2026-05-14

BARAKALDOKO MINTZODROMOA



 24. KORRIKAk utzitako sentsazio indartsuei helduta, AEK-k hainbat konpromiso hartu ditu. Izan ere, AEKk euskararen pizkunderako zer eskaini ahal duen erakutsi nahi dio Euskal Herri osoari. KORRIKAren 12. Eguneko mintzodromoa antolatu du. Honen helburua ez da hutsala: maiatzaren 21a izan dadila Euskal Herrian euskara gehien hitz egingo den eguna! 

  AEK-k hainbat mintzodromo antolatuko ditu egun horretarako, Euskal Herri luze-zabalean. Barakaldon, maiatzaren 21ean ospatuko dugu San Bizenteko eliz aurreko plazan 18:30ean. 

Animatuko zara euskara kalera ateratzen? Aukera ezin hobea duzu!


                        INFORMAZIOA: 688746484

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina