2024-01-15

NEGUAN ERE EUSKARAZ

 SASIBURU elkartekook beste jarduera sorta bat antolatu dugu urte hasiera honetan.Alde batetik, SAN BIZENTEko jaietan umeentzat edota familientzat ikuskizun dibertigarri bat dugu:

           NIALA MAGOA



             Horrez gain, SAN BIZENTEko jaietan ere hainbat urtez antolatu dugun ekintza ostera ere antolatu dugu.     

             PINTXO DASTAKETA.        



       Bestalde, urtarrila honetan ere  LIBURU AURKEZPENA antolatu dugu.




                                      ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!                                                                                                                                                                    





2023-12-26

JUANA LIBURUAREN AURKEZPENA BARAKALDON

 


SASIBURU ELKARTEAK beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu  datorren urteko urtarrilaren 31an.

         "JUANA" LIBURU AURKEZPENA. JON ARTANO IDAZLEA

JON ARTANO ETBKO kazetaria eta idazlea Barakaldora ekarriko dugu bere liburu berri horren aurkezpena egiteko.
Juana nork eta zergatik hil zuen ulertzeko, krimena gertatu zen tokira bidaiatu, lekukoekin mintzatu, eta ikerketako agiriak arakatu ditu Jon Artanok. Behatxuloa dago orriotan Amerikako gatazka armatu zaharrenari begiratzeko, horko logika makabroa ulertu eta biktima bakoitzak inguruan sortzen duen samina sentitzeko. Literaturaren saskitik hartutako aparailuez txirikordatu du egileak Juanaren eta haren familiaren historia. Eta kazetaritzak zor duen zorroztasuna muturreraino eramanaz egin du hori, gerra garaiko Bizkaia eta gaur egungo Kolonbiako ertzik basatiena lotuz epopeia harrigarrian.


Juana liburua Barakaldon zergatik aurkeztu nahi dudan galdetu didate… Hauxe erantzuna, motzean: Pereatarren sustraiak zuen hirian daudelako. Bertakoa zen Juanaren familia. Han jaio ziren bere aita, eta osaba-izebak. Bertakoa zuten aitite ere: Andres Perea Gallaga, barakaldar petoa, Foruen Plazaren ondoko etxe batean jaioa, eta pertsona inportantea Barakaldoko eta, are, Euskal Herriko historian. Perea Gallaga EAE-ANVko kide garrantzitsuenetakoa izan zen gerra aurreko urteetan -Barakaldoko gazteen artean indar handia lortu zuen alderdi abertzale ezkertiarrak–. 1936an Agirre lehendakariaren jaurlaritzara batu zen, ogasun saileko goi-agintaritzan, eta Euzkadiko urrea atzerrira ebakuatzeko lanak zuzendu zituen. 800 kiloko altxorra faxisten atzaparretan jaustea eragotzi zuen Herbeheretara eramanaz Thorpehall ontzian, isilka eta azken orduan antolatutako misio sekretu batean.

Juana liburuan, jakina, Juana Perea euskal jatorriko ekintzailearen bizitza, eta heriotza, da gai nagusia, baina bere familiaren historia ere josi dut lehendabiziko partean, eta historia horren zuztarrak zuenean daude.

NOIZ: URTARRILAREN 31an, arratsaldeko 19:00etan.

NON: KILIMA FAKTORIAN (SAN BIZENTE KALEA 45).

                              ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!


2023-12-10

BERTSO SAIOA BARAKALDON


 Abenduaren 13an Barakaldoko Hizkuntza Eskolan  bertso saio ederra izango  dugu Barakaldoko Hizkuntza Eskolakoen eskutik.

NOIZ: Abenduaren 13an, 18:30ean.

NON: Hizkuntza eskolako areto nagusian.

Bertsolariak: Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballes.


Gai-jartzailea: Ander Ezeiza barakaldarra.

2023-12-03

SASIBURU SARIA 2023

 Idoia Anzorandia Kareaga bertsolari barakaldarra izan da aurtengo Sasiburu saria, zorionak!



2023-12-01

NI ETA NITARRAK ANTZEZLANA BARAKALDON



SASIBURU ELKARTE
kook beste antzezlan dibertigarri bat antolatu dugu AEDkoen laguntzaz.

