2018-04-11

Berbalagunen jarduerak

Barakaldoko berbalagunok Bilboko Itsadarra Itsas Museoa ezagutuko dugu bisita gidatu bati esker:

Noiz: apirilak 24, asteartea.

Zer ordutan: 18:00

Non: Itsas Museoa. Barakaldoko metro geltokian lotuko gara elkarrekin joateko.

Izena emateko: 

678 626 567  edo  barakaldo_berba@aek.eus. 

Azken eguna apirilaren 23a.




 Barakaldoko berbalagunok Liburu Markagailuak egiteko tailerra egingo dugu Lorategi Botanikoak eskaintzen dizkigun lore eta hostoekin.

Noiz: apirilak 24, asteartea
Zer ordutan: 10:00-11:30
Non: Ramon Rubial Lorategi Botanikoa. Natur Gela.                   

  Izena emateko: 

   barakaldo_berba@aek.eus  edo  678 626 567. 

   Azken eguna apirilaren 23a

2018-04-08

BEURKO-BAGATZAKO ANTZERKI JAIALDIA

   

 
 Hirugarren urtez Beurko-Bagatza auzoan, antzerki jaialdia antolatu dute apirilaren 11tik 14ra. Malas Companias, Beurko-Bagatzako jai batzordea eta Barakaldoko udalak indarrak batu dituzte berriz ere, ekimena antolatzeko. Gainera beste elkarte batzuk lagunduko dute jaialdi hau burutu ahal izateko: 
Bai antzerki eskola, Ibarra-Kaldu dantza taldea, Ibaibeko guraso elkartea eta Sasiburu euskara elkartea. 

Hona hemen antzerkialdiaren egitaraua:
  Bestalde, aurtengo berrikuntza garrantzitsua Domoa izango da. Domoa, zirku karpa moderno bat da eta Xake plazan ezartzeko asmoa dute. 

2018-04-01

"NI ALA ZU" ANTZERKI MUSIKATUA

    SASIBURU elkarteak euskaltzaleon TOPAGUNEAk sustatzen duen KULTUR ERROTA ekimeneko bi antzezlan antolatu ditu: Horietako lehena, apirilaren 18an izango dugu: 

               "NI ALA ZU" ANTZERKI MUSIKATUA.

   Psikiatriko baten musika gela. Musikaria eta “musikaz eroa” dagoen personaia. Musikaria bere gelan dago, norbait azalduko zain. Musikaz erotu den "bezeroa" sartzen da. Terapia behar du bere arazoa gainditzeko. Ez ditu pilularik behar, baizik eta pentagrama eta notekin duen obsesioa piskanaka piskanaka murriztea. 
     Musikari handia dela kontatzen du, eta munduan barrena ibiltzen dela munduko kantari eta musikari ezagunekin, bakarren betekin lardazkan ibilia zela ere  argitaratu omen zuten.
     Eta eroak kontatuko dizkio non ibilia den eta norekin, eta toki hartatik opariak ekarriko dizkio bisitan datorren bakoitzean, eta asmo berriak jakinaraziko dizkio.
Eta bitartean kantuak eta kantuak, doinuak eta doinuak...

  •  Generoa: Komedia. Antzerkia eta musika uztartzen dituena.
    NOIZ: APIRILAK-18, ASTEAZKENA, ARRATSALDEKO 19:30EAN.

    NON: AINARA AISIALDI ELKARTEKO LOKALEAN. BIZKAIA KALEA 36 
    ( ARRONTEGIN).

  • Iraupena: Ordubete.

    DOHAINIK.  ETOR ZAITEZ! PRIMERAN PASAKO DUZU ETA.



   Bestalde, Joseba Usabiaga antzerkian, zineman eta telebistan ibilitako aktore gipuzkoarra “Handia” film arrakastatsuaren protagonista dugu eta Goenkale telesailean hainbat urtez lan egin du. IƱaki Santos aktorea (Agerre Teatroa, Dejabu, Bazen behin clown) eta musikaria da, abesten du eta zenbait musika tresna jotzen ditu talde ezberdinetan.    


2018-03-30

"BARAKALDOKO IZEN ZAHARRAK " JARDUNALDIAK



     ONOMASTIKA elkartekoek SASIBURU elkartearen laguntzaz. BARAKALDOKO IZEN ZAHARRAK izeneko jardunaldiak antolatu ditu.

     "Jardunaldi hauek  helburu bikoitza dute: Batetik Barakaldoko ondare onomastikoa orain
arte erabili ez den zorroztasun zientifikoaz eta exhaustibitateaz jasotzea eta aztertzea
eta bestetik ondare hori zabaltzea, herriari behar bezala itzultzea alegia. Bidenabar,
onomastikak eta onomastika jasotzeko esku artean erabili behar dugun dokumentazio
oparoak ematen duten informazioa baliatuz euskararen historia sozialaren atal bat
hobeto ezagutzen lagundu digu.

