2009-12-05

Sasiburuko batzarra: hausnarketa eta bide berriak

Kaixo Lagunok,

Urtero lez, Sasiburu elkarteari iritsi zaio urteko batzarra egiteko unea..aurten beraz, bazkide batzarra datorren abenduaren 16an burutuko da, arratsaldeko 19.30ean, San Bizenteko kultur etxean.
Oraingoan, bazkideei ezezik, herriko beste eragileei, euskaltzaileei eta euskararen alde lan bat edo beste egin nahi dutenei ere zuzendu nahi die batzarra.

Hausnarketarako unea da, euskara elkartearen etorkizuna erabaki eta aurrera begirakoak ( baldin eta aurrera begirakorik bada) finkatzeko hitzordua.

Interesa duen orori beraz, bertaratzea estimatua izango da.

Abenduaren 16ra arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina