2011-11-23

Monitoreen hizkuntz prestakuntza

LAGUNTASUNA Kultur Elkarteak eta SASIBURU Euskaldunon Elkarteak elkarlanean, mintegi bat antolatu dute monitoreen hizkuntz prestakuntza areagotzeko. Honen arira bi hitzaldi egongo dira Barakaldoko San Bizente Auzoko Kultur Etxean.
Hitzaldiak honako hauek izango dira:
Azaroak 28, astelehena, 19:30-etan. OIER ARAOLAZAk, "Marteko Dantzak" izenburuarekin, dantza tradizionala, transmisioa eta Euskara uztartuko duen solasaldia eskeiniko digu.
Abenduak 12, astelehena, 19:30-etan.ANE OLABARRIk, "Hezitzaileok Euskara sustatzen".
Sarrera dohainik izango da eta egiaztagiria jaso daiteke hitzaldi bietara joan ezkero (lehenengoan eskatu).
Informazio gehiago jasotzeko:
http://laguntasuna-barakaldo.blogspot.com/2011/11/mintegia-monitoreen-hizkuntz.html
http://www.facebook.com/laguntasuna
http://sasiburu-barakaldo.blogspot.com/


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina