2011-12-03

Durangoko liburu eta disko azoka 2011

Abenduaren 4tik 8ra bitartean irekiko ditu ateak Durangoko liburu eta disko azoka
Guztira, 434 izenburu berri aurkeztuko dituzte aurtengo azokan, besteak beste 313 liburu eta  63 disko.Bestalde, esan behar dugu guztira 200 ekitaldi baino gehiago antolatu direla Azoka inguruan. Horietako asko Haur eta Literatura Aretoak hartuko ditu, eta tailer bereziak ere izango dira gune horretan.Baita ere, euskal wikipediaren 10.urtemuga ospatuko da.
Informazio gehiago: www.durangokoazoka.com/

2011-11-28

Herrien arteko XV. folklore jaialdia

Ibarrakaldu elkartekoek ekimen ederra antolatu dute datorren astebururako:
Herrien arteko XV. folklore jaialdia. Hementxe daukazue antolaturiko ekitaldi sorta.

2011-11-25

Adaxkak asti taldearen jarduerak

 
       6tik 12 urte bitarteko umeei zuzenduta..

 
-  Abenduaren 24an: Olentzerorekin kalejira!

Ibarrakaldu dantza taldearekin batera auzoan zehar kantatuko dugu. 6ak inguru auzora hurbildu.

- Abenduaren 29an: PINera txangoa!!!!
  10:00etatik 14:00etara
Izena emateko abenduaren 24an Ibarrakalduren lokalera hurbil zaitezte Olentzeroren kalejira hasi aurretik. 
 
        -Bestela deitu telefono honetara: 616 08 75 46

        -Email batean konfirmatu: adaxkak@hotmail.com