DATORREN URRIAREN 19AN, IGANDEA, SAN BIZENTE AUZOAN KANTU EGUNA OSPATUKO DUTE LAGUNTASUNA ELKARTEKOEK.BERTAN ABESTI TALDEEN TOPAKETAZ GAIN, DUO DENO BIKOTEAREN EMANALDIA IZANGO DUGU ETA LAGUN ARTEKO BAZKARIA, BESTEAK BESTE.
2014-10-11
KANTU EGUNA SAN BIZENTEN
2014-10-05
MADDI PIRATA BAGATZAKO JAIETAN
Maddi kostaldeko neska alai bat
zen eta bere familiarekin oso pozik bizi zen, baina egun batean Miss
Cauliflower erregina zitala gaiztakeriak egiten, dirua lapurtzen eta guztien
bizitza izorratzen hasi zen. Asko zen jokoan zegoena: Maddiren ametsak, bere
ohiturak, azken finean bere herriaren askatasuna. Honen aurrean Maddik erabaki sakon bat hartu behar izan zuen:
Pirata bihurtzea!.
Piratak, sorginak eta enparauak beti pertsonaia
gaizkiletzat aurkeztu dizkigute, baina askotan ez da horrela izan. Historia
idazten zutenek, anitzetan, errealitatea aldrebesten zuten eta haien erara
kontatzen ziguten. “Maddi pirata” antzezlanean argiki ikusiko dugu historia
askotan ez zela kontatzen ziguten bezala izaten, pirata guztiak ez zirela
berdinak, sorginak ez zirela deabruak,… Antzezlan honen bidez, botereak begi
onez begiratzen ez zituen hainbat euskal ohitura eta pertsonaiak goraipatu nahi
ditugu, eta era berean gizarte horretan emakumeek betetzen zuten funtzio
soziala aintzat hartu.
ZER: MADDI PIRATA. HAURRENTZAKO ANTZEZLANA.
NOIZ: URRIAREN 13, ASTELEHENA. ARRATSALDEKO 18:00ETAN.
NON: BEURKO-BAGATZAKO JAIETAN. XAKE PLAZAN ( Luis de Kastrexana kalean).
2014-09-22
UMEENTZAKO ANTZEZLANA. BIOLIN MAGIKOA.
Antzezlan honetan Basilio Durpin eta Igor Ivanovich
Petronov lapur maitagarrien abenturak ikusiko ditugu, mundua eta Historian
zehar ibiliko dira altxor preziatuenaren atzetik: Burbon konderriaren Biolin
Magikoa.
Bidean musika, antzerkia, magia, dantza, mimoa eta
barre mordoa topatuko ditugu, baina ez hori bakarrik, gure lapur bikoteak
luxuzko gonbidatuak izango ditu: Mozart, Beethoven, Paganini, Sarasate,
Eskoziar parranderoak, gondolero trebeak, Errumaniako ijitoak eta baten bat
gehiago.
Euskaraz erditutako lan originala da, parrarazteaz
gain zuzeneko biolin musika eta musika Historiaren zati bat azaldu nahi ditu.
Horretarako istorio fresko, dibertigarri eta akzioz beteriko batean murgiltzen
gaituelarik.
Gure nahia 6-12 urte bitarteko ikuslegoari
helaraztea da, baita hauen guraso eta laguntzaileei ere, jakin badakigu eta,
helduak noizbait haur bidai magiko zaleak izan zirela (eta zorte pixka batekin
oraindik direla).
NORI ZUZENDUA: Famili osoarentzat, 6-12 urte
bitarteko gaztetxoak
NOIZ: URRIAREN 4A, LARUNBATA, ARRATSALDEKO 18:00ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA.
Ikus promozio bideo hauek:
Ikus promozio bideo hauek:
2014-09-12
EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA
Aurten hirugarren aldiz antolatuko ditu Kontseiluak herri-lasterketak. Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi du Kontseiluak ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta elastikoak eskuratu ahal izango ditugu bertan.
Barakaldon ere datorren astean Errontegiko jaien barruan ekimen honetan parte hartzeko aukera izango dugu.
ZER : EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA BARAKALDON.
NOIZ: 2014KO IRAILAREN 20 (LARUNBATA). EGUERDIKO 12:30ETAN.
NON: ERRONTEGI AUZOAN. Azpiko irudian metrotik plazara nola joan azaltzen da.
2014-07-19
UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA
Kaixo lagunok!!!
“Euskaraz bizi nahi dugu” mezua zabaltzeko, aurten ere, udako argazki
lehiaketa antolatu dugu Sasiburukideok!!!!
Bidali gure korreora (sasiburu@gmail.com) “Euskaraz bizi nahi dut” logoa duen argazki bat, irailaren 15ean baino lehen. Eta geuk eskegiko dugu sare sozialetan.
Irabazlea aukeratzeko orduan argazkiaren originaltasuna baloratuko dugu. Saria
bi pertsonentzako asteburua nekazalturismo baten izango da!
Animatu eta parte hartu!!!!
etiketak, argazkiak
Argazki-lehiaketa,
argazkia,
lehiaketa
2014-06-29
Musika lokalak eta Euskal musikari buruzko mahaingurua.
Barakaldoko gazte bulegokoek ekitaldi interesgarria antolatu dute "Musika lokalak eta Euskal musika" -ri buruzko mahaigurua.
ZER: Musika lokalak eta Euskal musikari buruzko mahaingurua.
NON: San Bizenteko Kultur Etxea.
NOIZ: Uztailaren 1ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.
2014-06-12
Kapelaren eguna San Bizente auzotik
Kaixo guztioi:
Ostiral honetan AEKko euskaltegian hasita, San Bizente auzotik euskaraz mintzatzeko aukera izango duzu:
Euskaldun berria bazara, euskaldun zahara bazara, euskaraz ikasten baduzu, euskaraz lan egiten baduzu, etxean euskaraz egiten baduzu edo egiten ez baduzu baina egin nahiko bazenu, animatu zaitez!
TXAPELA BURUAN ETA EUSKARAZ KALEAN!
Ostiral honetan AEKko euskaltegian hasita, San Bizente auzotik euskaraz mintzatzeko aukera izango duzu:
Euskaldun berria bazara, euskaldun zahara bazara, euskaraz ikasten baduzu, euskaraz lan egiten baduzu, etxean euskaraz egiten baduzu edo egiten ez baduzu baina egin nahiko bazenu, animatu zaitez!
TXAPELA BURUAN ETA EUSKARAZ KALEAN!
2014-05-21
BARAKALDOKO MINTZODROMOA
ORAINGO HONETAN BESTE JARDUERA BATEN BERRI eman nahi dizuegu:
Barakaldori ere iritsi zaio Mintzodromoa izateko eguna!!!! Ikasleak, euskaldunak, euskaltzaleak, irakasleak... denok bilduko gara solasaldi handia eta polita egiteko.
Bi txanda izango dituzue aukeran: goizeko 10:30ean eta arratsaldeko 18:30ean. San Bizente auzoan izango da, San Bizenteko kultur etxeko kanpokaldean, hain zuzen ere.
Jarduera honi buruzko zehaztapen gehiago izateko jo dezakezu Udal euskaltegira, Hizkuntza eskolara edota AEKra.Baita ere, 678 626 567 telefonoan edo aintzane-p@aek.org helbidera mezua bidaliz.
Hori bai, eman beharko duzu zure izena maiatzaren 30a baino lehen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

.jpg)





