2020-10-09

"40 URTE ETA ALDAPAN BEHERA NIEK" UMOREZKO BAKARRIZKETA


  SASIBURU ELKARTEAK Gurutzetako Kultur etxean beste ikuskizun dibertigarria antolatu du TOPAGUNEAren laguntzaz.Oraingo honetan UMOREZKO BAKARRIZKETA duzue.

"  40 URTE ETA ALDAPAN BEHERA NIEK"

Pandemia dela eta, protokolo zehatza bete behar dugu denok:

"40 urteak beteta badituzu eta bizitzako aro berri batean sartu zarela oraindik onartu ez baduzu, AniMIAU! hurrengo testa erantzutera:

Supositorioen belaunaldikoa zara? Goenkale 20 urtetan zehar ikusi duzun euskaldun peto peto horietakoa zara? Parrandan irten eta bigarren tabernan eserita zaude? Ez al dituzu parrandako abestiak ezagutzen? Su ta Gar entzuteari utzi eta Erramun Martikorena aitzera pasa al zara? Poteatzera beharrean, herriko pastelerian pasatzen duzu atsaldea lagunekin? Kañak edan ordez, te roibosa edaten hasi al zara? Jaietako gazte bazkarian zaharra sentitzen al zara? Dagoeneko txikitako kontuak behin eta berriz errepikatzen al dizkiezu?

Jakin, 10etik 5 baiezko erantzunez gero Santa sekulan pentsatuko ez zenuen 40 urteko pertsona heldu batean bihurtu zarela bere kalapita guztiekin.

Horrelako bizipenak eta beste hainbat gehiago entzun nahi badituzu, TXIKIrekin batera barre algara eta festa sortuko dute."


Pandemia dela eta, protokolo zehatza bete behar dugu denok:

A) Ikusle guztiek maskara ipinita egon behar dute ikuskizuna iratuen duen artean.

B) Aretora sartu aurretik, izen deiturak eta telefonoa eman beharko dizkiguzue.

C) Parte-hartzaile guztiei gorputzeko tenperatura hartuko zaie jardueraren aurretik. Gorputz-tenperatura 37º-tik beherakoa duten pertsonek bakarrik hartu ahal izango dute parte jardueran.

D) Gel-hidroalkoholikoa izango da parte-hartzaileen eskura kultur etxean.

E) Aforoa mugatua da. Segurtasun tartea mantendu beharko dugu, bizikideak direnak izan ezik.

ZER  "40 URTE ETA ALDAPAN BEHERA NIEK" UMOREZKO BAKARRIZKETA

NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN

NOIZ: URRIAREN 28AN, ASTEZKENA, 19:30ean.


LANDARE POZOITSUAK. BISITA GIDATUA

   Barakaldoko Berbalagunek bisita gidatua egingo dute Lorategi Botanikoan, Natur Gelaren eskutik, bertako landare pozoitsuak ezagutzeko. Ekintza urriaren 28an, asteazkenarekin, izango da, 10:00etan. Aldez aurretik izena eman behar da plazak mugatuak baitira. 

Parte hartu nahi izanez gero, bidali e-mail bat (barakaldo_berba@aek.eus) edo deitu telefonoz (678 626 567)



                                                     ANIMA ZAITEZ!!

2020-09-30

IRAKURZALE KLUBA. MIÑAN

 

Urriaren 13an, asteartearekin, 19:30ean, Clara Campoamor Kultur Etxeko 5. gelan, Barakaldoko irakurzale kluba elkartuko Amets Arzallusen Miñan liburuaz berba egiteko giro lasai eta onean. 

Hona hemen liburuaren gaineko laburpena:

Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala.

EMAN IZENA: 678 626 567


barakaldo_berba@aek.eus



2020-09-22

"Zure euskara polita da!" kanpaina

"Zure euskara polita da" kanpaina oso arrakastatsua izaten ari da eta horrek poltsen stock haustura eragin du.
 
 
Datozen egunetan poltsa berriak jarriko ditugu eskuragarri AEKn, Hala dzipon (aldez aurretik abisatu, 944 38 55 41) edo info@sasiburu.eus-en. Barkatu eragozpenak eta poltsak daudenean abisua emango dizuegu. 

Eskerrik asko kaleak kolorez eta euskaraz betetzeagatik!

2020-09-17

BARAKALDOKO BERBALAGUNAK ABIAN.

 2020-21 ikasturtean, Barakaldoko berbalagunok euskara jarriko dugu dantzan herrian zehar: berbalagunak, gurasolagunak, paseatzeko taldeak, irakurzale kluba...




    EMAN IZENA:  
 barakaldo_berba@aek.eus
                 
                                
                 www.ezkerraldea.blogspot.com

Animatu. Praktikatu eta bizi gurekin!

2020-09-10

Zure euskara polita da!

Ikasturte berezi hau erronkaz beteta datorkigu, Euskaraldia eta Korrika besteak beste!


Sasiburutik, beti bezala, gure aletxoa jarriko dugu ekintza desberdinak elkarlanean antolatuz eta batzorde desberdinetan parte hartuz.

Euskara gure herriko kaleetara ateratzeko asmoz "Zure euskara polita da" kanpaina aurrera eramango dugu eta horretarako erosketak egiteko poltsak eskuragarri jarri ditugu.

Leloa "Barakaldo eta euskara" jaurdunaldietan sortu zen eta ikasturte berri honetarako ezin hobea dela iruditu zaigu. 

Zure euskara ere polita delako, animatu!
Euskara jalgi hadi plazara!

 Eskuratu zurea Barakaldoko AEKn, Haladzipo kultur elkartean edo info@sasiburu.eus-en

 

2020-07-07

IRAKURLE KLUBA. MIÑAN LIBURUA.


Lagun giroan gozatu nahi duzu literaturaz? Oraingoan, Barakaldoko Irakurzale Klubak Amets Arzallusen Miñan liburua jorratuko du.

Hona sinopsia: Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima Balde han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

Irakurri liburua eta patxadaz hitz egin eta gozatzeko aukera izango duzu. Urriaren erdialdean batuko dira. Aurrerago zehaztuko da non eta noiz izango den.

2020-06-23

KANTU KONTARI. ERREZITALDI MUSIKATUA

BARAKALDOKO GAZTE BULEGOkoek jarduera gozagarria antolatu dute:
Kantaldi poetiko-musikala: “Kantu kontari”, euskaraz, Blas de Oterori omenaldia.
Emanaldi honetan parte hartuko duten artistek: Ander Entziondo Pineda eta Idoia Carramiñana Miranda.
NOIZ: 2020ko ekainaren 26a, arratsaldeko 19:00etan.
NON: Gazte Bulegoko sare sozialetan ikusi ahal izango da. Ekitaldiaren aurretik, zuzeneko bat egongo da Instagramen artistak ezagutzeko.

#KANTUKONTARI #IDOIAETAANDER #BLASDEOTERO #EUSKARAZ #GAZTEBULEGOABARAKALDO #INSTAGRAMZUZENEAN