2017-03-01

SUKALDARITZA TAILERRA

SASIBURU elkarteak KORRIKA KULTURALA jardueren barruan sukaldaritza ikastaroaren beste edizio bat antolatu dugu. Ohi bezala, dohainik izango da eta Gurutzetako Kultur Etxean egingo da. Baina adi, toki mugatuak baititugu (12 zehazki) eta izena ematen lehenak hartuko baititugu.

Ikastaroan parte hartzeko ez da sukaldaritza ezagutza berezirik eskatzen. Gutxieneko euskara maila izatea bai ordea, azalpen guztiak euskaraz emango baitira. Ikasteko grina duen edonork har dezake parte.

NOIZ: MARTXOAREN 15, 22 ETA 29an, (asteazkenetan).
NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN. 
Apuntatzeko: bidal iezaguzu email bat geure e-postara:

sasiburu@gmail.com

Eman izena lehenbaitlehen plaza oso mugatuak dira eta.


2017-02-06

Kundalini Yoga Sarbide Tailerra

SASIBURU ELKARTEkook beste jarduera gozagarri bat antolatu dugu: Kundalini Yoga Sarbide Tailerra.

NOIZ: Otsailaren 20a, astelehena. 19:00etatik 21:00etara.
NON: Clara Campoamor Kultur Etxean, Barakaldo
Maisua: Hari Atma Singh



  •   Edonork praktikatu dezakeen Yoga Teknika errazatan datza.
  •  Arima, gorputza eta burua orekatzen ditu. Gorputza osasuntsu mantentzen du, malgua, bizitasuna areagotuz.
  • Blokeo eta bildurrarengandik urruntzen zaitu. Estutasun eta etsialdiarengandik. Kontzienteago egiten zaitu eta barneko bakeaz ase egiten zaitu.

Kundalini Yogak osotasunean: Kriya ariketa taldeak, asanak(jarrerak), mudrak (esku jarrerak), erlaxazio, gogartea eta mantra abesteak

Esperimentatu!!!


Zerk ekarri: Yoga egiteko arropa erosoa, zuria, eukitzekotan. Bestela daukazuna. Kuxin edo ZafĂș, eta tapakia (mantatxoa)

GARRANTZITSUA: Arropa aldatzeko eta gelan jartzeko 15/10 minutu lehenago etorri. Puntu puntuan hasiko gara. Gero ezingo da sartu.

KOPURU MUGATUA: 20 pertsona Dohainik

Eman zure izena  otsailak 16ra arte  geure posta elektronikora mezu bat bidaliz:

sasiburu@gmail.com

2017-01-26

JOHN ANDUEZA idazlearen HITZALDIA.

Datorren astean, ostegunean, otsailak 2, John Andueza etorriko zaigu PRIME-TIME eleberriari buruz hitz egitera Barakaldoko Hizkuntza Eskolara.

ZER: JOHN ANDUEZA idazlearen HITZALDIA.

NON: HIZKUNTZA ESKOLAKO LIBURUTEGIAN.

NOIZ: OTSAILAREN 2an, OSTEGUNA. ARRATSALDEKO 19.00ETAN.

2017-01-18

KORRIKA AURKEZPENA BARAKALDON


SAN BIZENTEKO JAIETAN aurten euskarazko hainbat jarduera izango ditugu AEK, BERTSO, ESKOLASASIBURU ETA JAI BATZORDEKOen eskutik. Oraingo honetan KORRIKA dela eta pare bat ekintza aipatu nahi ditugu:


  • Urtarrilaren 22an, igandean, 14:00etan Korrikaren aldeko argazkia Sanbiko KIOSKOAN.       
  • Urtarrilaren 25ean, asteazkenean, 19:00etan, San Bizente kaleko Gran Parada tabernan. Korrika aurkezpena.
       Anima zaitez  eta erdu gugaz!!


Urtarrilaren 25ean, asteazkenean, 19:00etan, San Bizente kaleko Gran Parada tabernan. Korrika aurkezpena.




2017-01-17

SAN BIZENTEN EUSKARAZ


SASIBURU elkartekook eta San Bizenteko jai batzordekoek euskarazko jarduera pare bat antolatu dugu.Lehena haurrentzako amanaldia duzue;

BERTSOL HARITZA ipuin kontaketa

NOIZ: URTARRILAK-23, ASTELEHENA, ARRATSALDEKO 17:30EAN.


NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA (Clara campoamor kulturgunea).


Bigarrena, azken urteotan legez pintxo dastaketa antolatu dugu BERBALAGUNekoen laguntzaz.

ZER: PINTXO DASTAKETA.
NOIZ: URTARRILAK-26, OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 19:30EAN.
NON: MARTXOAREN 8KO PLAZAN (SAN BIZENTE AUZOAN).

Anima zaitez eta parte hartu jarduera hauetan! Ez ahaztu zeure izena emoten bertso afarian ere!

2017-01-13

BERTSO AFARIA SAN BIZENTEKO JAIETAN


Datorren urtarrilaren 27an, ostirala, urteroko  ohiturari jarraituz Bertso afari aparta izango dugu San Bizenteko jaien barruan Kilika bertso eskola, San Bizenteko Jai Batzordea eta Sasiburu elkarteen eskutik.
Igor Elortza eta  Nerea Ibarzabal bertsolariak.

Dagoeneko sarrerak salgai dituzue Barakaldoko AEK-ko euskaltegian 20 eurotan.


ZER: BERTSO SAIOA
BERTSOLARIAK:  IGOR ELORTZA ETA NEREA IBARZABAL.
NOIZ: URTARRILAK 27, OSTIRALA. GAUEKO 22:00ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO GARAGARDOTEGIAN.

Anima zaitez eta eman zure izena ahalik eta lasterren!!
Adi egon! plaza kopurua mugatua dago eta.









2016-12-13

BERBALAGUNON TOPAKETA

Datorren ostiralean abenduak-16, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Barakaldoko Berbalagunok beste jarduera gozagarria bat daukagu:

BERBALAGUNON TOPAKETA NAFARROA KANTA TALDEAREKIN.

noiz: abenduak-16, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.
non: GRAN PARADA TABERNA. (SAN BIZENTE kalea).

Erdu gurekin ondo baino hobeto pasako dugu eta!

2016-12-06

TXAKOLINAREN MUNDUAN.GAZTE BULEGOA



Barakaldoko Gazte bulegokoek jarduera interesgarria antolatu dute 18 eta 35 urte arteko gazteentzat:


MURGIL ZAITEZ TXAKOLINAREN MUNDUAN (EUSKERAZ)

Eguna: abenduak 17an. 10:30 -16:00


Izen ematea: abenduaren 5etik 12ra. Gazte bulegoan.

Lekua: Morga eta Gernika

Prezioa: 

Barakaldarrek: 5,25€ / Beste udalerrietakoek: 8,40€