2020-09-17

BARAKALDOKO BERBALAGUNAK ABIAN.

 2020-21 ikasturtean, Barakaldoko berbalagunok euskara jarriko dugu dantzan herrian zehar: berbalagunak, gurasolagunak, paseatzeko taldeak, irakurzale kluba...




    EMAN IZENA:  
 barakaldo_berba@aek.eus
                 
                                
                 www.ezkerraldea.blogspot.com

Animatu. Praktikatu eta bizi gurekin!

2020-09-10

Zure euskara polita da!

Ikasturte berezi hau erronkaz beteta datorkigu, Euskaraldia eta Korrika besteak beste!


Sasiburutik, beti bezala, gure aletxoa jarriko dugu ekintza desberdinak elkarlanean antolatuz eta batzorde desberdinetan parte hartuz.

Euskara gure herriko kaleetara ateratzeko asmoz "Zure euskara polita da" kanpaina aurrera eramango dugu eta horretarako erosketak egiteko poltsak eskuragarri jarri ditugu.

Leloa "Barakaldo eta euskara" jaurdunaldietan sortu zen eta ikasturte berri honetarako ezin hobea dela iruditu zaigu. 

Zure euskara ere polita delako, animatu!
Euskara jalgi hadi plazara!

 Eskuratu zurea Barakaldoko AEKn, Haladzipo kultur elkartean edo info@sasiburu.eus-en

 

2020-07-07

IRAKURLE KLUBA. MIÑAN LIBURUA.


Lagun giroan gozatu nahi duzu literaturaz? Oraingoan, Barakaldoko Irakurzale Klubak Amets Arzallusen Miñan liburua jorratuko du.

Hona sinopsia: Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima Balde han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

Irakurri liburua eta patxadaz hitz egin eta gozatzeko aukera izango duzu. Urriaren erdialdean batuko dira. Aurrerago zehaztuko da non eta noiz izango den.

2020-06-23

KANTU KONTARI. ERREZITALDI MUSIKATUA

BARAKALDOKO GAZTE BULEGOkoek jarduera gozagarria antolatu dute:
Kantaldi poetiko-musikala: “Kantu kontari”, euskaraz, Blas de Oterori omenaldia.
Emanaldi honetan parte hartuko duten artistek: Ander Entziondo Pineda eta Idoia Carramiñana Miranda.
NOIZ: 2020ko ekainaren 26a, arratsaldeko 19:00etan.
NON: Gazte Bulegoko sare sozialetan ikusi ahal izango da. Ekitaldiaren aurretik, zuzeneko bat egongo da Instagramen artistak ezagutzeko.

#KANTUKONTARI #IDOIAETAANDER #BLASDEOTERO #EUSKARAZ #GAZTEBULEGOABARAKALDO #INSTAGRAMZUZENEAN

2020-06-12

FAMILIAK KONFINAMENDUAN SOLASALDI TELEMATIKOA



Solasaldi telematiko bat izango dugu konfinamendu eta itxialdiari buruz, familien ikuspuntutik. Nola bizi izan dute eta nola bizi dute egoera? Barakaldoko guraso batzuen testigantza izango dugu.

NOIZ: ekainaren 16an, asteartean, 19:30ean: 

 Parte hartzeko sartu lotura honetan:

https://meet.jit.si/Barakaldokoberbalagun 




2020-05-25

BERMUT TAILERRA


SASIBURU ELKARTEAK BESTE JARDUERA DIBERTIGARRI BAT ANTOLATU DU:

BERMUT TAILERRA


   Kuarentena garaian modan jarri zaigun edaria da bermuta. Baina ba al dakigu ardo zuri bata edaten ari garela? 
  Bermutaren historia ardo  zuriaren ekoizpenari dagoen produktua dugu, eta, beraz, ardoaren munduari zeharka lotuta.

   HATOR GUGAZ ETA DESKUBRITU GUREKIN EDARI HONEN SUSTRAI ETA ONDORENAK.

 NOIZ: DATORREN LARUNBATEAN, MAIATZAK-30,  EGUERDIKO 13:00etan

NON: 








2020-05-21

BARAKALDOKO TOPAKETA BIRTUALA

Barakaldoko EUSKARALDIAk Barakaldoko Topaketa Birtuala antolatu du. Bertan, hauxe egingo dugu:

- Mintzodromo arrunta  (euskaldun oso zein ikasleentzat gomendatua)
Hasi berrientzako mintzodromoa (A1 eta A2 maila dutenentzat gomendatua)
Familientzako jolasak
Gazteentzako erronkak (12-18 urteko gazteentzat gomendatua)

Euskaraz bizitzeko Barakaldoko Topaketa Birtuala


NOIZ? Ekainaren 4an, osteguna, 18:30ean
NOLA? Jitsi aplikazioan Zibergelak antolatuko ditugu, ekainaren 2 edo 3an e-postaz jasoko duzu zure gelaren helbidea. Ostegunean bertan sakatu eta sartuko zara.


IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Ekainaren 1a

Barakaldoko AHOBIZI eta BELARRIPREST guztiok elkartuko gara.


EMAN IZENA HEMEN: https://labur.eus/BarakaldoTopaketa



2020-05-06

SOLASALDIA KARMELE JAIO IDAZLEAREKIN



Barakaldoko irakurzale kluba KARMELE JAIO idazlearekin elkartuko da online, maiatzaren 26ean, asteartearekin, 19:30ean, Zoom bidez.  Hamabost zauri, Amaren eskuak eta Aitaren etxea liburuez jardungo dute lagun arteko giro lasai eta atseginean. 

Parte hartzeko jarri harremanetan, whatsappez, e-postaz edota telefonoz deituz.


 Informazio gehiago: 678 626 567