2010-10-06

Bagatzako Jaietako programa


Egitaraua


Osteguna 14. Santa Teresa Aurreko eguna.
13:30 Ciro´s Tabernan “txitxirioak tripakiekin” banatuko dituzte jaiak bero bero hasteko.
19:30 TXUPINAZOA Plazan, Aurten Oleta Gaztetxekoek hartuko dute lekukoa, Kabernarien Kartoizko bandarekin.
20:00 BERBENA: HAMAIKAk, musika notekin beteko du urtebetez hain triste egon den plaza.
20:00 Beurko-Bagatzako komertziante eta enpresarioen eskutik PARRILLADA ERRALDOIA.
20:00 La Parrilla Jatetxean kontzertua. IZAN EZEAN eta SAGARDOLE taldeak.
Aupa kabernariak!!!!
20:00 HASI BERTSO ESKOLA Bertsotan ibiliko da auzoko tabernetatik.
21:00 IRLANDAR SESIONs. Barakafolk-ek antolatuta irlandar doinuez beteko dugu Ibarra-kaldu Taberna.

Bodeguilla LA CEPAk urteroko auzoaren inguruko fotomontaiak aurkeztuko dizkigu.



Ostirala 15. Mozorro eguna

17:30 Aurtengo lehenengo TXIKI TXOKOA. Oleta Gaztetxekoek MALABARE ETA ZANKO TAILERRA eskeiniko digute, eta haien ZANKO TALDEA ere, bertatik ibiliko da.

18:00 Futbito Txapelketaren hasiera. Sailkapenak.

19:00 MALAS COMPAÑIAS Antzerki taldeak. OILASKOETXEA ANTZEZLANA eskeiniko digu gure Xake plazan.

19:00 Auzoko Komertzianteen elkartea KESSENGUE batukadarekin ibiliko da auzoko kaleetatik.

19:00 Kabernarioen eskutik PARRILLADA. El Ahorro, Karpe eta Basterra tabernen inguruan. Kabernen gunean.

19:30 Santa Teresa eguneko MEZA NAGUSIA. Ibarra-kalduk urtero lez ohorezko aurreskua eskeiniko du.

20:00 LAGUNITA MENTAL taldeak bere runba alaiekin alaituko digute plaza.

21:00 Kuadrilentzako RALLY POTEOA. Proba pote, proba, pote....edo pote proba, pote proba....

21:00 Kontzertua Kadok Tabernan. Latigazos eta Carretera Agropecuaria

23:30 “PASAJEROS SIN BILLETE” rumba taldeak, kontzertua eskeniko digu Itsasadar Sagardotegian. Eta ostean… DJ MUNI!


Larunbata 16, Jai Herrikoien aldeko eguna

Goizean zehar:

-Hala Dzipoko Trikitaldea kalejiran ibiliko da kalez kale.

-Jailanders. Txistularien poteo-paseo amaitezina. Ea aurten nor den azkena txistua poltsan sartzen.

10:00 Paella eta Tortilla Txapelketan izena emateko ordua heldu da.

10:30 Independent Motor Cicles Auzotik hasita, Motor ibilbidea egingo du.

11:00 Bodeguilla La Cepak bere Txalaparta eskeiniko digu txalaparta jotze herrikoia egiteko... ttakun, ttakun!!!

11:30 Txiki Txokoa, Gaztelu Puzgarria eta beste hainbat sorpresa.

12:00 Argazkien Jokoa, atera zure argazkia Bagatzako jaien alde.

12:00 Herrikolorek, berriro ere, Irratsaioa egingo digu plazatik bertatik.

12:30 Sasiburu Euskara Taldearen eskutik, LIBURUETAKO IRATXOA ipuinkontalaria.

13:00 Bertso-txala, Hala Dzipoko Txalaparta taldea eta Hasi Bertso eskolako kideekin.

14:30 Paella eta Tortillak aurkezteko ordua heldu da.

15:00 Herri bazkaria, zatoz zure aulkia hartzera, leku barik geldituko zarela.

16:00 Rally Slot Baraka elkartean, Skalextric txapelketa antolatuko da. ( Bagatza, 9 ) Izena ematea: nagusiak 8€ eta haurrentzako 4€.

17:00 Independent Motor Ciclesek Motor esposaketa egingo du plazan.

17:00 Igela Txapelketa Ciro´s Tabernan eta Mojito txapelketa plazan.

17:30 Kabernen Gunean, Joku Kabernarioak.

17:30 Kalea geurea da. Xake plazan, Hip hop. Grafiti, Break Dance, DJak… eta beste hainbat sorpresa.

19:30 Aspaldiko partez, Larrain dantza bagatzako plazan.

