2017-10-07

EMAN IZENA BERBALAGUN TALDEETAN

Aurten berriro zabalik duzue Barakaldoko berbalagun taldeetan izena emateko epea. 

   Astean behin tabernan gustura mintzatzeko elkartzen den herritar taldea, bizikleta hartuta txangoa elkarrekin egiten duten lagunak, etab. Ekimen arrakastatsuak dira; izan ere, bermatuta dago hainbat helburu erdiesteko aukera: euskaltegian ikasitakoa praktikatu, euskaraz egiteko plaza eskaini euskaldun orori, zuzeneko bidea izan inguruko euskaldunak harremanetan jartzeko... eta, batez ere, abagune aparta eskaini gustura egoteko eta aisialdiaz gozatzeko.

 Parte hartu nahi baduzu, galdetu euskaltegian edo telefono honetan informazioa eskatu:


678626567            

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina