2012-03-22

Berbalagunak mendira

Mendizaletasuna eta euskara maite dituzuenok sekulako aukera daukazue larunbat honetan, martxoak 24, mendilagunak Aralarreko Intzako Dorrera joango dira. Honetarako, 09:00etan geratu dira Santurtziko tren geltokian. "Sherpa" nagusia bajan egon arren, irteera egiteko gogoz daude.

Aralar mendilerroko mendirik garaiena da, baina erraz igotzen da. Oso aukera ona argazki ederrak ateratzeko baita lagun berriak egiteko ere.

Izena emateko: ezkerraldea@aek.org.

2012-03-09

LABURBIRA 2012. FILM LABURREN ZIRKUITOA


SASIBURU ELKARTEKOEK DATORREN MARTXOAREN 20AN, ASTEARTEAN, ARRATSALDEKO 19:00ETAN BESTE EUSKARAZKO EKITALDI BAT ANTOLATU DUGU  TOPAGUNEAREN LAGUNTZAZ.

LABURBIRA 2012.   FILM LABURREN ZIRKUITUA

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA 
NOIZ: MARTXOAREN 20AN, 19:00 ETAN.

2012-03-08

Asier Altuna hizkuntza eskolan

Hizkuntza eskolako lagunek hitzaldi interesgarria antolatu dute ASIER ALTUNA zinema zuzendariarekin.
NOIZ: Martxoaren 27an, arratsaldeko 17:00etan.
NON: Barakaldoko hizkuntza eskolako liburutegian.

2012-03-06

GAI JARTZAILE IKASTAROA

  KILIKA BERTSO ESKOLAKOEK OHARTXO HAU BIDALI DIGUTE GAI JARTZAILE IKASTARO BATI BURUZ.

Epa bertsozale!

Bertsolaritzaren mundua gustuko baduzu, animatu Enkarterriko bertso eskolek (gure eskualdekoa den Kilika barne) Bizkaiko bertsozale elkartearekin batera prestatu duten gai jartzaile ikastarora etortzen.

Gaiak sortzeko teknika ezberdinez gain, aurkezle izateko gomendioak ere landuko dira.

   Martxoaren 10ean 
   Goizeko 10.30etatik 12.30etara.

    NON: Zallako kultur etxean.


 

2012-03-02

Ezkerraldeko euskararen agenda

Hementxe duzue martxoko euskararen agenda.Jarduera hauetaz gain martxoaren 20an SASIBURU elkartekook Laburbira film laburren emanaldia antolatu dugu. Informazio zehatzagoa emango dugu blog honetan.

2012-02-29

Folk saioa

Laguntasuna elkartekoek  folk saio bat antolatu dute ostiral honetan, martxoak 2, gaueko 22:00etan Atari tabernan.

2012-02-25

Euskal inauteriak San Bizenten


Laguntasuna elkarteko kideek igande honetan, otsailak 26, 13:00-etan , San Bizenteko kaleetatik arituko dira Euskal Inauteria antzezten.
Miel Otxin, Artza, Kaskarotak, Ponpierak, Kotilungorri,Txatxoaketa abar Done Bikendi auzoko kaleak girotzen ibiliko dira.
Anima zaitez  eta hurbildu ekitaldi honetara.

2012-02-23

"GREBAN GAUDE". antzezlana


Datorren martxoaren 6an SASIBURU elkartekoek gaurkotasun handiko antzezlana antolatu dugu, KULTUR ERROTA izeneko jarduera izanik:
"GREBAN GAUDE".
Hementxe duzue istorioaren nondik norakoak.
Hiru garbitzailek, grebara joatea erabaki dute, grebaren zergatia hasiera batean inork argi ez badu ere. Hirurak elkartu egingo dira eta solasari ekingo diote. Oso desberdinak dira beraien artean eta gaiak jorratzeko orduan, ezberdintasun hauek, agerian geratuko dira. Ironia handiz, maitasunaz, familiaz, sexuaz, ilusioez...arituko dira. Emakumezkoen pentsaera ikuspegi desberdinak azalduz.

NOIZ. MARTXOAREN 6a, asteartea.Arratsaldeko 19:30ean.
NON: Barakaldoko San Bizenteko Kultur etxea.