2012-11-22

Euskararen Nazioarteko Eguna



Barakaldoko Hizkuntza eskolako lagunek euskararen nazioarteko eguna dela eta euskarazko zenbait jarduera antolatu dute. Anima zaitezte eta hurbildu egun horietan hizkuntza eskolara !!


2012-11-21

Pilates tailerra Sestaon

Hurrengo asteartean, azaroak 27, PILATES tailerra antolatu dute Sestaon BERBALAGUNekoek.
Arratsaldeko 20:00etan izango da Sestaoko AEKn.
Animatzen bazarete, eman izena Sestaoko AEKn, 678 626 567 telefonoan edo aintzane-p@aek.org posta helbidean.
Izena ematen dutenek egun horretan esterilla bat eraman  beharko dute, eta jakina arropa erosoa ere.

EGIN EZAZU KIROLA EUSKARAZ!!
!

2012-11-16

Zuberoako Sohütako ikastolaren aldeko otarrak


 LAGUNTASUNA elkartekoek azkenengo urteotan bezala Iparraldeko ikastolaren aldeko laguntza eskatzen digute.Zuberoako Sohütako ikastola finantzatzeko bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte, Ahuski Otarreak.

Prezioa 37 eurokoa da. Otarraren edukia hauxe da:

•Ardi gazta (1Kg)
•Eztia gaztainatzea (500gr)
•“Pâté” ahate gibelarekin egina (200gr)
•Biskotx poltxa bat “artisanala”

Otarreak jasotzeko argibideak:

Otarreak erosteko:Azaroaren 25a baino lehen sartu behar da dirua (37,-€) 3035 0157 24 1571020400 kontuan (Caja Laboral - LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.

Otarreak jasotzeko: Abenduaren 15an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea - Barakaldo), 12etatik 14ak arte. Eraman ordainketaren egiaztagiria.

Informazio gehiago: Tf. 629455570
laguntasuna@euskaltel.net

http://laguntasuna-barakaldo.blogspot.com.es/2012/11/zuberoako-eperra-ikastolaren-alde.html

Donostiarako autobusa

 GOGORA EZAZU!!
EUSKALTZALEOK HITZORDU GARRANTZITSU BAT DUGU ABENDUAREN 1EAN DONOSTIAN.
AUTOBUSA 11:30ean Barakaldoko Epaitegi atzeko autobus geltokitik, eta Donostiatik 19:00etan. Txoferrarekin adostuko dugu nondik atera. 
Prezioa: 10€
Eman izena AEKn!

2012-11-13

Herrien Arteko XVI Folklore Jaialdia



IBARRAKALDU dantza elkartekoek Herrien Arteko XVI Folklore Jaialdia-ren prestaketa lanak amaitzen daihardute. Aurtengoan abenduaren 7 eta 8rako antolatu dute, eta besteak beste Ibiza eta Madrilgo taldeak etorriko dira gure herrira.
Gainera, musika saioan berriz , KILIKA BERTSO ESKOLAko lagunek eta DUO DENO BIKOTEA, gure betiko Euskal Herriko abestiak gogora ekarriko dizkigute berriro ere.
Gainera,  igandean Zallako Antzerkira joango dira  Ibarrakaldukoak talde gonbidatuekin eta bertan, IBAI LORAK DANTZA TALDEArekin batera dantza agerraldian parte hartuko dute.




2012-11-10

"Euskaraz bizi nahi dugu" ekitaldia

Kontseiluak manifestaziorako deia zabaldu du abenduaren 1erako “Euskaraz bizi nahi dugu!” lelopean. Ibilaldia Donostiako kaleetatik  abiatuko da 17:00etan, eta Euskararen Nazioarteko Eguna hurbil egongo dela kontuan harturik, izugarrizko jendetza biltzea espero dugu.

Zeuk ere parte hartu dezakezu eta horretarako Barakaldoko AEK euskaltegian izena eman dezakezu azaroaren 30era arte. Barakaldoko AEK-k eta Sasiburu elkarteen artean Donostiara joateko autobus bat antolatu dugu eta. Autobusa goizeko 11:30ean aterako da Barakaldotik ( epaitegiaren ondoko geltokian lotuko gara), eta itzulera ordua 19:00etan izango da.


HATOR GUREKIN!!
EUSKARAZ BIZI!!

2012-11-08

Laguntasuneko mintegiko hitzaldiak

LAGUNTASUNA Kultur Elkartetik mintegi bat antolatu du Dantza Tradizionaleko Monitoreen prestakuntza areagotzeko.

Mintegiaren Gaia: Ume Eta Gazteen Motibazioa Dantza Tradizionalean

Bi hitzaldiz osatuta dago, eta Barakaldoko San Bizente Auzoko Kultur Etxean burutuko da.

Hitzaldiak honako hauek izango dira:

Azaroak 12, astelehena, 19:30-etan. CLAUDE IRURETAGOIENAk, (Maritzuli Konpainia - Baiona). (Gazteleraz)

Azaroak 19, astelehena, 19:30-etan. MIKEL DIAZek, (Amaiur Taldea - Iruñea). (Euskaraz)

Sarrera dohainik izango da eta egiaztagiria jaso daiteke hitzaldi bietara joanez gero (lehenengoan eskatu).

Ginkanako jaia Azaroaren 30ean


Euskararen Ginkanako antolatzaileok joko honekin bilatzen genuen helburuetako bat, Barakaldarron artean euskararen erabilera sustatzea zen. Zoritxarrez, jokoaren hartu-eman gehienak idatziz izan dira eta horregatik, azaroaren 30ean, arratsaldeko zortziretan, hurbildu nahi duzuen jokalari guztioi elkar ezagutzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Ziur hainbeste frogaren ondoren hamaika kontu izango ditugula hitz egiteko... eta nola ez, euskaraz!

Jai txiki bat ospatuko dugu eta sari banaketa bertan egingo dugu. Egia esan, ginkana hurrengo astean bukatuko da baina jai egunak direla eta, egun horretan biltzea erabaki dugu. Ordurako batek baino gehiagok ibilbidea bukatua izango du eta sariak banatu ahal izango ditugu. Festara zatozten jokalarien artean, Euskaraz Bizi Nahi Dut lau kamiseta ere zozketatuko ditugu

NOIZ? Azaroaren 30ean (ostirala), 20:00retan
NON? Dantzari tabernan (Barakaldoko Hizkuntza Eskola ondoan dago)
NOR? Ginkanako antolatzaileak, jokalariak, Sasiburuko kideak, lagunak...
ZER? Musika, janari pizkat eta giro euskalduna :-)

ETORRI BEHAR ZARA!