Adimen artifiziala (AAk) eragina du eguneroko erabakietan: zer eduki ikusten dugun, langileak nola aukeratzen diren, baliabide publikoak nola esleitzen diren edo iruzurra nola detektatzen den.Hitzaldi honetan, adibide argiekin AA zer den (eta zer ez den) azalduko dugu, nola ikasten duen datuetatik abiatuta, eta zergatik huts egin dezakeen edo dauden joerak anplifikatu.
Hortik aurrera, giza eskubideekin duten harremanari helduko diogu:pribatasuna eta zaintza, adierazpen askatasuna, zerbitzuetarako sarbidea, gardetasuna eta kontuak ematea erabaki automatizatu batek pertsona bati eragiten dionean. Ardatz nagusia emakumeen eskubidetarako inplikazio espezifikoa izango da: alborapenak kontratazio eta ebaluazio-sistemetan,diskriminazioa kredituan eta aseguruetan, arriskuak osasunean, AAk emandako indarkeria digitala (jazarpena,deepfakeak, ordezkapena), eta aurreikuspen sistemek segurtasun justizia edo gizarte-laguntza bezalako eremuetan sor ditzakeen inpaktu desberdinak.
HITZALDIA: TEKNOLOGIA ETA BOTEREA,
NOIZ: APIRILAREN 29an, ASTEAZKENA, 19:15ean.
NON: AINARA AISIALDI TALDEAREN LOKALEAN (BIZKAIA KALEA 41) ARRONTEGIN.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina