2012-11-10

"Euskaraz bizi nahi dugu" ekitaldia

Kontseiluak manifestaziorako deia zabaldu du abenduaren 1erako “Euskaraz bizi nahi dugu!” lelopean. Ibilaldia Donostiako kaleetatik  abiatuko da 17:00etan, eta Euskararen Nazioarteko Eguna hurbil egongo dela kontuan harturik, izugarrizko jendetza biltzea espero dugu.

Zeuk ere parte hartu dezakezu eta horretarako Barakaldoko AEK euskaltegian izena eman dezakezu azaroaren 30era arte. Barakaldoko AEK-k eta Sasiburu elkarteen artean Donostiara joateko autobus bat antolatu dugu eta. Autobusa goizeko 11:30ean aterako da Barakaldotik ( epaitegiaren ondoko geltokian lotuko gara), eta itzulera ordua 19:00etan izango da.


HATOR GUREKIN!!
EUSKARAZ BIZI!!

2012-11-08

Laguntasuneko mintegiko hitzaldiak

LAGUNTASUNA Kultur Elkartetik mintegi bat antolatu du Dantza Tradizionaleko Monitoreen prestakuntza areagotzeko.

Mintegiaren Gaia: Ume Eta Gazteen Motibazioa Dantza Tradizionalean

Bi hitzaldiz osatuta dago, eta Barakaldoko San Bizente Auzoko Kultur Etxean burutuko da.

Hitzaldiak honako hauek izango dira:

Azaroak 12, astelehena, 19:30-etan. CLAUDE IRURETAGOIENAk, (Maritzuli Konpainia - Baiona). (Gazteleraz)

Azaroak 19, astelehena, 19:30-etan. MIKEL DIAZek, (Amaiur Taldea - Iruñea). (Euskaraz)

Sarrera dohainik izango da eta egiaztagiria jaso daiteke hitzaldi bietara joanez gero (lehenengoan eskatu).

Ginkanako jaia Azaroaren 30ean


Euskararen Ginkanako antolatzaileok joko honekin bilatzen genuen helburuetako bat, Barakaldarron artean euskararen erabilera sustatzea zen. Zoritxarrez, jokoaren hartu-eman gehienak idatziz izan dira eta horregatik, azaroaren 30ean, arratsaldeko zortziretan, hurbildu nahi duzuen jokalari guztioi elkar ezagutzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Ziur hainbeste frogaren ondoren hamaika kontu izango ditugula hitz egiteko... eta nola ez, euskaraz!

Jai txiki bat ospatuko dugu eta sari banaketa bertan egingo dugu. Egia esan, ginkana hurrengo astean bukatuko da baina jai egunak direla eta, egun horretan biltzea erabaki dugu. Ordurako batek baino gehiagok ibilbidea bukatua izango du eta sariak banatu ahal izango ditugu. Festara zatozten jokalarien artean, Euskaraz Bizi Nahi Dut lau kamiseta ere zozketatuko ditugu

NOIZ? Azaroaren 30ean (ostirala), 20:00retan
NON? Dantzari tabernan (Barakaldoko Hizkuntza Eskola ondoan dago)
NOR? Ginkanako antolatzaileak, jokalariak, Sasiburuko kideak, lagunak...
ZER? Musika, janari pizkat eta giro euskalduna :-)

ETORRI BEHAR ZARA!

2012-11-01

Ezkerraldeko Euskal Agenda. Azaroa

Hementxe duzue azaroko Ezkerraldeko euskararen agenda.Anima zaitezte eta elkarte euskaltzaleek antolaturiko jardueretan parte hartu ezazue.

2012-10-26

SUKALDARITZA TAILERRA

Azaroan, iaz bezala, SUKALDARITZA TAILERRA antolatuko dugu SASIBURU elkartekook. Aurten ere, Gurutzetako Kultur Etxean egingo dugu tailer dibertigarria hau. Hori bai, interesatuta zaudetenok erne egon, plaza mugatuak bait dira. 
NOIZ: AZAROAK 8, 15. 22. Arratsaldeko 18:30etik 20:30ak arte.
NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEA.
Beraz, ahalik eta lasterren AEK-ko euskaltegira joan edo izena eman posta helbidean: sasiburu@gmail.com



2012-10-19

ERROMERIA SAN BIZENTEN


"Barakaldo Erromerian - 2012" programaren barruan, Laguntasuna Taldeak  erromeria bat antolatu du biharko, URRIAK 20.

Eguna: Urriak 20, larunbata.

Lekua: San Bizente Plaza
Ordua: 20:00-etan



ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!




2012-10-17

Berbalagunen aurkezpena Sestaon

Bihar, urriak-18, Sestaon Berbalagun proiektuaren aurkezpena  egingo da liburutegian.
Aurrera Ezkerralde euskalduna!!

2012-10-15

Arte eszenikoen egitaraua


Barakaldoko Kultur Etxekoek arte eszenikoen egitarau interesgarria antolatu dute Barakaldoko umeei zuzenduak, baita haiekin etorri gura duten senitartekoentzat ere.Antolatu dituzten jarduerak hainbat euskaraz dira.Jarduera hauek larunbatetan izango dira arratsaldeko 18:00etan. eta sarreren prezioak 3 eurokoak dira helduentzat eta 2 umeentzat, dagoeneko txartelak salgai daude. Lehenengo ekintza urriaren 20an izango da "Elurrezko panpinak" txotxongilo lanarekin.
Informazio gehiagorako jo ezazue Barakaldoko zentru zibikoetara.