Onomastikak, jakina, toponimia, antroponimia eta gainerako onimia guztiak biltzen ditu. Orain aurkezten dugun proiektu hau Onomastika Elkartean bildu garen ikerlari batzuen ekimena da sortzez baina gai honetan interesa duten guztiei zabaldu nahi dieguna eta beraiekin partekatu nahi

duguna, inolako protagonismo eta esklutibotasunik gabe."



Anima zaitez eta parte hartu jardunaldi hauetan!!


2018-03-14

"BARAKALDO ETA EUSKARA" JARDUNALDIAK

 Datorren asteko asteartean, martxoak-20, arratsaldeko 19:00etatik aurrera "BARAKALDO ETA EUSKARA" jardunaldien HIRUGARREN saioa burutzeko asmoa dugu San Bizenteko kultur etxean. Lehenengo saioetan parte hartu izan ez arren,  hirugarren saiora etortzeko aukera baduzue.


"Barakaldo eta euskara" Hausnarketa prozesu irekia dugu, bertan Barakaldoko euskaltzale eta euskaldun oro gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera.

ZER: "BARAKALDO ETA EUSKARA" jardunaldien 3. saioa.

NOIZ: martxoaren 20an, asteartean.

ARRATSALDEKO 19:00ETATIK AURRERA.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEA ( SAN BIZENTE).

2018-03-09

ERRIGORA "Zubi bat sukaldera" kanpaina






EZKERRALDEKO berlagunek kanpaina eder baten berri eman digute:

 Errigoraren kanpaina: ZUBI BAT SUKALDERA. 


Aurten ere Nafar hegoaldeko olioa eta kontserba goxoak eskuratu nahi badituzue, gogoan izan eskariak egiteko epea martxoaren 6tik 20ra izango dela. Errigorako webgunearen bitartez (www.errigora.eus) egin daitezke eta jasotzeko gunerik hurbilena Portugaleteko Xaribari AEK izango da. Hori bai, gurekin harremanetan jarriz gero, zuen eskariak Barakaldoko AEKn egin eta jaso ahal izango dituzue. Horretarako, barakaldo@aek.eus helbidean abisatu beharko zenukete. Oilo ekologiko eta arruntaz gain kontserba hauek daude eskura:
  •  Pikillo piper ekologiko eta arruntak
  • Zainzuri ekologiko eta arruntak
  • Orburu ekologiko eta arruntak
  • Barazki menestra ekologiko eta arrunta
  • Potxa ekologiko eta arruntak
  • Tomate frijitu ekologiko eta arrunta
  • Barazki krema ekologiko eta arruntak 
ErriGorak "Zubi bat sukaldera" ekimena abian jarri du eta eskaerak martxoaren 6tik 20ra bitartean egin behar dira. Hementxe duzue informazio guztia, baita bideo bat eta blogean egin dugun argitalpena ere:

Banaketa zein ordainketa bi txandatan egingo da: olioaren banaketa, apirilaren 9tik apirilaren 20ra eta kontserbena, maiatzaren 31tik ekainaren 12ra; olioaren ordainketa, berriz, apirilaren 20tik 27ra eta kontserbena ekainaren 13tik 19ra.


https://www.youtube.com/watch?v=dX5ToYAvD20

2018-03-03

KARIBEKO DANTZAK ETA ARGAZKI ERAKUSKETA

Karibeko dantzak ikastaroa


BERBALAGUNekokoek Karibeko dantzak ikastaroa antolatu dute berriro. 
Bi saioko ikastaroa dugu dugu: 

Martxoak 12, astelehena 
Martxoak 14, asteazkena. 

NON: Clara Campoamor Kultur Etxean 



Anima zaitez eta parte hartu!!




Bestalde, martxoaren 1etik  5era Dani Yaniz argazkilariaren erakusketa ikusgai izango da Hizkuntza Eskolako sarreran.

Horrez gain hilaren 6an, asteartea, Dani Yanizek berak bixita gidatua egingo digu bi txandatan: 
Arratsaldeko 16.45ean eta 17:45ean.





2018-02-19

"BARAKALDO ETA EUSKARA."Bigarren saioa



            Euskaltzaleon TOPAGUNEA,  UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA eta SASIBURU elkarteak "BARAKALDO ETA EUSKARA" izeneko hausnarketa jardunaldia antolatu dugu.

        Datorren asteko asteartean, otsailaren 27an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera jardunaldi horien bigarren saioa burutzeko asmoa dugu San Bizenteko kultur etxean. Lehenengo saioan parte hartu izan ez arren, bigarren saioa edo hirugarren saioetara etortzeko aukera baduzue.

        Ezbairik gabe, "Barakaldo eta euskara" Hausnarketa prozesu irekia dugu, bertan Barakaldoko euskaltzale eta euskaldun oro gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera.





ZER: "BARAKALDO ETA EUSKARA" 
jardunaldien 2. saioa.

NOIZOTSAILAREN 27AN, 

ARRATSALDEKO 19:00ETATIK AURRERA.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEA ( SAN BIZENTE).













Anima zaitez eta parte hartu!!