2018-09-07

"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" 7. HERRI LASTERKETA

Aurten Arrontegiko jaietan zazpigarren aldiz antolatuko dugu herri-lasterketa . "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da .

Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu Sasiburu elkartekoek ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta eskuratu ahal izango ditugu bertan.

NOIZ: datorren asteko larunbatean, IRAILAK-15, eguerdiko 12:30etan.
NON: SAN LUIS PLAZAn.


  ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina