2010-11-26

Teatro Arriaga Antzokia

Euskarazetamol


azaroak 29tik 30ra



INFORMAZIOA TALDE ARTISTIKOA BIDEOAK AUDIOA ARGAZKIAK BEHERA KARGATZEAK WEB







Mikel Martinez eta Patxo Telleria hainbat konpainiatan, zineman, telebistan eta abarretan lan ugari egiteaz gain, urte asko daramatzate benetako “antzerki bikote” izaten. Obra asko ekoitzi eta antzeztu dituzte; besteak beste, Marxkarada, Munstro Sakratuak, Kontenedore baten Istorioak, Poema múltiple con avestruz, Euskara Sencilloaren Manifiestoa eta Larru Haizetara.



Denborarekin, beren estiloa sortu dute eta askotariko iturrietatik edaten dute (¿Los hermanos Marx, Ionesco,… Mihura?). Beren kaligrafia propioa dute, ordea: bi aktore/pertsonaia burugabe eta ahohandiren arteko elkarrizketa garratz eta ironikoetan oinarritutako lanak.



Euskarazetamol izeneko “Ez Dok Hiru”ren azken ekoizpenak “Bikoteatroa”ren estiloko osagai guztiak ditu.



Azaroaren 29an eta 30ean, emanaldi guztiak euskaraz eskainiko dira.

Hitzartutako taldeak: 7 euro

Paradisua: 6 euro



1h.15'







Teatro Arriaga Antzokia

2010-11-19

Musika tresnen Hastapenak

Izugarrizko lana bukatu ondoren, jada kalean "MUSIKA TRESNEN HASTAPENAK" lemapean HALADZIPOk eginiko liburua.


Bertan aurki ditzakezue herriko kantak, jokuak, olerkiak, marrazkiak, ... guztiak helburu berarekin:

Ume zein gazteei gure kultura erakutsi

Gainera liburuarekin bat CD-a opari!! Guztai, 29 euroren truke!!

Barakaldon, MILO´s liburudendan eta HALA DZIPOko bulegoan dagoeneko salgai.

Zure etxera bidaltzea nahi bazenu, 5 € gehitu beharko zenuke.


2010-11-06

ADAXKAKen AZAROKO EGITARAUA

6 urtetik 12 urte bitarteko umeei zuzenduta.

Azaroaren 6an: Jolas kreatiboak

Prest al zaude primeran pasatzeko, imajinazioa garatzeko eta jolas berriak ikasteko? Etor zaitez, bada!

Azaroaren 13an: Munduko kirolak

Agian kirol asko ezagutuko dituzu baina ziur gaur aurkeztuko dizugun baten bat ezezaguna zaizula!!

Azaroaren 20an: Sukaldaritza tailerra

Ummm, pintxo goxo-goxoak prestatuko ditugu... ondoren jateko!!

Azaroaren 27an: Begiraleen formakuntza (Ez da, beraz, ekintzarik egongo)

Geuk ere gauza berriak ikasi behar ditugu eta birziklatu!



Ibarrakaldu dantza taldearen lokalean larunbat guztietan, 6etatik 8ak arte. En el local del Ibarrakaldu todos los sábados de 6 a 8 de la tarde

A N I M A  Z A I T E Z T E ! ! !

2010-10-20

LAGUN ARTEAN KANTARI

Datorren ostiralean, Urriak 29, San Bizentetik arituko gara Euskal Kantak abesten.


Laguntasunaren egoitzan geratu gara arratsaldeko 8-etan. .



Anima zaitez!!!