2021-04-29

MUSIKAREN MAGIA.GURASOLAGUN



GURASOLAGUN proiektuaren barruan beste jarduera gozagarria antolatu dute familientzat.

                                 MUSIKAREN MAGIA

Jaione Marijuan irakasleak familientzako musika saio bikaina eskainiko du bi txandatan Barakaldoko gurasolagunentzat, musikaren bidez jolastu eta gozatzeko. 

NOIZ: Ekintza maiatzaren 14an, ostitalean, 18:00etan eta 19:00etan egingo da 

NON: Hala Dzipo Musika Eskolan. 


Parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da, edukiera mugatua baita. 

Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus

Azken eguna: maiatzaren 13a.

2021-04-28

EUSKARAZ GAZTE!! BERBALAGUN TALDEA


Gaztea zara eta euskaraz hitz egin nahi duzu zure aisialdian? Gazteek osatutako berbalagun talde batean parte hartu nahi duzu? Bertan zuk erabaki dezakezu noiz eta non elkartu, zer eta nola egin. Giro jator eta atseginean. 

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

IZEN EMATEAmaiatzaren 14ra arte

 678 626 567 telefonoan edo barakaldo_berba@aek.eus e-postan.




2021-04-27

SKRATX. HAUR ANTZEZLANA

 

SASIBURU ELKARTEAk beste ikuskizun dibertigarria antolatu du  familientzat.

Skratxek kontatzen du nola denboraren poderioz super-heroi izatetik anti-heroria izatera pasatu den. Baina orain da momentua ipurdia altxatzeko eta 360 graduko aldaketa bat emateko: esku artean arazo bat azaldu zaio eta, konpontzen ez badu, beti-betirako kapa zintzilikatu beharko du.

“Wert Igo” doktoreak bere kidea “Fantastik Luzi” bahituko du eta hau askatzeko harrapatuta daukan energia barra goraino bete beharko du.

Egia esanda, Skratx ez da batere azkarra eta Luzi askatzeko publikoaren laguntza behar-beharrezkoa izango du.

Lortuko al du “Fantastik Luzik” “Wert Igo” doktorearen eskuetatik libratzea?

Antzezpen umoretsua, dibertigarria eta samurtasunez betea.


ZER: SKRATX HAUR ANTZEZLANA.

NOIZ: MAIATZAK-13, OSTEGUNA, 18:30ean.

NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.


Plaza mugatuak.


IZEN EMATEA:   info@sasiburu.eus


Anima zaitezte! PRIMERAN PASATUKO DUGU!


2021-04-26

Kooperante baten bizitza.HITZALDIA


     Barakaldoko berbalagunek "Kooperante baten bizitza" hitzaldia antolatu dute, maiatzaren 11n, 19:00etan, Barakaldoko AEK euskaltegian. Bertan, Irantzu Ortega berbalagunak 10 urtez Hego Amerikan eta Afrikan bizi izandako pasadizioak aletuko ditu denon gozamenerako. ¨

Plazak mugatuak dira. 

Parte hartu nahi izanez gero izena eman beharra dago. 

IZEN EMATEA: 

678 626 567 telefonora deituz edota barakaldo_berba@aek.eus 

e-postara idatziz.


                        ANIMA ZAITEZ!!

2021-04-12

Elikagaien manipulazio tailerra


 

Barakaldoko Gazte Bulegoak tailer interesgarria antolatu du:

  • Elikagaien manipulazio tailerra
    • Apirilaren 28an
    • 17:00etatik 20:00etara
    • Izen-ematea
    • Gazte Bulegoan
      •  San Juan, 17
      •   Whatsapp: 688639935
      • gaztebulegoa@barakaldo.eus
    • Apirilaren 14tik 21era

2021-04-07

BERTSO SAIOA LASESARREKO KIROLDEGIAN


 SASIBURU ELKARTEAK  "UDABERRIAN ERE EUSKARAZ!" KANPAINA BARRUAN EGUNDOKO BERTSO SAIOA ANTOLATU DU ONDOKO BERTSOLARIOKIN:

      ANE LABAKA.  Euskal Ikasketetako Gradua egin zuen Gasteizen. Gerora, Gizarte Antropologiako Masterra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak izenekoa burutu ditu. 

