2026-02-23
2026-02-20
BASO BAT LANDATZERA.
Bi zuhaitz landaketa antolatu ditu Barakaldoko Eguzkik, Sasiburu elkartearen, Sukar Horiaren, Eguzkizaleak konpartsaren eta Bagatzako kontsumo taldeen laguntzaz.
Landaketak (guztira, 600 zuhaitz inguru) Larrabetzun izango dira. Lehendabizi, hainbat gaztainondo, sagarrondo eta beste frutarbola landatuko ditugu Aitorren lursailetan. Gero, mendian gora, ezkerreko maldan, bertoko basoa sartuko dugu: haritzak, lizarrak, urkiak eta beste. Helburua argia da: bertoko baso bat sortzea da, klima-beroketari aurre egiteko, gainbehera doazen hainbat espezieri babesa emateko eta, oro har, biodibertsitateari zein pertsonei on egiteko.
Lehenengoa landaketa larunbat honetan izango da, hilak 21. Goizeko 9:00etan abiatuko gara Barakaldoko Beurko Berria bus-geltokitik, autoetan. 9:30ean, berriz, Larrabetzuko Done Meteri eta Done Zeledon elizatik aterako gara, baso bat landatzeko prest.
Bigarren landaketa martxoaren 7an egingo dugu. Beurko Berria bus-geltokitik abiatuko gara, baina autobuses. Persona helduak, 3 euro; haurrak, doan.
Bi egunetan, zuhaitz landaketak egin eta gero, Larrabetzuko txoko batean bazkaltzeko aukera izango dugu.
HITZORDUAK
Otsailak 21
Irteera, goizeko 9:00etan, Beurko Berria bus-geltokitik. Autoetan joango gara, ea guztiak betetzen ditugun.
9:30ean, Larrabetzuko Done Meteri eta Done Zeledon elizatik aterako gara.
13:30ean, bazkaria Larrabetzuko txoko batean (dohanik).
Martxoak 7
Irteera, 9:00etan, Beurko Berria bus geltokitik. Autobusa 3 € helduak eta haurrak dohainik.
10:00etan, zuhaitz landaketa.
13:30ean, bazkaria Larrabetzuko txoko batean. Dohainik.
16:30ean, itzulera.
Izenematea: eguzkibarakaldo@gmail.com edo sasiburu@gmail.com
Oharra: botak eraman behar dira eta, badaezpada, aldatzeko arropa.
2026-02-17
ZUHAITZ LANDAKETA
Bi zuhaitz landaketa antolatu ditu Barakaldoko Eguzkik, Sasiburu elkartearen, Sukar Horiaren, Eguzkizaleak konpartsaren eta Bagatzako kontsumo taldeen laguntzaz.
Landaketak (guztira, 600 zuhaitz inguru) Larrabetzun izango dira. Lehendabizi, hainbat gaztainondo, sagarrondo eta beste frutarbola landatuko ditugu Aitorren lursailetan. Gero, mendian gora, ezkerreko maldan, bertoko basoa sartuko dugu: haritzak, lizarrak, urkiak eta beste. Helburua argia da: bertoko baso bat sortzea da, klima-beroketari aurre egiteko, gainbehera doazen hainbat espezieri babesa emateko eta, oro har, biodibertsitateari zein pertsonei on egiteko.
Lehenengoa landaketa larunbat honetan izango da, hilak 21. Goizeko 9:00etan abiatuko gara Barakaldoko Beurko Berria bus-geltokitik, autoetan. 9:30ean, berriz, Larrabetzuko Done Meteri eta Done Zeledon elizatik aterako gara, baso bat landatzeko prest.
Bigarren landaketa, berriz, martxoaren 7an egingo dugu. Beurko Berria bus-geltokitik abiatuko gara, baina autobusez. Persona helduak, 3 euro; haurrak, doan.
2026-02-16
2026-02-14
MIGRAZIOA, ANIZTASUNA ETA BIZIKIDETZA
Euskaraz eztabaidatzeko gune bat gustatuko litzaizuke?Aktualitateko gaiei buruz mintzatu nahi duzu? Hauxe da zure taldea!!
