2024-05-23

YOGA FAMILIAN


 Kurtso bukaeran gaude, nekatuta, estresatuta… uda pare-parean dugu, baina oraindik falta da. Zer egin?

Adi zer prestatu duten gurasolagunek!

  • Yoga familian
  • Euskaraz
  • Ekainak 5, 17:30h, Kilima Faktoria lokala (San Bizente 45)
  • Izena emateko:
    • 678 626 567
    • barakaldo_berba@aek.eus

2024-05-17

JOSEFA NESKAME LIBURU AURKEZPENA



Oraingo honetan beste jarduera interesgarri baten berri eman nahi dizuegu. Alaitz Melgar barakaldar idazleak TENE MUJIKA beka lortu zuen 2023 bere amamaren bizitza ikertzeko.Beka horri esker SASIBURU elkarteko kidea izan zen Alaitzek "Josefa neskame" liburua sortzeko aukera izan zuen.

  Josefa Agirre Etxeberriaren bizitza berreraiki nahi du egileak, haren bilobak. Nor zen baina Josefa? 1928an Azpeitiko baserri batean sortutako emakumea, 12 urte bete orduko neskame lanetan joan zena, eta geroztik bizitza osoan zerbitzari aritu zena, han eta hemen. 

 Alaitz Melgar Agirrek bere ikerketan aurki deskubrituko du inon ez dagoela agiririk, dokumenturik, paper ofizialik. Zer egin, beraz, froga enpirikorik ezean? Neskametzari buruzko saiakera bat topatuko duzu liburu honetan.


ZER: "JOSEFA NESKAME" LIBURU AURKEZPENA.

NON: BARAKALDOKO ELKAR LIBURUDENDAN.

NOIZ: MAIATZAREN 30ean, 18:30ean.




2024-05-15

"Meatzeetatik labe garaietara" bisita gidatua.

 

"Meatzeetatik labe garaietara" bisita gidatua.

  • Maiatzak 22, asteazkena
  • 11:00
  • RENFEko Desertu Barakaldo geltokian, desertu aldean
  • Izen ematea:

2024-05-05

"Sahara, herri bat erresistentzian" Liburuaren aurkezpena


 Berria egunkariko kazetaria Kristina Berasainen liburuaren aurkezpenaren gonbita luzatu nahi dizuegu.

 ARGIA SARIA 2024 PRENTSAN KATEGORIAN jasotako “Sahara,herri bat erresistentzian” liburuaren protagonistak sahararrak dira eta haien testigantzak kateatzen ditu liburuak.


               Data: Maiatzak 7

               Ordua: 19:00etan

               Lekua: Clara Campoamor kultur etxean

2024-04-25

"Euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak"



📍 Bizkarsoro filma Barakaldora ekarriko dugu!
🗓️ Maiatzak 10. Gorde data!
🗒️ Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro.
Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro.
Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak.
1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Argia aldizkariko Gorka Peñagarikano Goikoetxeak honela iruzkindu zuen:
“Bizkarsoro herri euskalduna da, jendearen joan-etorririk eta populazioaren nahaste handirik apenas bizitu duena iraganean. Lehen Mundu Gerran frantsesen bandoan borrokatu beharko du lehenik, eta nazien inbasioa jasan gero. Finean, identitateari eta hizkuntzari uko egitera behartuta ikusiko du bere burua. Programaturik dago bere heriotza, arriskuan dago, eta ondo pentsaturik egingo zaio eraso, baina pronostiko guztien kontrara, eutsi egingo dio. Eta hiltzekotan ere, badaki, autopsiarako frogak utzita hilko dela.”

Informazio gehiago: www.bizkarsoro.eus

2024-04-24

SASIBURU ZEHARKATUZ


 BERBALAGUNekoek beste ekitaldi interesgarri bat antolatu dute NATURZALE TALDEA.

Lehenengo txango honetan SASIBURU mendikatea zeharkatzeko  plan aparta dugu.

Txango horretan parte hartzeko oinetako eta arropa egokiak eramatea beharrezkoa da, baita ura eta otartekoa ere.

            Izen ematea:

2024-04-14

MIKROKONTAKIZUN LEHIAKETA


 Urtero lez, Barakaldoko Udalak "IX. MIKROKONTAKIZUN LEHIAKETA" jarri du abian, "Barakaldo hitza 2024" literatur jardunaldien barruan:

  • Gehienez, 20 hitzeko mikrokontakizuna, euskaraz + derrigorrean sartu beharreko hitzak: "begi ertzetik begira"
  • Pertsonako, gehienez, 2 mezu
  • Bidaltzeko epea: apirilaren 15etik 29ra
  • Nora bidali: 650 700 261 (WhatsApp edo Telegram)
  • Sariak: 200 € (1. saria), 150 € (2. saria) eta 150 € (3. saria).


2024-04-11

ZOZKETA: IGOR ELORTZA + RAFA RUEDA

 

🎲  *ZOZKETA: 2 SARRERA BIKOITZ*


✏️Izena eman: www.labur.eus/zozketaElortzaRueda 

📲Nahi duzun sare sozialean partekatu kartela (Mastodon, Telegram/Whatsapp, Twitter, Facebook, Instagram...)

🎟️ Zozketan parte hartzeko azken eguna apirilaren 12a ostirala 22:00etan.

Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak… Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko.