2024-02-10

UMEENTZAKO IPUIN KONTALARIA



SASIBURU elkarteko hurrengo ekitaldia umeentzako ipuin kontalari baten saioa da (5 eta 8 urte bitarteko umeentzat).Irati Bediaga ipuin kontalariak ondoko 3 ipuinok kontatuko ditu:

  •   Neure txoriak.
  •   Argia gaixo dago.
  •   Lotsa gorriaren ausardia.

 Ume bakoitzarekin heldu bakarra sartu daiteke.

Ekitaldi honetarako plaza mugatuak dauzkagu eta aldez aurretik izena eman behar da email honetan:

                           sasiburu@gmail.com

NOIZ: Otsailaren 28an, arratsaldeko 17:30ean.

NON: KILIMA FAKTORIAN (San Bizente kalea 45).


           



2024-02-07

BISITA GIDATUA BARAKALDON

BERBALAGUNekoek beste ekitaldi interesgarri bat antolatu dute:

"Barakaldo, erdi arotik gaur egunera arte " BISITA GIDATUA       

NOIZ: Otsailak 14, asteazkena, 11:00etan

NON: Clara Campoamor kultur etxean





                  Izen ematea:


                           ANIMA ZAITEZ!! EMAN IZENA!!

 



 

2024-01-26

JUANA LIBURUAREN AURKEZPENA BARAKALDON

 

SASIBURU ELKARTEAK beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu  datorren urteko urtarrilaren 31an.

         "JUANA" LIBURU AURKEZPENA. JON ARTANO IDAZLEA

JON ARTANO ETBko kazetaria eta idazlea Barakaldora ekarriko dugu bere liburu berri horren aurkezpena egiteko.
Juana nork eta zergatik hil zuen ulertzeko, krimena gertatu zen tokira bidaiatu, lekukoekin mintzatu, eta ikerketako agiriak arakatu ditu Jon Artanok. Behatxuloa dago orriotan Amerikako gatazka armatu zaharrenari begiratzeko, horko logika makabroa ulertu eta biktima bakoitzak inguruan sortzen duen samina sentitzeko. Literaturaren saskitik hartutako aparailuez txirikordatu du egileak Juanaren eta haren familiaren historia. Eta kazetaritzak zor duen zorroztasuna muturreraino eramanaz egin du hori, gerra garaiko Bizkaia eta gaur egungo Kolonbiako ertzik basatiena lotuz epopeia harrigarrian.

Juana liburuan, jakina, Juana Perea euskal jatorriko ekintzailearen bizitza, eta heriotza, da gai nagusia, baina bere familiaren historia ere josi dut lehendabiziko partean, eta historia horren zuztarrak zuenean daude.

NOIZ: URTARRILAREN 31an, arratsaldeko 19:00etan.

NON: KILIMA FAKTORIAN (SAN BIZENTE KALEA 45).

                              ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

2024-01-24

JON MAIA BARAKALDO ANTZOKIAN


Jon Maiak 2021ean atera zuen Kantu bat gara, letragile modura azken 30 urteotan idatzi dituen kantuen antologia. Lan honek izandako arrakastaren bulkadarekin bi urteren ondoren bertsolari zumaiarrak lan berri bat ondu du: Kantu berri bat gara liburu-diskoa. Lan honetan Maiak jauzi bat egin du eta kantu berriak dira nagusi, bertsio batzuk badaude ere (Negu Gorriak, Gozategi, Gari eta Pello Reparazen kantuak). 

Horretarako, aurreko lanean bezala goi mailako kolaboratzaileak izan ditu lagun, esaterako: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Maddalen Arzallus eta Luis Pastor. Baina bat nabarmendu behar bada Silvio Rodriguez kantautore kubatarraren parte hartzea da, Nostalgia izeneko kantua euskaraz abestuz.    

                   NON: BARAKALDO ANTZOKIAN

                   NOIZ: 2024ko otsailaren 3an. 20:00etan.

Informazio gehiago: https://www.teatrobarakaldo.com/eu/event/jon-maiakantu-berri-bat-gara/

2024-01-15

NEGUAN ERE EUSKARAZ

 SASIBURU elkartekook beste jarduera sorta bat antolatu dugu urte hasiera honetan.Alde batetik, SAN BIZENTEko jaietan umeentzat edota familientzat ikuskizun dibertigarri bat dugu:

           NIALA MAGOA



             Horrez gain, SAN BIZENTEko jaietan ere hainbat urtez antolatu dugun ekintza ostera ere antolatu dugu.     

             PINTXO DASTAKETA.        



       Bestalde, urtarrila honetan ere  LIBURU AURKEZPENA antolatu dugu.




                                      ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!                                                                                                                                                                    





2023-12-26

JUANA LIBURUAREN AURKEZPENA BARAKALDON

 


SASIBURU ELKARTEAK beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu  datorren urteko urtarrilaren 31an.

         "JUANA" LIBURU AURKEZPENA. JON ARTANO IDAZLEA

JON ARTANO ETBKO kazetaria eta idazlea Barakaldora ekarriko dugu bere liburu berri horren aurkezpena egiteko.
Juana nork eta zergatik hil zuen ulertzeko, krimena gertatu zen tokira bidaiatu, lekukoekin mintzatu, eta ikerketako agiriak arakatu ditu Jon Artanok. Behatxuloa dago orriotan Amerikako gatazka armatu zaharrenari begiratzeko, horko logika makabroa ulertu eta biktima bakoitzak inguruan sortzen duen samina sentitzeko. Literaturaren saskitik hartutako aparailuez txirikordatu du egileak Juanaren eta haren familiaren historia. Eta kazetaritzak zor duen zorroztasuna muturreraino eramanaz egin du hori, gerra garaiko Bizkaia eta gaur egungo Kolonbiako ertzik basatiena lotuz epopeia harrigarrian.


Juana liburua Barakaldon zergatik aurkeztu nahi dudan galdetu didate… Hauxe erantzuna, motzean: Pereatarren sustraiak zuen hirian daudelako. Bertakoa zen Juanaren familia. Han jaio ziren bere aita, eta osaba-izebak. Bertakoa zuten aitite ere: Andres Perea Gallaga, barakaldar petoa, Foruen Plazaren ondoko etxe batean jaioa, eta pertsona inportantea Barakaldoko eta, are, Euskal Herriko historian. Perea Gallaga EAE-ANVko kide garrantzitsuenetakoa izan zen gerra aurreko urteetan -Barakaldoko gazteen artean indar handia lortu zuen alderdi abertzale ezkertiarrak–. 1936an Agirre lehendakariaren jaurlaritzara batu zen, ogasun saileko goi-agintaritzan, eta Euzkadiko urrea atzerrira ebakuatzeko lanak zuzendu zituen. 800 kiloko altxorra faxisten atzaparretan jaustea eragotzi zuen Herbeheretara eramanaz Thorpehall ontzian, isilka eta azken orduan antolatutako misio sekretu batean.

Juana liburuan, jakina, Juana Perea euskal jatorriko ekintzailearen bizitza, eta heriotza, da gai nagusia, baina bere familiaren historia ere josi dut lehendabiziko partean, eta historia horren zuztarrak zuenean daude.

NOIZ: URTARRILAREN 31an, arratsaldeko 19:00etan.

NON: KILIMA FAKTORIAN (SAN BIZENTE KALEA 45).

                              ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!


2023-12-10

BERTSO SAIOA BARAKALDON


 Abenduaren 13an Barakaldoko Hizkuntza Eskolan  bertso saio ederra izango  dugu Barakaldoko Hizkuntza Eskolakoen eskutik.

NOIZ: Abenduaren 13an, 18:30ean.

NON: Hizkuntza eskolako areto nagusian.

Bertsolariak: Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballes.


Gai-jartzailea: Ander Ezeiza barakaldarra.

2023-12-03

SASIBURU SARIA 2023

 Idoia Anzorandia Kareaga bertsolari barakaldarra izan da aurtengo Sasiburu saria, zorionak!