      ETXAHUN LEKUE  Magisteritza ikasketak ditu eta bertso irakasle aritu izan da hezkuntza arautuan.Eskolarteko eta gazte sariketetatik pasata, 2002tik hasita Bizkaiko Txapelketako final guztietan aritu da eta 2016an txapela eskuratu zuen.

      ION BARROKAL  Euska filologoa. Itxaropena ikastolan hasi zen bertsotan, ikasle garaian. Gaur egun, Trapagarango bertso eskolan aritzen da.Enkarterriko txapelduna izandakoa da.


Gai jartzailea: Ander Ezeiza.


NOIZAPIRILAREN 29an, osteguna, arratsaldeko 19.00etan

NON: LASESARRE KIROLDEGIKO ARETO NAGUSIAN.

ADI EGON!! PLAZA MUGATUAK!

ANIMA ZAITEZ!!

               EMAN IZENA:  info@sasiburu.eus


2021-03-26

ATZERRIAN LURRA GARRATZ " BARAKALDOKO ANTZOKIAN

 

Larunbat honetan, martxoak-27, arratsaldeko 19:00etan, "Atzerrian lurra garratz", Artedrama konpainiaren azken ikuskizuna Barakaldo Antzokira helduko da.

Laura Penagosek eta Ander Lipusek antzezten dute, eta migratzaileen egoera, integrazioa edo gure erantzukizunen eta gure nahien arteko talka bezalako gaiak jorratzen ditu.

Amancay Gaztañagak zuzentzen du muntaia eta bi aktoreekin elkarlanean sortutako testua sinatzen du.

Antzerkira etortzera eta ikuskizun honetaz gozatzera animatzen gaituzte, segurtasun-neurri guztiekin. Antzokiko Lagunek %25eko deskontua dutela sarreran gogorarazten digute  BARAKALDOKO ANTZOKIkoek.

"Ene baitan bizi da" literatur solasaldia

 

Barakaldoko Irakurzale Klubeko kideak, Maddi Txoperenaren "Ene baitan bizi da" liburua irakurtzeaz gain, idazlearekin ere elkartuko dira, apirileko literatur jardunaldien barruan.

Zer: "Ene baitan bizi da" literatur solasaldia

Noiz: apirilaren 27an, asteartearekin

Zer ordutan: 19:00etan

Non: Clara Campoamor Kultur Etxean

Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus 

Sinopsia: Aitari zerbait entzunik, amatxiren bizipenen gibeletik abiatzen da Marie, Donibane Lohizuneko gaztea, Parisko ikasketak bururatzeko egin behar duen azken memoria lanerako. Ez zaio erraza suertatuko, ordea, amatxik ez baitio nahi duena emanen, eta Mariek berak ere ez baitaki zeren bila dabilen, xuxen... Kutxa batean gotorturiko oroitzapen zatiak balira bezala jasoko ditu irakurleak Josefinaren gazte garaiko amets, pentsamendu eta bizi-minak, Marieren begiradapetik.

Askotariko istorioak gurutzatzen dira Maddi Ane Txoperena Iribarrenen lehen eleberrian: 1950.eko hamarkadan Ipar Euskal Herrian eta Frantzian neskato ibilitako emakumeen errealitateak, lehengo eta oraingo maitasun eta desamodio istorioak, laneko sufrimenduak, gatazka politiko baten ondorengo testuinguru baten ezinak, amatxi-biloba eta alaba-guraso harreman korapilatsuak... Guzia etorkizunaren eta orainaren arteko zubi jolas batean.

ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN!!