Hemen da aurtengo San Bizenteko Euskal Jaia! Beste behin, urriaren 5ean
(igandea), Laguntasuna Elkarteak auzoko ostalariekin batera antolatzen
duen Euskal Jaia ospatuko dugu, ohitura barakaldarra
mantenduz. Iganderako programa berezia prestatu du, eta ekintza mordoa
izango dugu San Bizenten: azoka tradizionala, musika, dantza,
erraldoiak eta buruhandiak, sukalkia, magia, zanpantzarrak, suzko
zezena... Eta nola ez, gure Euskal Jaiaren osagai sekretua: lagun arteko
giro aparta!
SASIBURU elkarteak ere gure laguntza emango dugu urtero legez.
Anima zaitez eta etor zaitez zure kuadrillarekin San
Bizenteko Euskal Jaia ospatzera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina