2025-11-06

"KOLDARREN BIHARAMUNA" LIBURU-AURKEZPENA.


SASIBURU elkarteak beste jarduera interesgarri bat antolatu du, barakaldar idazlea den Koldo Basaberen liburu baten aurkezpena hain zuzen ere.

 Konpondu gabe dagoen krimen bat. Ikertzaile hondoratua. Engainuen labirintoa.

Koldarren biharamuna eleberri beltzean, hiriak ez du lo egiten; tabako hotzaren ke artean eta euripeko kaleen distiran bizi da.
Ikertzaile zakar bat, edateari lotua eta nekez atseden hartzen duena, inoiz gertatu behar ez zuen hilketa baten atzetik doa.

Baina arrasto bakoitzak ilunpe sakonagoetan murgiltzen du: ustelkeriaren bihotzera, barkamenik gabeko traizioetara, eta azken gezur batera, berak ere suntsipena ekar diezaiokeena.

Liburu honetan aurkituko dituzu:
✔ Diruak erosten duen leialtasuna duen hiri bat.
✔ Gainbeheraren atarian dagoen protagonista bat.
✔ Traizioz eta ustekabez ehundutako eleberri beltz bat.
✔ Ezertan fidatzera utziko ez zaituzten pertsonaiak.
✔ Arnasa etenaraziko dizun amaiera bat.

ZER: "KOLDARREN BIHARAMUNA" LIBURU-AURKEZPENA.

NON: KILIMA FAKTORIAN. SAN BIZENTE KALEA, 45ean.

NOIZ: AZAROAREN 20an,19:00etan.

                    ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!

2025-11-05

"Nor naizen baneki" antzezlana Barakaldo antzokian



  Harkaitz Cano eta Ximun Fuchs-ek nortasunaren bilaketari buruz idatzitako antzezlana taularatuko dute Artedramak eta Axut!-ek.

  Horrela aurkezten dute konpainiek: "Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe?

  Antzezlanak antzoki baten indusketa arkeologiko bat kontatzen du. Arkeologoek eta adituek antzokiaren historia sekretua aztertzen dute, geruzaz geruza, erromatarren garaitik gaur egunera arte. Bi mila urtetan metatu diren gudu ezagunak, gai ez oso ezagunak eta trauma lurperatuak argitara emanez, ikuslea Inkisizioaren, Frantziako Iraultzaren, Karlistaden eta 1936ko gerlaren ikuspegietan murgilduko da. 

Idazleak: Harkaitz Cano, Ximun Fuchs. Zuzendaritza: Ximun Fuchs. Aktoreak: Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia, Oier Zuñiga. Koreografia: Philippe Ducou.


NON: Barakaldo antzokian.

NOIZ: Azaroaren 8an, larunbatean, 20:00etan.

2025-11-03

BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA BARAKALDON


   Datorren igandean arratsaldeko 17:00etan Barakaldoko Lasesarren kiroldegian 
egundoko bertso-saioa izango dugu.






Eguna
2025/11/09
Ordua
17:00
Mota
Finalaurrekoa
Herria
Barakaldo
Tokia
Lasesarre kiroldegia

2025-10-29

"Waterloon galdutakoak".IRAKURZALE KLUBA.


Apuntatu agendan hurrengo liburua.

📚 Xabier Etxeaniz, "Waterloon galdutakoak".

📅 Azaroaren 26an.19:30etan.

🚏 Barakaldoko AEKn.

✍️ Eman izena! 678626567 / barakaldo_berba@aek.eus

Liburu bikaina!!! Ez galdu aukera!!!


Ezkerraldeko Berbalagunak.

2025-10-24

MINTZALAGUN TOPAKETA


 Ezkerraldeko berbalagunekoek beste jarduera dibertigarri bat antolatu dute azaroaren 15ean:

                MINTZALAGUN TOPAKETA DONIBANE LOHITZUNEN


                                ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!


                    IZEN EMATEA

       





2025-10-23

ERRIGORAREN EUSKARARI PUZKA KANPAINA

 Hemen da berriz Errigoraren Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroa erdi eta hegoaldean lanean ari diren euskalgintzako eragileen (AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia) ezinbesteko lana sostengatzeko aukera.

Batu auzolan erraldoi honetara! Saskiak eskatuz, balioaren %25a Ager zonaldeko euskalgintzara bideratuko da zuzenean. Ureztatu dezagun euskara denon artean!

Eskatu zure saski beltz, berde edo gorria errigora.eus antarian azaroaren 13a baino lehen





2025-10-21

SARETZEN

 Barakaldoko Euskara Zerbitzuak SARETZEN izeneko familia-tailerrak jarri ditu martxan.

Zehazki, gurasoek eta gaztetxoek euskaraz interaktuatzeko eta jolasteko saioak dira , 8-12 urte bitarteko haurrei eta euren gurasoei zuzenduak. Bertan, parte-hartzaileek haien gustuko gai bat aukeratu (edozein izan daiteke: antzerkia, bideoak, jolasak, gizarte-sareak…), eta gero, gai horren inguruko proiektu bat egingo dute: antzerki saio bat, bideoak…

Horretarako, 2 bloke eskaintzen ditugu:

  1. blokea: Urriak 28 - Azaroak 25 - Abenduak 17 (3 saio)
  2. blokea: Urtarrilak 27 - Martxoak 3 - Apirilak 14 - Maiatzak 12 (4 saio.
Tailer hauek EUSKARA HUTSEAN egingo dira, eta beraz, EUSKARAZ egingo da familien arteko interakzioa.