HITZEZ EKITEKO GARAIA!!
HITZEZ EKITEKO GARAIA!!
" AMAIUR GAZTELU BALTZA" KOMIKI AURKEZPENA
Hitzaldi honetan bi egileek Amaia Ballesterosek eta Angel Rekaldek Nafarroa erresumako historiaren pasadizo garrantzitsu horren berri emango digute.
Bestalde, Aingeru Gorrotxategi musikariak gaiarekin lotutako zenbait kanta berri abestuko du.
1522. Nafarroako gerran Amaiurko gaztelua nabarmendu zen konkistaren aurkako erresistentzian. Duela 500 urte, berrehun nafarrek aurre egin zioten 10.000 soldadutik gorako tropa espainiar baten setioari.
Hil edo biziko defentsa etsigarria izan zen. Gaur egun, Nafarroa independente eta subiranoa izaten jarraitzeko gogoaren eta erresistentziaren sinboloa da borroka haren oroimena.
NOIZ: AZAROAREN 16an, asteazkena, ARRATSALDEKO 19:00etan
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEA (SAN BIZENTE).
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!
Badator Euskaraldia! 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari.
2022ko Euskaraldian izena emateko epea ZABALIK!!
Aukeratu zuen rola eta aurrera!!
KALEAK BERRIZ ERE BETEKO DITUGU!!
HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!!
2013tik 1.635.000 euro baino gehiago bideratu dituzte Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera. Eta, aldi berean, diru-ekarpen hori sortzeko bidea elikadura-burujabetzara pausuak emateko baliatu da..
"Bat egiteko garaia da" aurtengo leloa. Lehenik, zonifikazioa gainditzeko garaia delako. Bigarrenik, Agerrean bereziki, euskararekin berradiskidetzeko eta euskararentzako aldekotasun berriak biltzeko garaia delako. Hirugarrenik, Agerreko euskaltzaleak bildu eta aurrerako bidea bateratzeko garaia delako. Eta laugarrenik, Nafarroarekin bat egiteko garaia dugulako euskal herritarrrok orohar, herri senez, euskarari mugak kentzeko eta elkarrekin aritzeko.
Anima zaitez eta erosi saski horietako bat!
Argibide gehiago eta zure eskaera egiteko : errigora
https://www.errigora.eus/
Euskaraldia 2022 ate joka dugunez, honatx EUSKARA PLAZARA ateratzeko proposamena:
EUSKARA PLAZARA!!
Aurten berriro ere BERBALAGUNekoek Barakaldoko mintzodroa antolatu dute. Urriaren 25ean egingo dugu Anaien parkean, bi
Noiz: urriaren 25an, asteartearekin.
Zer ordutan: goizez 10:30ean eta arratsaldez 18:15ean.
Non: Anaien parkean
Izena emateko: 678 626 567 telefonora deituz edo barakaldo_berba@aek.eus helbidera idatzi.
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!
SASIBURU elkartekook DESERTU jai batzordearen laguntzaz beste jarduera dibertigarria antolatu dugu:
ANTZARREKIN DANTZAN. ANTXO ETA PANTXA
Antxo ta Pantxak lan berri honetan, Antzarrekin dantzatuko dute. Nor ez da inoiz Antzar jolasean aritu?Gure lagunen ibilbidea ekintzaz, jolasaz, magiaz, esperimentuz eta musikaz beteko da. Bide honetan ere hainbat lagunekin egingo dute topo, eta zelan ez, lagun animali hauen defentsa ez da faltako.
NOIZ: URRIAREN 15ean, 12:30ean
NON: DESERTUKO PLAZAN
ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI!
2022ko Euskaraldian izena emateko epea ZABALIK!!
Aukeratu zuen rola eta aurrera, aurten" Hitzez Ekiteko Garaia" izango da eta!
ANIMA ZAITEZ!!