20:00 Burdin Klash Fanfarrea ibiliko da auzoko kaleak alaitzen. Aurten errepertorio berriarekin.

20:00 Kontzertua Kadok tabernan. Vembrule.

20:30 Sardinada KABUTXU arraindegiaren eskutik Askatasun etorbidea eta Zorrillako bidegurutzean. Aupa Rosita!!!!

23:00 Karaokea Arrano Kultur elkartean. OT helburu duenak, badaki nondik hasi!!!

23:00 Auzoa geldituko da, lehenengo aldiz auzoko jaietan su artifizialak.

23:30 Flan Txapelketa plazan. Ea nork gainditzen duen iazko txapelduna.


Igandea 17

10:00 Putxera Txapelketaren hasiera.

11:00 Futbito Txapelketaren finala. La bonboneran. Bagatza eskolan.

11:30 Haurrentzako Eskupilota Txapelketa LA Herraduran. Noizko Frontoi bat auzoan??

11:30 Txiki txokoa Xake plazan.

11:30 Argazki jokoaren erakusketa. Eta “Ni ere Bagatzako jaien alde”ko argazki sorta!!!!

12:00 Euskal jantzien erakusketa, Txintxilin Mertzeriaren eskutik.

12:00 Lutxanako Dultzaineroak jo ta jo ibiliko dira auzotik.

12:00 Urtero legez, Herri Lasterketa. Egin ezazu zure kilometroa auzoaren alde!!!

12:00 Bitxikerien azoka plazan. Gora gure artisauak!!!

12:30 Urkabuztaizko Joaldunak haien tolontolonak ekarriko dizkigute berriro ere.

12:30 Sagardo eta Txakoli Dastaketa, txorizo goxo-goxoa ere egongo da.

13:00 Indabak banatuko dira Las Quinielas Tabernan.

13:00 Ping Pong Txapelketa Plazan.

13:00 Pintxo Txapelketa auzoko tabernetatik.

13:00 Aitzolek Titere antzerkia egingo digu Xake plazan. Etorri gure gazte honen trebeziak ikustera. KUKUBEL antzezlana egingo digu.

14:00 Putxerak aurkezteko ordua heldu da.

14:30 Txapelketa guztien sari banaketa eta saskiaren zozketa.

15:00 Herri bazkaria plazan.

16:30 Mus Txapelketa.

17:30 Aurtengo azkenengo txiki txokoa eta Txokolatada.

18:00 Euskal Dantzak Ibarra-kalduren eskutik.

19:00 Kontzertua Haroin Hiru-n.

20:30 Jaien Bukaerako Traka eta datorren urterarte.

2010-09-26

“DANTZAZALE” FOLKLORE ETA DANTZA TRADIZIONALEKO MONITOREEN FORMAKUNTZA PROIEKTUA


LAGUNTASUNA Kultur Elkarteak dinamizatutako Euskal Dantza Tradizionaleko monitoreen formakuntzarako “DANTZAZALE” proiektua, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean martxan jarriko da datorren urriaren 23an
Proiektu honek Haur Folklore ikastaro bat eta dantza-monitorearen didaktikarako bi saio izango ditu.

Josu Larrinagak eta Emilio Xabier Dueñasek (Eusko Ikaskuntza – Folklore Saila) koordinatutako “Haur Folklore ikastaroa”n J.M.Beltranen (H. M. Txokoa - Oiartzun) parte hartzea izango du besteak beste eta honek, lau saioetan zehar, Folklore eta jaien egutegia, Hizkuntza eta Kantak, Haur Folklore eta Hezkuntza, Dantzak eta dantza-jolasak, e.a. landuko du.

Ikastaro honek Dantza-monitoreen didaktikarako bi saioekin osatuko da. Saio hauek Mikel Díezek (Amaiur Taldea - Iruña) zuzenduko ditu.

Formakuntza saio hauek guztiek Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean izango dute beren 1. edizioa eta zuzendatuta daude bai 4-16 urteko ume-gazteei dantza tradizionala eta folklore erakutsi nahi duten guztioi baita Herri Kulturarekin interesatuta dagoen orori.

Parte hartzeko baldintza bakarrak gutxienezko 16 urte edukitzea eta DBH edo antzeko ikasketak izatea izango dira.

Ikasle kopurua 25koa izango da gehienez eta matrikulazio prezioa 30€koa pertsona bakoitzeko. Etortze-agiria emango da ikastaro amaieran.

Ikastaroan parte hartzeko interesaturik daudenak urriaren 15a baino arinago kontaktuan jarriko dira Elkartarekin honako e-postaren bidez laguntasuna@euskalnet.net

Ikastaroaren datak:

- Urriak 23. Haur Folklore. 1. Saioa.

- Urriak 30. Haur Folklore 2. Saioa.

