2017-05-31

IBILBIDE HISTORIKOA BARAKALDOTIK

Barakaldoko Berbalagunek, CIHMA interpretazio zentroaren laguntzaz, bisita gidatua antolatu dute: Ibilbide Historikoa Barakaldotik.

Noiz: Ekainaren 8an, ostegunean.
Zer ordutan: 18:00-19:30
Non: Clara Campoamor Kultur Etxetik abiatuko gara
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus, ekainaren 7a baino lehen.

2017-05-21

"Tadjikistanen txirrindulaz" DIAPORAMA


SASIBURU elkartekook hurrengo egunetarako zenbait jarduera antolatu dugu: garagardoari buruzko hitzaldia, Laugar garagardo fabrika ezagutzeko txangoa eta diaporama bat.Oraingoan ekainaren 1ean, osteguna, antolatu dugun ekintzaren berri eman nahi dizugu:

"TADJIKISTANEN TXIRRINDULAZ" DIAPORAMA
Gizakume batzuk nahiko abenturazaleak dira eta beste herrialde urruti batzuk era berezian ezagutzeko gogoa daukate, hauxe da bikote protagonista honen istorioa.Irakur ditzagun protagonista bietako baten hitzak:

"Dushanben nago jeep baten sabaiaren gainean bizikletak bidaia neketsu eta luze baterako prestatzen. Inguruan, gizon ugari bildu dira niri begira, jakin-minaz. Ez, Tadjikistanen ez da ohikoa emakume bat horrelakoak egiten ikustea eta horrexegatik igo naiz ni gora. Txapazko talaia horretatik gizonezko mundu horri bideratutako berdintasun adierazpenaren mezulari bihurtu naiz."


NOIZ: EKAINAREN 1EAN, OSTEGUNA, 19:00EAN.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA 

2017-05-19

GARAGARDO FABRIKA EZAGUTZEKO TXANGOA


   Laugar hitza 2010.urtean agertzen da lehenbiziz, gargardo industrialaren ikuspegi aspergarriari aurre egiteko.HasieraK Barakaldoko lokal Txiki batean izan ziren eta bertan ekoizpen anitz prestatu genituen jendartean arrakastatsu bilakatu zirenak.Autokontsumorako ekoizpenak izango zirenak apurka-apurka ezagun egin ziren lagunen artean eta azkenik gargardo azoka eta festibaletan.2013an Gordexolara mugitu ziren eta han ibilbide profesionalari ekin zioten.
Laugarren helburu nagusia kalitatezko garagardoak merkaturatzea da. Baina ez da edozein produktua , berrikuntzatik eta ekoizpenaren berrinterpretaziotik sortutako garagardo sendo eta biribila.
Beraz, geuk antolatutako txango honi esker LAUGAR GARAGARDO FABRIKA ezagutzeko  aukera azinhobea duzu eta bertan eloizleekin hitz egiteko aukera izateaz gain, fabrika eta ekoizpem prozesua  zuzenean ikusiko dugu.
Azkenik, garagardo ezberdinen dastaketa egingo dugu euren ezaugarriak eta berezitasunak ezagutzeko.

ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI GUREKIN!

NOIZ: MAIATZAK-27, LARUNBATA.

PREZIOA: 10 EURO. (AUTOBUSA+BISITA GIDATUA+DASTAKETA).

TXARTELAK EROSTEKO LEKUA: BARAKALDOKO AEK (SAN BIZENTE).


2017-05-16

Garagardoaren historia Euskal Herrian

Udaberria euskarazko jarduerez beterik daukagu Barakaldon.Hurrengo egunetan eta asteetan SASIBURU elkarteak zenbait jarduera antolatu du geure herrian.

 Oraingoan "GARAGARDOAREN HISTORIA EUSKAL HERRIAN" hitzaldia aipatu nahi dugu.Hitzaldi hori "Garagardoaz euskaraz"  jardunaldietako lehenengo ekintza da.Hitzaldi horretan ondorengo gaiak jorratuko dira:
Noiztik ezagutzen da garagardoa gurean?
Zein izan da garagardoaren bilakaera euskal lurraldeetan?Zeintzuk aitzindariak?
Zer nolako eragina izan zuten XIX. mendean Europan gertatutako egoera iskanbilatsuek garagardo modernoaren hasieran Euskal Herrian nahiz mundu zabalean?

Noiz : maiatzaren 24, asteazkena. Arratsaldeko 19:30ean.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.

