2011-09-23

Ikastaroak Mamarigan


 
MAMARIGAKO KULTUR ETXEAK HAINBAT IKASTARO INTERESGARRI ANTOLATU DITU BESTEAK BESTE :
 
IPUIN KONTALARI.
- ETXEKO GARAGARDOA.
- EUSKARA HOBETZEN 
- BERTSOLARITZA 
- MIKRO FINANZIAZIOA
- LINUX 
- LEHEN SOROSPENAK 
- BRAILE 
- SEXUALITATEA 
- PATCHWORK 
-TXALAPARTA
- ERROMERIA DANTZAK.


 INFORMAZIO GEHIAGO HEKBIDE HONETAN:
kulturetxea.jimdo.com/

2011-09-21

Berbalagun





Beste ikasturte bat hasi dugu, eta  ezkerraldean  berriro berba lagun proiektuak ere bai. Anima zaitez eta hurbildu AEK-ko euskaltegietara informazioa eske.

2011-09-02

Filmak euskaraz



Zinezaleentzat euskarazko bi filma berri ikusteko aukera izango da Bilboko zine aretoetan asteburu honetan: "Arriya" eta " la  chanson de Roland".

Arriya

Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren gizartearen inertziaren kontra borroka egin ezinik; beren bizitzan denbora joaten uzten… ihesbiderik eta amaierarik gabeko borroka.

Alberto J. Gorritibereak Euskal Telebistan ematen ditu urteak zeregin desberdinetan murgilduta. “Eutsi!” izan zen bere lehenengo luzemetraia, 2007an estreinatua. Azkeneko urtetan bi dokumental idatzi eta zuzendu zituen“1908-2008 y sigo…”, Jorge Oteiza artistari buruz, eta “Flysch, Haitzen Hitza”, zientzian eta ingurumenean oinarritua.

" la  chanson de Roland"

Zaragozatik Frantziaruntz bueltan zela frankoen errege Karlomagnok Iruñea erre eta sakeatu zuen. Ondorioz mugaren bi aldeetako euskaldunak Orreaga inguruko mendietan elkartu ziren eta Pirinioetako malkarrak eta oihanak baliatuz armada handia kolpatu eta garaitzea lortu zuten.Film honetako zuzendaria Olivier Van der zee dugu.

2011-08-26

Bertso saioa Erandion.

Bihar iluntzeko 20:00etan  Erandioko BERBOTS  elkartekoek sekulako bertso saioa antolatu dute Erandioko jaietan. Bertan Andoni Egaña, Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariei entzuteko parada izango dugu.

2011-07-14

BERRITSU-10

 Kaixo:
Sasiburu elkartekoek aspaldi honetan ez genuen argitaratzen geure boletina, baina zorionez  hementxe gaude berriro ere Berritsu-ren beste ale batekin, bertan geure asmoen berri azaltzen dugu.

ONDO PASA JAIETAN!!




2011-07-07

Bersto bira Barakaldoko jaietan

KILIKA BERTSO ESKOLA ETA SASIBURU ELKARTEAK   BERTSO BIRA INTERESGARRIA ANTOLATU DUGU BARAKALDOKO JAIETAN.

ZER: BERTSO POTEOA.
BERTSOLARIAK: GORKA LAZKANO ETA POTXIS.
NOIZ: UZTAILAREN 14, GAUEKO 20:00ETAN.
NON:  ARGALARIO TABERNAtik ( BAGATZA) abiatuko gara.

ETOR ZAITEZ ETA ONDO PASA JAIETAN!!

2011-06-30

Ezkerraldeko euskararen agenda

Uztailak euskaraz egindako jarduera pilo dakar. 

PARTE HARTU, ETA EZ LOTSA. EUSKARAZ MINTZA!!