibiltaria izango da Barakaldon. Eusko Jaurlaritzak sustatutako proposamen dibulgatzailea da, eta gai nagusia abuztuaren 12an Euskadin gertatuko den eguzki-eklipse osoa izango da.Eklipseen inguruko jakin-mina piztu nahi baduzu, zatoz Clara Campoamor Zentro Zibikora erakusketabisitatzera. Ilustrazio panelen bidez, modu argi eta erakargarrian azalduko dira eguzki eta ilargi eklipseen sekretuak, irudi eta azalpen ulerterrazekin. Unibertsoaren fenomeno harrigarri hau hobeto ezagutzeko aukera izango duzu! BISITA GUIDATUA.
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN (Gernikako Arbola 41, Barakaldo).
NOIZ: Ekainaren 15ean, astelehena, bisita gidatu egingo da 18:00etan (euskaraz)Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. IZEN-EMATEA: Ekainaren 1etik aurrera. Doakoa.-Aurrez aurre edo telefonoz: 944789552 / 944789485.-Online: Egoitza Elektronikoaren bitartez -BakQarekin
ANIMA ZAITEZ!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina