Barakaldoko Berbalagunek ikasturte berriari ongi etorria behar legez egiteko topaketa egingo dute Arrontegiko jaietan.
ZER: BERBA-POTEOA.
NON: BAZTER TABERNATIK abiatuz.
NOIZ: IRAILAREN 19an, 19:00etan.
ZER: BERBA-POTEOA.
NON: BAZTER TABERNATIK abiatuz.
NOIZ: IRAILAREN 19an, 19:00etan.
Aurten SASIBURU elkarteak eta Barakaldoko AEK-k Arrontegiko jaietan ostera ere antolatuko dugu herri-lasterketa.
"Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi dugu.Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu ekimen honetan parte hartzera.
Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak eskuratu ahal izango dituzu bertan parte hartzeagatik.
Ostiral honetan, irailak 5, FAKTORIA IBILTARIA programari emango diogu hasiera; horren bidez, Kilima Faktorian antolatzen dituzten euskarazko familia-tailerrak eta saioak kaleetara eramango dira, karabana baten bitartez!
Oraindik aukera duzue Barakaldoko Kultur Etxeetako tailerretan izena emateko! eskaintza zabaldu dute:
SASIBURU ELKARTEkook DESERTUko jai batzordearekin elkarlanean beste ikuskizun dibertigarri bat antolatu dugu:
NIALA MAGOAREN SAIOA
Haurrentzako eta familientzako ikuskizun parte-hartzailea. Niala magoak, bere umore eta magiarekin, mundu guztia liluratuko du.
Show dibertigarria eta erritmo bizikoa.
NOIZ: EKAINAREN 22an, IGANDEAN, ARRATSALDEKO 17:30ean.
,
NON: DESERTU PLAZAN.
ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!