- Azaroak 6. Haur Folklore 3. Saioa.

- Azaroak 13. Haur Folklore 4. Saioa.

- Azaroak 20. Dantza-monitorearen didaktika.1. Saioa.

- Azaroak 27. Dantza-monitorearen didaktika 2. Saioa.


Ordutegia: 10-etatik 14-etara.

Lekua: Barakaldoko “Clara Campoamor” Kultur Etxea (Metro Barakaldo – Irteera: Euskadi Etorbidea).

2010-07-08

Barakaldoko jaietan bertso afaria

Datorren asteko ostiralean, uztailaren 16an  bertso afaria izango dugu Lasesarreko garagardotegian.
Miren Amuriza eta Sustrai Colina bertsolariak izango ditugu, eta haiekin primeran pasatzeko aukera paregabea dugu. Hator eta mugil hadi betiko euskal giroan!!

2010-06-21

Triki poteoa Txitxarran: euskaraz barra-barra!!

Kurtsoa bukatzear dela ikusirik, AEK-ko lagunek Triki Poteoa antolatu dute ekainaren 25ean (ostirala) 20:00etan Txitxarrako Lagun Etxetik abiatuta. Argi dagoenez berbalagunok eta herriko euskaltzale guztiok gonbidaturik gaude, eta euskara kalera atera behar dugula uste dugunez ederra litzateke bertan ahalik eta euskaldun gehien biltzea.
Giro jator, atsegin eta dibertigarria ziurtaturik izango dela ziurtatu didate. Antza denez, batek baino gehiagok irrikaz begiratzen dio ekaineko sasoi honi euskararen alde poteoren bat antolatzen dela dakielako, eta denon nahiak betetzen ahalegindu behar!!! Ez gara gu izango poteo bati ezetz esango diogunak. Honenbestez, berbalagunok pozik eta gogotsu parte hartuko dugu triki poteo honetan. Areago lehengo poteotan zein ondo pasatu dugun kontuan hartuz gero!!

2010-06-13

Kurtso bukaerako Bertso Bazkaria!!!

Urtero bezala ekainak uda etortzear dela ez ezik Bertso Bazkaria ere badugula gogorarazten digu. Eta zentzuzkoa denez, Santurtziko berbalagun eta euskaltzaleok ezin diogu tamaina horretako proposamen bati muzin egin. Hau dela eta, denok AEK euskaltegiak eta Bai Esan euskara elkarteak antolaturiko jaitxo honi baiezko borobila emango diogu, eta ekainaren 19an 14:30ean Mamarigako Itsasoko Ama eskolan Bertso Bazkari mundial honetan parte hartzeko prest egongo gara. 18 euro balioko du eta hau da menua (lehen/bigarren platera, postrea eta edaria):

Lehen platera: Paella otarrainxkekin edo pasta hegaluze eta barazkiekin

Bigarren platera: Solomoa piperrekin edo legatza



Izena emateko azken eguna ekainaren 18a izango da (bidali email bat edo pasatu AEKtik) eta zer menu hartuko dugun zehaztu behar da. Bertsolariak zein diren oraingoz ezin dizuegu esan konfirmatzeke baitago, baina egon egongo dira. Euskaraz gurekin gozatzeko prest??

2010-06-09

Meatzari museora berbalagunokin!!

Larunbat goizeko berbalagunek beste ideia liluragarri bat plazaratu digute: Gallartako Meatzari museoa bisitatzea ekainaren 12an (larunbata). Bisita 12:00etan denez, 11:30ean lotuko gara tren geltokian. Bisitak 3 euro balio du. Etorri nahi baduzu bidaliguzu email bat ekainaren 9a baino lehen. Hona hemen bertan aurkituko dugunaren laburpentxoa:
Hamabost urte jardunean egon eta gero, Meatzaritzaren Museoa Kultur Elkartearen bildumak burdin ustiategietako pieza, lanabes eta makina ugari eskuratu ditu. Materialon artean nabarmenena mea garraiatzeko bagoi eta bagoitxoen bilduma da, Euskal Herriko handiena. Aipatzekoak dira, modu berean, berreskuratu diren balde-lerroen astoak eta mea garbitzeko tromelak eta abar. Neurri txikiagoko piezen artean, eguneroko erabilerako elementu batzuk aipatu ahal ditugu: erauzketa-tresnak (mailuak, aitzurrak…), lanparak, txokloak (oinetako tipikoak), teodolitoak, laztabinak, zulatzeko koilaratxoak, bagoiak kontatzeko abakoak eta abar. Kasu askotan, pieza hauek Bizkaiko meatzaritzaren urrezko garaitik (XIX. mendearen bukaera eta XX.aren hasiera) gordetzen diren bakarrak dira.