2022-02-25

FAMILIA BIZKARRA ZAINDUZ



 ESKUZ FISIOTERAPIA zentroko Alaine Azkargortak tailer berezi hau gidatuko du gurasolagunentzat, Korrika kulturalaren barruan. Bizkarra elkarri zaintzeko hainbat teknika eta gomendio ezagutuko ditugu, giro atseginean eta euskaraz. Fisioterapeuta aditu baten eskutik, elkarrekiko zaintza sustatuko dugu familiaren barruan konfiantzatik eta konfiantzan.

Zer: Familian bizkarra zainduz tailerra

Noiz: Martxoaren 15ean, 18:00etan

Non: Kilima faktoria

Izena emateko: barakaldo_berba@aek.eus edo 678 626 567


     ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN!!


2022-02-21

KORRIKA BADATOR! AURKEZPENA



 Hiru urte luzeren ostean, Korrika Barakaldora, apirilaren 6an, 23:50ean, iritsiko da (asteazkenetik ostegunerako gauean). Barakaldoko AEK-k KORRIKA aurkezpenean emango ditu xehetasun guztiak. Gainera, zuzeneko musika eta bertsoak izango dira denon gozamenerako. Apuntatu hitzordua agendan: 

📅 Martxoak 3, orteguna.
⏰ 19:00etan

📌 Clara Campoamor Kultur Etxean.

2022-02-02

MUSIKAREN MAGIA


Jaione Marijuan irakasleak familientzako musika saio bikaina eskainiko digu, musikaren bidez jolastu eta gozatzeko, Korrika kulturalaren baitan.Parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da, edukiera mugatua baita. Izena emateko azken eguna: otsailaren 10a.

Zer: Musikaren magia

Noiz: Otsailaren 11n, 19:00etan

Non: Kilima euskara gunean, San Bizente kalea, 45

Izena emateko: barakaldo_berba@aek.eus edo 678 626 567


                     ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN!!

2022-01-28

BARAKALDOKO IRAKURLE KLUBA.KIRMEN URIBE

 


   Kirmen Uriberen azken liburua irakurriko dute Barakaldoko Irakurzale Klubekoek: Izurdeen aurreko bizitza. Martxoaren 1ean, 19:30ean, Clara Campoamor Kultur Etxean elkartuko dira liburua irakurritakoan lagun giroan horretaz aritzeko. Hona hemen sinopsia:

Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren. Eta behin gorputzez aldatuta, ezin berriz lehengora itzuli. Migranteari ere gertatzen zaio halakorik herrialdez aldatzen denean. Mudatzen zaio bizitza eta ezinbestean baita atzean utzitakoarekiko lotura ere.



  Bestalde, BARAKALDOKO BERBALAGUNekoek beste aukaer bat ematen digute:

Euskaraz mintzatu eta paseoan ibili nahi duzu? Aukera paregabea duzu ostiralero 09:30ean Bide Oneratik abiatuta. Ez pentsatu bitan eta anima zaitez Barakaldoko berbalaguna izatera!

Izena emateko e-posta (barakaldo_berba@aek.eus) bat idatzi dezakezu edo telefonoz (678 626 567) egin dezakezu.


2022-01-24

IPUIN BEROTIKOAK




SASIBURU elkartekook beste ekintza dibertigarria antolatu dugu, otsailaren 4an, ostiralean.

    

                   IPUIN BEROTIKOAK


Bego Alabazanen eskutik, helduentzako ahozko narrazioaren saioa antolatu dugu

 Saio honetan irudimenaren bidaia berezi eta bero batean abiatuko gara atearen bestaldera, eta sarrailatik begiratuta, normalean ezkutatzen zaiguna ikusi ahal izango dugu.Zatozte begiratzera; eta gero, utzi zeuen gorputzak imajinazioaren bidea jarraitzea.


    NOIZ:OTSAILAREN 4AN, OSTIRALA, 19:00ETAN.

    NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.


  ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA: sasiburu@gmail.com

2022-01-22

KAKORRATZ TAILERRA



 Korrika kulturalaren baitan, berbalagunek tailer interesgarri hau egingo dute: artilezko bihotzak egiteko kakorratz tailerra, otsailaren 1 eta 8an, 18:00etan, Barakaldoko AEKn. Javier Leon berbalagunak artilezko bihotzak kakorratzez nola egin erakutsiko du bi eguneko ikastaro honetan. 

Bihotzak oparitzeko, gela apaintzeko, giltzak ez galtzeko... Bakoitzak erabakiko du bere bihotzarekin zer egin. Giro atsegin eta onean arituko dira euskaraz josten.

NOIZ:OTSAILAREN 1ean eta 8an. 18:00etan.

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA:

Izena emateko e-posta (barakaldo_berba@aek.eus) bat idatzi dezakezu edo telefonoz (678 626 567) egin dezakezu.


  

2022-01-18

KORRIKA KULTURALA BARAKALDON

 



Asteburuan, San Bizente auzoko jaiak izango dira eta AEK-k KORRIKA Kulturaren barruan ekintza hauek antolatu ditu San Bizenteko Jai Batzordearekin batera:

-Urtarrilarren 22an, 18:00etan Antxo eta Pantxa pailazoak, Martxoak 8 plazan

-Urtarrilaren 23an, 10:00etatik aurrera, Korrika arropa salgai azokan

-Urtarrilaren 23an, 13:30ean, Korrikaren aldeko argazkia San Bizenteko parkean


     ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

MAGIA SAIOA.GURASOLAGUNEN EKINTZA


 Gurasolagunek ekintza aparta izango dute urteari ekiteko Korrika kulturalaren baitan, Asier Kidam magoak ikuskizun aparta aurkeztuko baitu familian gozatzeko.

 Izena emateko azken eguna urtarrilaren 27a da. Guraso bakarrak etorri behar du seme-alabekin.

 Plaza kopurua mugatua da.

  ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!