2017-05-11

MINTZODROMOA BARAKALDON

Berbalagunek,mintzodromoa antolatu dutemaiatzaren 25ean.
Non: Anaien parkean
Zer ordutan: Bi txanda daude. Goizez 10:00etan eta arratsaldez 18:30ean
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus. Euskaltegietan eta Hizkuntz Eskolan ere izena ematea dago.
Epea: Izena eman behar da maiatzaren 23a baino lehen.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

2017-05-09

Erakusketa hizkuntza eskolan eta Mintza eguna


Barakaldoko Hizkuntza eskolako lagunek argazki erakausketa ederra antolatu dute Costa Rica eta Panama herrialdei buruzkoko maiatzean zehar.Bihar, maiatzak-10, argazkilariarekin ibilbide gidatu pare bat antolatu dute arratsaldeko 17:15ean eta 19:30ean.

Bestalde, urtero bezala ekainaren 3an euskaltzaleon TOPAGUNEkoek MINTZA EGUNA antolatu dute Derion.Hona hemen festa horretako kartela eta egitaraua.

2017-04-07

20 KORRIKA KANTU.1980-2017

20 KORRIKA KANTU: 1980 - 2017 (EITB webgunetik jaisteko)
------------------------------------------------------------------------------
1.KORRIKA (1980): Xabier Amuriza "Korrika 1" - http://bit.ly/2owQloU

2.KORRIKA (1982): Akelarre "Korrika 2" - http://bit.ly/2n6jYha

3.KORRIKA (1983): Egan "Korrika 3" - http://bit.ly/2o4sAUD

4.KORRIKA (1985): Lontxo Aburuza "Korrika 4" - http://bit.ly/2nEheDV

5.KORRIKA (1987): Oskorri "Korrika 5" - http://bit.ly/2nEfc6u

6.KORRIKA (1989): Xanti eta Maider  "Gu AEK-koak gara" - http://bit.ly/2nWgYCC

7.KORRIKA (1991): Irigoien Anaiak eta Mikel Erramuspe "Korrika 7" - http://bit.ly/2owoNAj

8.KORRIKA (1993): Tapia eta Leturia "Aide, Korrika" - http://bit.ly/2nW7KpX

9.KORRIKA (1995): Maixa eta Ixiar, Alex Sardui, Kepa Junkera "Bizi ganoraz" -http://bit.ly/2nEb5rh

10. KORRIKA (1997): Gozategi "Euskal Herria Korrika" - http://bit.ly/2nE4flj

11.KORRIKA (1999): Joxe Ripiau "1 eta 1" - http://bit.ly/2oDNl7j

12.KORRIKA (2001): Fermin Muguruza "Big Beñat" - http://bit.ly/2oDNDLB

13.KORRIKA (2003): Mikel Laboa eta Ruper Ordorika "Gero bat gaurdanik" -http://bit.ly/2nWcbBh

14.KORRIKA (2005): Afrika Bibang "Ni ere bai" - http://bit.ly/2nW1Oxk

15.KORRIKA (2007): Niko Etxart eta El Drogas "Heldu" - http://bit.ly/2nEhCCn

16.KORRIKA (2009): Betagarri "Ongi etorri, lagun!" - http://bit.ly/2nRX1ey

17.KORRIKA (2011): Gose "Euskalakari" - http://bit.ly/2nS5oa0

18.KORRIKA (2013): Esne Beltza "Bagoaz!" - http://bit.ly/2owJvzZ

19. KORRIKA (2015): "Denok Korrikara" - http://bit.ly/2nyHL4s

20. KORRIKA (2017): Xabier Zabala "Zirkorrika" - http://bit.ly/2nS5bDP



2017-04-03

BAGATZAKO ANTZERKIALDIA



BEURKO-BAGATZAKO ANTZERKIALDIAren barruan aurten euskarazko hiru antzezlanez gozatzeko aukera izango dugu:









APIRILAREN 7AN IBAIBE IKASTETXEAN. GOIZEKO 11:00etan "ESKOBIEN ATZETIK" BARREZIRKUA.



APIRILAREN 8AN IBARRAKALDUN 20:00ETAN   "MAGIA PARRASTAN". IMANOL ITUÑO MAGIA















APIRILAK 8  GAUEKO21:30 BAI ANTZERKI ESKOLA  FAKI  ATX TEATROA ANTZERKIA HELDUENTZAT.
Antzezlan hauetaz gain erderazko zenbait ere antolutu dituzte umeen nahiz helduen gozamenerako.

ANIMA ZAITEZ ETA  HURBILDU BEURKO-BAGATZAko antzezlan hauek ikustera!!