2014-11-15

BARRY BARREZ.. The Berbalaguna Experience.


Berriro ere SASIBURU elkarteak beste euskarazko jarduera dibertigarria antolatu du: The Berbalaguna Experience, Barry Barrezen beste bakarrizketa saio barregarriaz primeran pasatzeko aukera aparta izango dugu.Hona hemen beraren bakarrizketa horren laburpentxoa:

"Berbalaguna... ideia oso ona, ezta? Oso ekintza baliagarria, emankorra... izan daiteke. Baldintza normaletan. Euskara eta euskal kulturara hurbiltzeko modu onenetarikoa -eta atseginetakoa- da... normalean! 

Kontatuko dizuet zer gertatu zitzaidan nire berbalagunarekin. Neska katxarroa zen, hori bai, eta onartu egin behar dut harreman ona izan dugula... baina nitaz ez egin barrerik, mesedez... enteratzen zaretenean...  Elkar ikusiko dugu!! Aio!!"


ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

Non:  San Bizenteko Kultur Etxea.

Noiz: Azaroaren 27an,   19:30etan

Zer: Bakarrizketa- Barry Barrez

2014-11-06

Interneteko hormakinen lehiaketa aintzindaria hasi da

Gaurtik aurrera lehiaketa martxan dago eta parte hartu nahi duenak, sortu duen fitxategia guri e-postaz bidaltzeaz gain, bere sare sozialetan zabaltzen ere joan daiteke.
Zehaztasun guztiak hemen:
Lehiaketa hau zure lagunen artean zabaldu nahi baduzu, hormakin hau erabil dezakezu:
Twitterren #EuskarazkoHormakina traola erabil dezakezu, orain eta beti.
Ondo izan!

OHARRA: Adi, lanak aurkezteko epea luzatu dugu eta. Hormakinak e-postaz bidaltzeko azken eguna orain ABENDUAREN 2a da (ez azaroaren 28a). Bida batez, ez ahaztu zure adina aipatzea, 18 urtetik beherako kategoria dagokizun ala ez jakin dezagun.


Elhuyarren #esanHitza ekimena abenduaren 3ra begira

Elhuyarrek bere euskarazko hiztegirako, 20.000 hitzen ahoskera lortu nahi ditu NAZIOARTEKO EUSKARAREN EGUNA baino lehen. Bideo honetan, ekimenak zertan datzan azaltzen da:

Anima zaitez zu ere, oso erraza da eta!

2014-10-26

EUSKARA PLAZARA BARAKALDON


Barakaldoko udalekoek euskarazko zenbait jarduera antolatu dute helduentzat, datorren astean hasi eta euskararen egunera arte.Esate baterako, datorren asteartean, hilak-28, Kike Amunarrizen hitzaldia izango dugu San Bizenteko kultur etxean; bestalde, garagardo dastaketako tailer bat izango da eta bi kontzertu.Anima zaitezte eta parte hartu!! askotan esan dugun bezala euskara sustatzea guztion eginkizuna da eta.

2014-10-13

C2 IKASTAROA BARAKALDOKO AEK-N


4. mailako taldea ateratzeko ikasle bat edo biren faltan gabiltza Barakaldoko AEKn (astearte eta ostegunetan 18:00etatik aurrera). Zuetako inori interesatzen al zaio? Edo zuetako inork ez al du inguruan C2 egiten interesatuta egon daitekeen euskaldunik?

Anima zaitezte, oso ikastaro interesgarria izateaz gain (testugintza, idazteko estrategiak, testuinguruaren garrantzia, jendaurrean hitz egiteko teknikak...), euskaran sakontzeko aukera aparta ere izan daiteke-eta.

Zuetariko inor interesatuta balego, jakinarazi  barakaldo@aek.org helbidera idatzita.

2014-10-11

KANTU EGUNA SAN BIZENTEN



DATORREN URRIAREN 19AN, IGANDEA, SAN BIZENTE AUZOAN KANTU EGUNA OSPATUKO DUTE LAGUNTASUNA ELKARTEKOEK.BERTAN ABESTI TALDEEN TOPAKETAZ GAIN, DUO DENO BIKOTEAREN EMANALDIA IZANGO DUGU  ETA LAGUN ARTEKO BAZKARIA, BESTEAK BESTE.

2014-10-05

MADDI PIRATA BAGATZAKO JAIETAN


Maddi kostaldeko neska alai bat zen eta bere familiarekin oso pozik bizi zen, baina egun batean Miss Cauliflower erregina zitala gaiztakeriak egiten, dirua lapurtzen eta guztien bizitza izorratzen hasi zen. Asko zen jokoan zegoena: Maddiren ametsak, bere ohiturak, azken finean bere herriaren askatasuna. Honen aurrean Maddik  erabaki sakon bat hartu behar izan zuen: Pirata bihurtzea!. 


Piratak, sorginak eta enparauak beti pertsonaia gaizkiletzat aurkeztu dizkigute, baina askotan ez da horrela izan. Historia idazten zutenek, anitzetan, errealitatea aldrebesten zuten eta haien erara kontatzen ziguten. “Maddi pirata” antzezlanean argiki ikusiko dugu historia askotan ez zela kontatzen ziguten bezala izaten, pirata guztiak ez zirela berdinak, sorginak ez zirela deabruak,… Antzezlan honen bidez, botereak begi onez begiratzen ez zituen hainbat euskal ohitura eta pertsonaiak goraipatu nahi ditugu, eta era berean gizarte horretan emakumeek betetzen zuten funtzio soziala aintzat hartu. 

ZER: MADDI PIRATA. HAURRENTZAKO ANTZEZLANA.
NOIZ: URRIAREN 13, ASTELEHENA. ARRATSALDEKO 18:00ETAN.
NON: BEURKO-BAGATZAKO JAIETAN. XAKE PLAZAN ( Luis de Kastrexana kalean).

2014-09-22

UMEENTZAKO ANTZEZLANA. BIOLIN MAGIKOA.

Antzezlan honetan Basilio Durpin eta Igor Ivanovich Petronov lapur maitagarrien abenturak ikusiko ditugu, mundua eta Historian zehar ibiliko dira altxor preziatuenaren atzetik: Burbon konderriaren Biolin Magikoa.
Bidean musika, antzerkia, magia, dantza, mimoa eta barre mordoa topatuko ditugu, baina ez hori bakarrik, gure lapur bikoteak luxuzko gonbidatuak izango ditu: Mozart, Beethoven, Paganini, Sarasate, Eskoziar parranderoak, gondolero trebeak, Errumaniako ijitoak eta baten bat gehiago.
Euskaraz erditutako lan originala da, parrarazteaz gain zuzeneko biolin musika eta musika Historiaren zati bat azaldu nahi ditu. Horretarako istorio fresko, dibertigarri eta akzioz beteriko batean murgiltzen gaituelarik.
Gure nahia 6-12 urte bitarteko ikuslegoari helaraztea da, baita hauen guraso eta laguntzaileei ere, jakin badakigu eta, helduak noizbait haur bidai magiko zaleak izan zirela (eta zorte pixka batekin oraindik direla).




NORI ZUZENDUA: Famili osoarentzat, 6-12 urte bitarteko gaztetxoak

NOIZ:  URRIAREN 4A, LARUNBATA, ARRATSALDEKO 18:00ETAN.

NON:  SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA.

Ikus promozio bideo hauek: