2011-02-22

EGIN JAUZI KORRIKAREN ALDE


Hona hemen Barakaldoko AEK euskaltegiak Ezkerraldeko AEKide eta Berbalagun guztiei eskeini nahi dien ekintza:

Guztiok zubisaltoa egitera joatea "EGIN JAUZI KORRIKAREN ALDE" lelopean.

Esan beharra dago kriston baldintza onak eskeini dizkigula ERTZ enpresak : salneurri herrikoiak, euskara hutsez egingo dute zerbitzu osoa, eta Korrika petoak jantzita jauzi egiteko aukera edota agindua eman dute ere. Dena den, mezuan txertatuta dauden kartel eta zerrendan badaude prezio zehatzak eta data, martxoaren 12a, larunbata, ordua zehazteke.

Azkarateko zubian egingo litzateke, Azkoititik oso hurbil.Zalantzarik izatekotan, barakaldo@aek.org helbidera zuzendu eta ahalik eta lasterren argituko dizkizuegu.

Askoz jota 40 lagun joatea komeni da.

2011-02-15

ERLAXAZIO TAILERRA

Datorren otsailaren 22an eta martxoaren 1ean eskuko eta buruko masaje tailerra antolatu dugu.Tailer honetara apuntatu gura baduzu  jo ezazu AEK-ko euskaltegira edo geure posta elektronikoaren bitartez:
sasiburu@gmail.com  edo berbaraka@hotmail.com.
Anima zaitez!! Aurrera Barakaldo euskalduna!!

2011-02-13

L-KM LARRIA, KUTSAKORRA, MENDEBALDEKOA ANTZEZLANA

 
BARAKALDOKO ANTZOKIAN
DATORREN OSTIRALEAN , OTSAILAREN 16AN, BESTE EUSKARAZKO ANTZEZLAN DIBERTIGARRIA IKUSTEKO PARADA IZANGO DUGU.


Botikak egiten dituen enpresa pribatu bateko ikerlari pribatuek aurreikuspen pribatua egin dute: lehenago ala geroago gripe suntsigarri bat sortuko da, era natural batez. Natura krudelada gero!! Laborategiek gaitz berri horren kontrako sendabidea aurkitzerako, milioika pertsona hilko lirateke.Katastrofe hori ekiditeko nahitaezkoa da naturari aurre hartu eta gripe hura laborategian sortzea, sendabidea ahalik eta azkarren lortzeko. Horrela enpresa pribatu horrek milioika bizitza salbatu… eta bide batez etekin itzela aterako du.




2011-02-07

D ereduan matrikula ezazu zeure umea

Matrikulazio garaia iritsi zaigu geure ikastetxetara.Urtero legez zeure semea edo alabarentzat aukerarik onena gomendatu gura dizuegu: D eredua hain zuzen. Euskal Herriko bi hizkuntza ofizialak ikasteko aukera izango dute, eta aurrerago beste hizkuntzak ikasteko erraztasuna izango dute.Ez izan zalantzarik zeure seme edo alabarentzako bitaminarik onena D eredua da!!

2011-01-31

ANBOTOKO MARI ETA ORRAZI GALDUA






BARAKALDO ANTZOKIA

Otsailak 1, goizeko 11:00etan
Otsailak 1, arratsaldeko 15:15ean
Otsailak 2, goizeko 11:00etan
Otsailak 3, goizeko 10:30ean


Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako umeentzat.

Odei estatua biziduna bezala kalean lan egiten duen mutiko gaztea da. Uda eguzkitsu batean amama misteriotsu bat ezagutuko du; Mari da andrea, Anbotoko Mari. Honek azken zazpi urteak hirian eman eta gero mendira bueltatu behar du.. Baina Anbotoko Marik orrazia galdu duela esango du eta, ondorioz, ezingo du mendira bueltarik egin.

Odeik Mariri urrezko orrazia bilatzen laguntzeko eguzkirik ez dagoen lekura bidaia ahaztezina egingo du. Hiriko lurraren azpian dagoen mundu magikoan zenbait izaki mitologikoekin topo egingo du: Behigorria, Basanderea eta Lamia, besteak beste.
Odeik, batez ere, Anbotoko Mariri esker, bihotz-bihotzez eta indar guztiz sinesten den hori egia dela ikasiko du.

"ZALDIEROA" BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN