2012-12-31

Urtarrileko euskal agenda

Hementxe duzue Ezkerraldeko urtarrileko euskal agenda, jarduera hauetaz gain San Bizenteko jaietan euskarazko ekitaldi gehiago izango dugu.Berauen berri geure webgune honetan laster emango dizuegu. ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!

2012-12-21

Olentzeroa Beurko-Bagatzan

Ibarrakaldu elkarteak eta Beurko-Bagatzako jai batzordeak Olentzeroaren etorrera ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu dute datorren abenduaren 24ean.
Anima zaitez eta parte hartu!!

2012-12-12

Sukaldaritza tailerreko emaitzak

Hemen iragarri genuen bezala, azaroan sukaldaritza tailer bat egin genuen izena eman zuten 12 pertsonarekin. Ikasleetako batek, Juanmak, argazkiak atera eta komiki moduko bat prestatu du.

Hemen duzue emaitza:
Irakasleak bere aldetik, hiru saioetan azaldu zituen sei errezetak jarri ditu interesa izan dezakeen guztien eskura:


Iazko tailerrean, Juanmak argazkiak atera zituen.

Ondo ibili eta sukaldean jaki goxoak prestatu!

2012-12-11

Txirri, Mirri eta Txiribiton antzokian


Datorren abenduaren 27an Barakaldoko antzokian Txirri, Mirri eta Txiribiton pailasoen bi emanaldia izango dugu. Jarduera honetan berroegi urte pasa  beste belaunaldiei bide uzteko garaia heldu zaie..
Hainbat urtetan Txirri, Mirri eta Txiribitonek Bizkaiko Gabonak alaitu dituzte euren jira ederrak antolatzen. Orain aurkezten duten ordu bete inguruko funtzio berezi honetan, Txirri, Mirri eta Txiribitonek berrogei urtemugako ospakizunen errematea jarriko dute beren esketxik famatuenak antzezten: Kax-kax, Sustoa, Ostatu Nagusia, Txirrimatona... Kakusai gaiztoak ere egingo du agerpen txikia, baina ez du inor beldurtzea lortuko. 
Euren abestirik famatuenak ere publikoarekin batera kantatuko dituzte: Txirri, Mirri eta Txiribiton, Zapi zuria, Paristik natorren, Pintto Pintto, Altza Pelipe...
Berz, beste aukera eder bat ondo pasatzeko, kasu honetan bereziki umeei zuzenduriko ekitaldia, baita gurasoak ere Barakaldon euskaraz gozatzeko.

 NON: BARAKALD0 ANTZOKIAN.

NOIZ: ABENDUAREN 27AN.

ORDUA: bi emanaldi 18:00etan,19:45ean
               

2012-12-09

Euskararen ginkanako memoria

Euskararen Ginkana amaitu zen eta ekitaldi honetarako prestatu dugun material guztia argitara ematen dugu. Baita jokalariek lortutako emaitzak ere (azken orrialdean):



Frogak zeintzuk ziren jakin nahi duzu?
Erantzunak zeintzuk ziren jakin nahi duzu?
Jokalariak nola moldatu ziren jakin nahi duzu?
Antzeko ginkana bat prestatzeko inspirazio bila zabiltza?
Euskararen ginkanako memoria ikuskatu ezazu ea zure jakinmina asetzen duzun :-)

2012-12-03

Euskararen Nazioarteko Eguna

Gaur, egun berezia da. Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, haibat herritan, euskararen aldeko ekitaldiak burutzen ari dira egun hauetan. Boisetik hasi eta Barakaldon bukatuta, Basauritik eta beste hainbat eta hainbat herritik pasatuz.

Barakaldon zehazki, ondoko ekitaldiak ditugu:

Hizkuntza Eskola Ofizialean
  • Eguerdiko 12:00etan.
  • Kimetz Aranaren hitzaldia.
  • Artzaina da eta bere bizimoduaz jardungo du.
Gazte Bulegoan
  • Arratsaldeko 19:00etan.
  • Bertso afaria – Tailerra / Saioa / Pikoteoa eta pizza.
  • Enkarterriko bertsolari eta Barakaldoko gazteen eskutik.
  • Informazio gehiago

Sasiburun urte osoan aritzen gara gure herrian euskara sustatzea eta indartzea helburu duten ekitaldi, tailer eta abarrak aurrera eramaten, herriko beste talde batzuekin batera. Aurten, egun honetarako bereziki, Euskararen Ginkana antolatu dugu.


Jokoak iraun duen zazpi astetan zehar, jolastera animatu diren guztiak ginkanako froga desberdinak egiten izan ditugu eta kontatu digutenagatik oso ondo pasatu dute. Asteburu honetan bertan, Euskararen Ginkanako Jaia ere ospatu genuen, Kilika bertso eskolako kideekin batera.

Hona hemen argazki batzuk:
Ginkanako saridunak
Bertsolariak kantuan
Dantzari eta Eguzki tabernen aurrean bildu ginen 40 bat lagunak pintxoak jaten, musika entzuten eta giro euskaldunean arratsalde alaia pasatzen

Barakaldoko ginkana gaur bukatzen da baina gehiagoren gogoz geratu zaretenok, animatu zaitezte Donostitik antolatzen den beste euskararen ginkana honetara, lehen fasea gaur hasten da eta!

2012-12-02

Abenduko euskal agenda

Hemen daukazue Ezkerraldeko euskararen agenda. Parte har ezazu jardueretan eta ondo pasa!!

2012-11-26

EUSKARAREN GINKANAKO JAIA

SASIBURU elkarteak antolatu duen euskararen ginkana amaitzear dago, eta jarduera dibertigarri hau amaitzeko jai txiki bat antolatu dugu datorren ostiralerako, azaroak-30, gaueko 20:30etatik aurrera Eguzki eta Dantzari tabernen aurrean lotuko garelarik.
 Orain arteko parte hartzea ederra izan da, eta oso gustura gaude Barakaldoko hainbat euskaldunek izan duzuen parte hartzearekin.Ostiraleko festa honetan  Bertso Eskolako bi bertsolari izango ditugu; horretaz gain  kamiseten zozketa, pintxoak, ginkanako irabazleei sari banaketa...

HATOR ETA ONDO PASA GUREKIN  OSTIRAL HONETAN!!