2023-10-25

Euskararekin bat, euskaraz bat

📣Barakaldon prest gaude!


 
Euskararen alde eta eskubideak murrizten dizkiguten sententzien aurka...

MANIFESTAZIOA
Azaroak 4 · 17:00
Euskalduna · Bilbo

Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat!

#A4DenokBilbora #Barakaldo #EuskararekinBat #EuskarazBizi #EuskalHerria

2023-10-18

EUSKARA ETA EZKERRALDEA.HITZALDIA ETA ARGAZKI KOLEKTIBOA



Jakingo duzunez, azkenaldi honetan, EUSKARAREN ERABILERAREN AURKAKO

EBAZPEN JUDIZIALAK areagotu egin dira Euskal Herri osoan. Injustizia
horri aurre egiteko eta euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko
Kontseiluak manifestazio bat deitu du arazoaren 4rako Bilbon,
_OLDARRALDIAREN AURREAN, EUSKARAREKIN BAT, EUSKARAZ BAT_ ). Barakaldon, manifestazio hori babeste 
aldera, hainbat ekimen abiarazi dira:

1. Urriaren 25ean, 19:15ean, Clara Campoamor Kultur Etxean,
manifestazioa babesteko ARGAZKI KOLEKTIBO BAT aterako dugu. Beraz, zure
sostengua adieraztera etor zaitezen eskatzen dizugu.

2. Argazkia atera ondoren, urriaren 25ean 19:15 aldera, Clara
Campoamorren bertan, Sasiburu elkarteak manifestazioa girotzeko HITZALDI
BAT antolatu du: _EUSKARA ETA EZKERRALDEA. HAINBAT HAUSNARKETA ETA
IRITZI LEHENAZ, ORAINAZ ETA GEROAZ_. Bertan parte hartzeko gonbidapena
ere egiten dizugu (kartela ere erantsita dago)

3. Azkenik, zure elkarteak azaroaren 4ko manifestazioa babesten badu,
ZURE ATXIKIMENDUA ADIERAZTEKO eskatzen dizugu e-posta honi erantzunez
(barakaldo@aek.eus), ekimena egiteko bezperan, prentsa ohar bat aterako
baitugu, manifestaziora atxikitzen diren Barakaldoko elkarte guztiekin.




                                                      ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI GUREKIN!!

2023-10-06

SAN BIZENTEKO EUSKAL JAIA



Laguntasuna Dantza Taldeak hainbat ekintza dibertigarri antolatu ditu 2023ko Euskal Jaia ospatzeko! Bertan gure harri koskorra jarri dugu BERTSO BIRA antolatzen.

  • NOIZ?
    • Urriak 8 (igandea)
    • 10:00 – 20:00

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

2023-10-05

NIALA MAGOA BEURKO-BAGATZAKO JAIETAN

 

SASIBURU ELKARTEkook BEURKO-BAGATZAko jai batzordearekin elkarlanean beste ikuskizun dibertigarri bat antolatu dugu:

                                 NIALA MAGOAREN SAIOA

 Haurrentzako eta familientzako ikuskizun parte-hartzailea. Niala magoak, bere umore eta magiarekin, mundu guztia liluratuko du.

Show dibertigarria eta erritmo bizikoa.

NOIZURRIAREN 13an, OSTIRALA, ARRATSALDEKO 17:30ean
 

NONXAKE PLAZAN (Luis de Kastrexana kalea). BEURKO BERRIAN.


                                     ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!

2023-09-29

BERTSO BIRA SAN BIZENTEN

 

 
 KILIKA BERTSO ESKOLAK, LAGUNTASUNA DANTZA TALDEAK ETA SASIBURU ELKARTEAK animatu nahi zaituztegu datorren asteko igandean, urriaren 8an, antolatu dugun bertso poteora. 

 Jarduera hau SAN BIZENTEKO EUSKAL EGUNA egitasmoaren ekintzetariko bat duzue. Gainontzekoen berri aurrerago emango dizuegu
 .

                  ZER:BERTSO BIRA.

                  NOIZ: URRIAK-8, IGANDEAN, 13:00etatik aurrera.

                  NONDIK: ATARI TABERNATIK AURRERA,


                             ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!

2023-09-06

"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT " LASTERKETA ARRONTEGIKO JAIETAN



Aurten SASIBURU elkarteak eta Barakaldoko AEK-k Arrontegiko jaietan ostera ere antolatuko dugu herri-lasterketa.

    "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi dugu.Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu Sasiburu elkartekook ekimen honetan parte hartzera.

      Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak eskuratu ahal izango dituzu bertan parte hartzeagatik.


 NOIZ: IRAILAK-16, larunbata, eguerdiko 12:30etan.

 NON: BIZKAIA KALEAN ( ARRONTEGI AUZOAN).

                      ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU!!

2023-06-21

BERBALAGUN TALDEAK UDAN ERE!




BERBALAGUNekoek udan ere mintzataldeak osatuko dituzte, uztailean eta abuztuan; eta aukera dago hilabete batean edo bietan parte hartzeko.

Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo telefonoz nahiz emailez: 

                678 626 567
                barakaldo_berba@aek.eus

             

                             Eman izena
 ekainaren 23a baino lehen!!

2023-06-12

MAGIA SAIOA DESERTU BERRIKO JAIETAN


SASIBURU ELKARTEkook DESERTU BERRIko jai batzordearekin elkarlanean beste ikuskizun dibertigarri bat antolatu dugu:

                                 ERIZ MAGOA  "AUSKALO".

 Haurrentzako eta familientzako ikuskizun parte-hartzailea. Eriz magoak, bere umore eta magiarekin, mundu guztia liluratuko du.

Show dibertigarria eta erritmo bizikoa.

NOIZ: EKAINAREN 24an, ARRATSALDEKO 18:00etan

NON: DESERTUKO PLAZAN.


                                     ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!