2025-11-27

EUSKARAREN ASTEA HIZKUNTZA ESKOLAN

 

  Euskararen nazioarteko eguna dela eta, Hizkuntza eskolako kideek zenbat jarduera antolatu dute:

  • Mintzodromoa.Goizeko 10:00etan liburutegian eta arratsaldeko 18:30ean azterketan gelan.
  • Bertso saioa. Arratsaldeko 17:45ean.Azterketa gelan.
  • Bestalde, Joseba Sarrionaindia idazleak hitzaldia bana emango du abenduaren 3an goizez 09:45ean eta arratsaldez 16:00etan azterketa gelan.
      Anima zaitez eta hurbildu hizkuntza eskolara!!


2025-11-26

EUSKARAREN EGUNA BARAKALDON


 #EuskararenEguna ate joka dugu eta Barakaldokoko kultur eragileek eskainiko diguten ikuskizun ikaragarria ere prest! 😍😍

👉 #Vaudeville, "Zati txiki bat La m'en" (#Itoiz taldeari omenaldia).
📅 Abenduak 3, asteazkena.
📌 Barakaldo Antzokia
⏰ 19:30ean
🔖 DOAN
👉 Sarrerak: azaroaren 27tik aurrera, Teatro Barakaldo Antzokia-ko leihatilan (18:00-20:00) - 4 sarrera / pertsona bakoitzeko.


2025-11-24

ASTE HONETAKO AGENDA




 Euskararen nazioarteko eguna gertu dugu eta aste honetan hainbat euskarazko jarduerak ditugu Barakaldon!!

2025-11-17

BALBEA ANTZEZLANA

SASIBURU ELKARTEAk beste antzezlan interesgarri bat antolatu dugu ATX antzerki taldearen BALBEA.

 "Egunen batean, momentu bat ailegatzen da non bizitza amaitzen den.

Baina prest al gaude hiltzeko? Ez edozein moduan, ez.
Duintasunez hiltzeko, egin dugun bizitzarekin konforme, bizitzaren arintasunez kontziente.
Hementxe dugu Gregorio, buru eta gorputz ahalmenak gainbehera, bere egunerokotasuna delirio eta errealitatearen artean bizitzen. Munduak ez dio poztasun handirik eman, suminduta dago eta amets bakar bat dauka: badaki bere azken momentua ailegatzear dagoela eta ez du haserre hil nahi.

Zenbat bider ikusi dugu lagun edo senide hori, harro egoteko moduko bizitza izan duena eta ordea, hiltzeko zorian dagoenean, izaera lainotu eta iluntzen zaiona azkenean, mundu hau haserre bizian abandonatzeko."

ZER. BALBEA ANTZEZLANA.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN.

NOIZ: AZAROAREN 27an, OSTEGUNEAN, 19:15ean.

           BETI BEZALA DOHAINIK!! ANIMA ZAITEZ!!

   

       


2025-11-14

Xiberoako Ikastolen aldeko Saski Salmenta


 Aurten ere, Laguntasuna Elkarteak Xiberoako ikastolen aldeko Saski Salmenta Kanpainian parte hartuko du, ikastolen jarduerak finantzatzen laguntzeko gure aletxoa jarriz.

Eskualde bakoitzean, bertako euskara zein kultur elkarteek kudeatzen dute saskien banaketa, eta Ezkerraldea-Meatzaldean Laguntasuna da arduraduna. Aurreko urteetan erabilitako sistema mantenduko da edizio honetan ere: saskiak zuzenean ikaskoli.eus webgunean erosteko aukera dago, LAGUNTASUNA banaketa gunea aukeratuz.

Zure saskia(k) webgunean eskuratzeko azken eguna: azaroak 23.

Saskien banaketa abenduaren 13an egitea aurreikusi dute, eta Laguntasunako egoitzan izango da (Elexpuru 7 behea, Barakaldo).

Mila esker Xiberoako Ikastolen eta euskararen alde egiteagatik!

2025-11-12

BARAKALDOKO MINTZODROMOA


 Aurten berriro ere BERBALAGUNekoek Barakaldoko mintzodroa antolatu dute. Azaroaren 17an izango dugu Clara Campoamor kulturgunean , bi txandatan:goizean 10:15ean eta arratsaldean 18:30ean.

Noiz: azaroaren 17an.

Zer ordutan: goizez 10:30ean eta arratsaldez 18:15ean.

Non: Clara Campoamor kulturgunean.

Izena emateko: 

678 626 567 telefonora deituz edo barakaldo_berba@aek.eus helbidera idatzi.


                 ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

2025-11-06

"KOLDARREN BIHARAMUNA" LIBURU-AURKEZPENA.


SASIBURU elkarteak beste jarduera interesgarri bat antolatu du, barakaldar idazlea den Koldo Basaberen liburu baten aurkezpena hain zuzen ere.

 Konpondu gabe dagoen krimen bat. Ikertzaile hondoratua. Engainuen labirintoa.

Koldarren biharamuna eleberri beltzean, hiriak ez du lo egiten; tabako hotzaren ke artean eta euripeko kaleen distiran bizi da.
Ikertzaile zakar bat, edateari lotua eta nekez atseden hartzen duena, inoiz gertatu behar ez zuen hilketa baten atzetik doa.

Baina arrasto bakoitzak ilunpe sakonagoetan murgiltzen du: ustelkeriaren bihotzera, barkamenik gabeko traizioetara, eta azken gezur batera, berak ere suntsipena ekar diezaiokeena.

Liburu honetan aurkituko dituzu:
✔ Diruak erosten duen leialtasuna duen hiri bat.
✔ Gainbeheraren atarian dagoen protagonista bat.
✔ Traizioz eta ustekabez ehundutako eleberri beltz bat.
✔ Ezertan fidatzera utziko ez zaituzten pertsonaiak.
✔ Arnasa etenaraziko dizun amaiera bat.

ZER: "KOLDARREN BIHARAMUNA" LIBURU-AURKEZPENA.

NON: KILIMA FAKTORIAN. SAN BIZENTE KALEA, 45ean.

NOIZ: AZAROAREN 20an,19:00etan.

                    ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!