                               NI ETA NITARRAK antzezlana.

"Gure protagonistari gauza bera gertatzen zaio bizitzarekin, euskalduntasunarekin, helduaroarekin eta maitasunarekin: saiatzen da ahalik eta ondoen eramaten, arrakasta izaten, baina kostatu egiten zaio haien mekanika ulertzea, eta nolabait gauzak aldrebes egitenbukatzen du askotan. Berriki, ordea, mediokritatearen xarma deskubritu du, eta hartaz gozatzen du orain."

 Maria Oses-ek idatzitako testua dugu,eta  Iholdi Beristain aktorea eta AED elkarteak ekoiztuta (Aurten Arrasateko euskara elkarteak bere 40. urtemuga ospatuko du).

NOIZ: ABENDUAREN 13an, ASTEAZKENA, 19:15ean.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEAN.

       ANIMA ZAITEZ! PRIMERAN PASATUKO DUGU ETA!

                                   Beti bezala DOHAINIK!


2023-11-23

“3ko hamaikakoa” – Euskararen Nazioarteko Eguna


Euskararen Nazioarteko Eguna hain gertu dagoenez, eta aurreko urteetako joera berberari jarraikiz, zergatik ez dugu aprobetxatzen kontzertu musikatu batez gozatzeko?

Gainera SASIBURU elkartekook azken urteotan lez, SASIBURU SARIA banatuko dugu Barakaldoko euskalgintzan nabarmendu den pertsona edo saltoki edo erakunde bati eman ohi duguna.
Aurten Barakaldoko euskaltzale ezagun bati emango diogu.Nor ote da? Jakin nahi baduzu, anima zaitez eta etorri!!
  • 3ko hamaikakoa:
    • Kontzertua – 80. hamarkadako soinu banda, erraietatik sortutakoa.
    • Sasibururen Euskara Saria
  • NOIZ: Azaroak 29 (asteazkena).19:30ean.
  • NON:  Clara Campoamor Kultur etxean.
                 ANIMA ZAITEZ ETA ERDU GUREKIN!!

2023-11-20

MINTZODROMOAK BARAKALDON

 Adimen artifizialak euskaraz egin dezan erronka berri bat dugu: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz.

Barakaldoko eragileok hainbat ekimen martxan jarri ditugu proiektuari bultzada emateko, aurreko aurkezpena izan ostean, MINTZODROMOAK izango ditugu.

             

                        MINTZODROMOAK:


                  NOIZ:Azaroak 21, asteartea.

                 Goizez: 10:30ean 
                 Arratsaldez: 18.30ean

                  NON: Anaien Zentroan (CIS eraikina).



                Eman izena: barakaldo_berba@aek.eus 

🟣 Informazio gehiago eta grabaketak egiteko: www.gaitu.eus

2023-11-10

Gaitu proiektua Barakaldon!


Adimen artifizialak euskaraz egin dezan erronka berri bat dugu: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz.


Barakaldoko eragileok hainbat ekimen martxan jarri ditugu proiektuari bultzada emateko:


💡AURKEZPENA
-Azaroak 15, asteazkena
-18:30ean
-Clara Campoamorren

🗣️MINTZODROMOAK:
-Azaroak 21, asteartea
-10:30ean + 18.30ean
-Anaien Zentroan (CIS eraikina)



​​
🟣 Informazio gehiago eta grabaketak egiteko: www.gaitu.eus


🌍 Makinei euskaraz irakasteko kanpaina «Common Voice» nazioarteko ekimenaren barnean kokatzen da. Egitasmo irekia da, irabazi asmorik gabea eta kolaboratiboa, eta dagoeneko 105 hizkuntzatan hasiak dira ahots ekarpenak egiten. 


Zure ahotsa garrantzitsua da
Ahots asko eta askotarikoak behar ditugu: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Eta zurea ere bai.
Guztion artean sortzen ari garen ahotsen datu-basea, gero enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako.
Horretarako, sartu eta grabatu, mesedez, ahalik eta esaldi gehien . Oso erraza da.
Ekarpen polita egingo diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.