2024-11-06

LAN ESKAINTZA

 

Udalak Barakaldo Euskaraz webgunearen eta gizarte-sareen dinamizatzaile lanpostu bat eskainiko du:

πŸ‘‰ 6 hilabeteko kontratua
πŸ‘‰ Lanaldi erdia
πŸ‘‰ Euskarazko C1 maila behar da
β„Ή️ Lanbiden izena emateko: https://lc.cx/XMpRTM

GURE KULTURA KALEAN

Datorren larunbatean, Laguntasuna elkarteak musika eta dantza ikuskizun berezi bat eskainiko digu Arteagabeitia-Zuatzu auzoan!!! 

 "Gure kultura kalean" Musika eta dantza ikuskizuna 

NOIZ:  Azaroak 10 (igandea) 13:00etan.

NON: Kanarias plaza (Arteagabeitia-Zuazo)

2024-10-31

XIBEROAKO IKASTOLEN ALDE



Aurten ere, Laguntasuna Elkarteak Xiberoako ikastolen aldeko Saski Salmenta Kanpainian parte hartuko du, ikastolen jarduerak finantzatzen laguntzeko gure aletxoa jarriz.


Eskualde bakoitzean, bertako euskara zein kultur elkarteek kudeatzen dute saskien banaketa, eta Ezkerraldea-Meatzaldean Laguntasuna da arduraduna. Aurreko urteetan erabilitako sistema mantenduko da edizio honetan ere: saskiak zuzenean ikaskoli.eus webgunean erosteko aukera dago, LAGUNTASUNA banaketa gunea  aukeratuz.

- Zure saskia(k) webgunean eskuratzeko azken eguna: azaroak 24
- Saskien banaketa abenduaren 13an egitea aurreikusi dute, eta gure egoitzan izango da (Elexpuru 7 behea, Barakaldo). 

Mila esker Xiberoako Ikastolen eta euskararen alde egiteagatik!

2024-10-24

ERRIGORA SASKIAK

 


  Ekin eta ekin urteak dira jada Ager eremuko (Nafarroa erdi eta hegoaldeko) euskalgintza baliabidez hornitzeko lanean dabiltzala. Urtetik urtera apaltzen ez den elkartasun uholdeari esker da hori posible. Uholde hori osatzen duzuen tanta guztiok ezinbestekoak zarete.

   Urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean eskatu saski beltz, berde edo gorria errigora.eus webgunean. Saskien balioaren %25 ekarpen gisa doa Agerreko euskalgintzako eragileetara (Agerraldia, Ikastolak, AEK eta Sortzen).

      


Anima zaitez eta egin ezazu zure eskaera: errigora.eus webgunean

2024-10-23

ORTU TAILERRA BEURKOKO INSTITUTUAN


 Beurko BHI-k institutuko ortua erein nahi du.Auzokideak gonbidatuta daude ekimen honetan parte hartzeko. Ortua nola kudeatu ikasiko dugu eta urtaro bakoitzean zer landatu modu praktikoan ikasiko dugu.

Animatzen bazara jarri kontaktuan 944288040 institutuko telefonora deituz.

2024-10-17

HIRU BELAUNALDI. POESIA EMANALDIA


 SASIBURU ELKARTEAk ostera ere beste ekitaldi eder bat antolatu du.

Oraingoan "HIRU BELAUNALDI" POESIA EMANALDIA  aparta izango dugu.Hiru poeta bider sei gai, hogei urte. Belaunaldi bat, gure kalkuluek huts egiten ez badute.

Barakaldon bizi eta sortzen duten hiru idazlek beren obrak zeharkatzen dituzten sei gairen  inguruko emanaldia ondu dute.

Hitza ardatz, irudia eta musika lagun.Belaunaldiarteko begirada bat literaturaren eta bizitzaren inguruan.

Elena Sanchez Fuertes (Barakaldo, 1967). 2021ean Urretxu-Zumarragako Iparragirre Saria irabazi zuen poesia sailean, " kaledoskopioak"lanarekin.2023an Bilboko Blas de Otero-Γ„ngela Figuera Poesia lehiaketa irabazi zuen, eta aurki kaleratuko du Erein argitaletxeak bere bigarren liburua, "Epilogorik gabe" izenburu duena.

Gorka Salces (Portugalete,1986).2019an Donostiako kultura Poesia lehiaketa irabazi zuenean argitaratu zuen bere lehenengo bakarkako poemarioa. " Iraganaren izterrak". 2024an bere bigarren liburua, "Airemortuak", kaleratu du Balea zuria argitaletxea.

Naiara Gutierrez Invernizzi (Barakaldo, 2008). 2023an lehenengo saria lortu zuen Euskaltzaindia eta BBK Fundazioak antolatutako R.M, Azkue lehiaketan, "Garbiketa sakona" lanarekin.


NOIZ: URRIAREN 30ean, ASTEAZKENA, 19:30ean.

NON: CLARA CAMPOAMOR, SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.


                         ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!

2024-10-04

PIRATA GARRAPATAREN ABENTURAK BEURKO-BAGATZAKO JAIETAN



     SASIBURU elkarteak familientzako beste ikuskizun zoragarri bat antolatu dugu euskaltzaleen TOPAGUNEkoen laguntzaz.

MAGIA , ANTZERKIA eta TXONTXONGILOAK tartekatzen dituen ikuskizuna aurkezten dugu, kutsadurak naturan duen eraginaz hitz egin nahi duena.

Pirata Garrapatak bidai izugarriak egin ditu mundu osoan zehar. Bidai guzti hauetan hainbat abentura bizi ditu: Indian txirula magikoa aurkitu zuen, Australian poltsa magikoa eta Errusian era guztietako edalontzietan sartzea lortu zuen. Baina inoiz bizi izan duen abenturarik izugarriena, itsaspean bizitakoa izan da. Gaur, egun berezia denez, era berezian kontatuko dizkigu istorioak.


                NOIZ: URRIAREN 10ean, arratsaldeko 17:30ean.

                NON: BAGATZAKO PLAZAN.

2024-09-30

WALLAS MAGOA SAN BIZENTEKO EUSKAL JAIAN



  SASIBURU elkarteak datorren igandean SAN BIZENTEKO EUSKAL JAIAn geure ekarpena egingo dugu WALLAS MAGOAren ikuskizunarekin.
Hemen da aurtengo San Bizenteko Euskal Jaia! Beste behin, urriaren 6an.

LAGUNTASUNA elkarteak auzoko ostalariekin batera antolatzen duen  Euskal Jaia ospatuko dugu, programa berezia prestatu dute, eta ekintza mordoa izango dugu San Bizenten: azoka tradizionala, musika, dantza, erraldoiak eta buruhandiak, sukalkia, magia, zanpantzarrak, suzko zezena... Eta nola ez, gure Euskal Jaiaren osagai sekretua: lagun arteko giro aparta! 


                                                     ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!