2020-04-25

ONLINE POTEOA / TOPAKETA



2020-04-24

Barakaldon abian da Etxealditik Euskaraldira

      
  Barakaldon abian da Etxealditik Euskaraldira kanpaina maiatzaren 3ra arte etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen dizuguna.
  

 Horrela etxetik hasiko gara prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko.

                       Animatu eta parte hartu!

2020-04-22

ZER HIZKUNTZATAN HITZ EGITEN DUT ETXEAN ETA ETXETIK?


  Badator Etxealditik Euskaraldira, etxealdian erabiltzen ditugun hizkuntza-ohiturak zeintzuk diren eta ohitura horien zergatiei erreparatzea duen ekimena.

Aste honetatik bertatik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen dizuguna. Horrela etxetik hasiko gara prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko.
Animatu eta parte hartu!

2020-04-17

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA




Zelan zabiltzate Barakaldoko euskaltzaleok? Ondo egotea espero dugu!! EUSKARALDIko koordinazio orokorretik    euskarari bultzada emateko proposamen bat jaso dugu: 

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA


   Euskaraldia antolatzeko lanetan dabilen lantaldeak hurrengo asteotarako proposamena prestatu du; etxetik Euskaraldia prestatzeko ekimen bat da proposatutakoa. Proposamena hainbat bazkidek osatutako "365 batzordearekin" landuta dago, era berean. Adi egon, hurrengo egunetan jasoko baituzue ekimenaren berri. Aukera polita izango da etxean egonda ere, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egiteko. 
Datorren astean jarduera zehatzen berri emango dizuegu.

 ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

2020-04-06

BERBALAGUN TALDEAK ONLINE



Barakaldoko BERBALAGUNekoek beste jarduera bat antolatu dute etxealdia irauten duen artean:

"EUSKARA ONLINE PRAKTIKATU NAHI?" MINTZAPRAKTIKA SAIOAK

Parte hartzeko bidali behar da mezutxo bat whatsappa: 678626567

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!
                                            

2020-03-24

40 segundu berrogeialdian bideo lehiaketa

   Egoera berezi honetan ekintza honen berri eman behar dizuegu-:

  BERBALAGUNen ekimen dibertiagarria, hain zuzen. 

 Kapaz zara bideo bat grabatzeko 40 segundoko mugan? 

    Horixe proposatzen dizugu Ezkerraldeko dinamizatzaileok: Graba ezazu bideo bat berrogeialdiari buruz. Nahi duzun bideo mota izan daiteke, baina ez du 40 segundo baino gehiago iraun behar. 
    Umorezkoa izan daiteke, ironikoa, zerbait hunkigarria. Sormenak ez du mugarik! Parte hartu eta hainbat sari irabaz ditzakezu! Sariak eta opariak egongo dira!! 

Bideoak bidaltzeko azken eguna apirilaren 12a da.  
                                     
                                               EUTSI GOGOR!!

2020-03-12

Dantza modernoa, magia saioa eta idazle topaketa

   Martxoaren 30ean, astelehenarekin, 18:00etan Clara Campoamor Kultur Etxean, Barakaldoko gurasolagunek ekintza interesgarri hau egingo dute Urtxintxarekin batera: Dantza Modernoa. Koreografiak sortzeko, dantzak ikasteko, gorputza mugitzeko eta momentu dibertigarriak bizitzeko aukera ematen duen jarduera da Dantza Modernoa. 

  Euskal musikak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu eta elkarrekin euskara entzun eta aritzeko parada izango da. 
Izena emateko, mezu bat idatzi dezakezue barakaldo:berba@aek.eus helbidera edota 678 626 567 telefonora dei dezakezue.

  Bestalde, hizkuntza eskolan pare bat jarduera interesgarri antolatu dute hurrengo egunetan:

Magia Saioa, Imanol Ituiño, martxoaren 17an, asteartea, 18:30etan, Hizkuntza Eskolako Areto Nagusian, 1. pisuan. Europako mago onenetariko bat!



Idazle topaketa, Lutxo Egia, idazle, gidoilari eta performerra, martxoaren 25ean, 18:30etan, Hizkuntza Eskolako Liburutegian, beheko solairuan, ELKARrek argitaratu berri duen "Bilbo" liburuaz hizketan, besteak beste.




2020-03-02

BIBA VOI ANTZEZLANA


SASIBURU ELKARTEAK beste antzezlan gozagarri bat antolatu du. Oraingoan TARTEAN antzerki taldeko BIBA VOI antzezlana ikusteko parada izango dugu.

Dario Fo eta Franca Rameri egindako omenaldi bat, beraien hainbat antzezlan erabiliz, osorik edo zatiak, batzuk irakurrita, beste batzuk antzeztuta, denak dramatizatuta. 

Erabilitako antzezlanak eta itzultzaileak: Misterio Bufo Lazaroren Berpizketa (Patxo Telleria) Eroa eta Heroia (Josemari Carrere) Franca Rameren bakarrizketak Andrea bere bakardadean (Mikel Martinez) Andre guztiok daukagu historia bera (Xabi Paia) Anarkista baten ezusteko heriotza (Julia Marin) Pistolaren Begi Zuri beltzak (Jon Aurre) Adan eta Eva (Jose Ramón Urrutxua “Utretx”)  

Ikuskizunaren alde dokumentalista eta pedagogikoa: Ikuskizuna, teatrala izateaz aparte, pedagogikoa ere bada, antzezten diren lanak, eta egileak beraiek, aurkezten eta azaltzen direlako bertan: Dario eta Francaren ibilbidea, pertsonalitatea, lanak, ideologia, gizarte eta bizitzarekiko konpromisoa…

Biba Voi! ANTZEZLANA

Dario Fo eta Franca Rameren antzerkia

AKTOREAK: Irati Agirreazkuenaga eta Mikel Martinez

NOIZ: Martxoak 26, osteguna, 19.30ean.

NON: Clara Campoamor Kultur Etxean (Gernikako arbola kalea, 41).

DOHAINIK!!

                                               ANIMA ZAITEZ!!