MUNDUA KONPONTZEKO TERTULIAK:
MIGRAZIOA, ANIZTASUNA ETA BIZIKIDETZA
Izen ematea:
- 678 626 567
- barakaldo_berba@aek.eus
2026-02-12
"ESNATU ALA HIL" HITZALDIA
SASIBURU elkartekook beste ekintza interesgarri bat antolatu dugu:
"ESNATU ALA HIL" LIBURUAREN AURKEZPENA-HITZALDIA.
Iñaki Iurrebaso eta garikoitz Goikoetxearen "Esnatu ala hil".Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan liburuaren aurkezpena Garikoitz Goikoetxearen eskutik.
Noraez gisako batean dago euskararen indarberritzea.Ez dira garai distiratsuenak.Premiazkoa da beste bultzada bat, orain artekoaz haragoko pausoak ematea,baina zantzu gutxi dago nondik eta nola ekin,are gehiago aldaketa handiko garai hauetan.
Helduleku izan nahi du liburu honek, euskararen bilakaera eta egoera zein den ohartzeko tresna.Begiak zabaltzeko ordua da, izan ere.Euskararen biharko ametsak esnatzea eskatzen baitu gaur.
NOIZ: OTSAILAREN 24an, asteartean, 19:00etan.
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN.
2026-02-11
FAMILIENTZAKO KORRIKA TAILERRA
Adi, familiok!!!
2026-02-10
EUSKAL INAUTERIAK
EuskalInauteria ostiral honetan ospatuko da!!!
2026-02-05
"GRAZAL ERREKA" TXANGOA.
BARAKALDOKO BERBALAGUNekoek beste ekitaldi interesgarri bat antolatu dute NATURZALE TALDEA.
Txango honetan Sodupeko Grazal erreka eta haren inguruko altxor naturala bisitatzeko plan aparta dugu.
NOIZ: MARTXOAREN 1ean, Barakaldoko tren geltokian.
Izen ematea:
- 678 626 567
- barakaldo_berba@aek.eus
2026-02-03
"ITURRIA" IRAKURZALE KLUBA
Irakurzale kluba berriz ere martxan! Kasu honetan Unai Elorriaga idazlearen "Iturria" liburuaz solasteko aukera egongo da!
NOIZ: OTSAILAREN 17an.
NON: BARAKALDOKO AEKn
Anima zaitez eta eman izena:
678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus
2026-02-02
2026-01-28
SAGARDOTEGIRA IRTEERA
Adi!! Otsailaren 7an Ezkerraldeko AEK-k sagardotegira irteera antolatu du. Izena emateko azken eguna: urtarrilaren 29an, ostegunean, izango da.
ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!
2026-01-26
BARRY BARREZ BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN
2026-01-20
2026-01-15
PINTXO DASTAKETA SAN BIZENTEKO JAIETAN
San Bizenteko jaietan laster murgilduko gara, NIALA MAGOAren ikuskizunaz gain, SASIBURU ELKARTEkook azken urteotan legez pintxo dastaketa antolatu dugu BARAKALDOKO BERBALAGUNekoen laguntzaz.
ZER: PINTXO DASTAKETA.
NOIZ: URTARRILAK-22, OSTEGUNEAN, ARRATSALDEKO 19:00EAN.
NON: KUKUTZ LOKALEAN, MARTXOAREN 8KO PLAZAN.
2026-01-14
NIALA MAGOA SAN BIZENTEKO JAIETAN
SASIBURU ELKARTEkook SAN BIZENTEko jai batzordearekin elkarlanean beste ikuskizun dibertigarri bat antolatu dugu:
NIALA MAGOAREN SAIOA
Haurrentzako eta familientzako ikuskizun parte-hartzailea. Niala magoak, bere umore eta magiarekin, mundu guztia liluratuko du.
Show dibertigarria eta erritmo bizikoa.
NOIZ: URTARRILAREN 20an, ASTEARTEAN, ARRATSALDEKO 17:30ean.
NON: ELIZATEKO PLAZAN.(San Bizenteko garagardotegi aurrean).





.png)


















.jpg)

