2008-06-21
Lesakako San Ferminak
2008-06-16
Hartu txirrindula!!!
Hurrengo ekainaren 21-22an Plazaolara joango gara Sasiburu eta Getxoko euskara elkarteko lagun batzuk bizikletaz ibiltzera, bertako bide berdetik.
Printzipioz zapatuan abiatuko gara, alokaturiko furgoneta batean bizikletak sartu ( bestela bertan bizikletak alokatzeko aukera ere badago) eta ibilaldia egingo dugu bizikletaz. Ibilaldi lasaia da Lekunberri eta Lesaka inguruan egongo gara, jende guztiak egiteko modukoa.
Domekan kobazulo bat bisitatzeko aukera dago; bestela, bizikletan beste ibilaldi laburtxoagoak ere egin daitezke. Ondoren, buelta etxera.
30 € izango dira afaria, lo, gosaria eta bisita Astitzeko kobazuloetan.
Kideok autoz joango gara eta prezioari beraz, gasolina gehitu behako litzaioke ( auto batean lau lagun badatoz,, bada, hamarna euro edo)
-------------------------------------------
ANima zaitezte!!!

2008-06-12
Mintza eguneko egitaraua eta mapak
"BARAKALDO ERROMERIAN 2008"
LAGUNTASUNA Taldeak antolatuta, erromeria bat ospatuko dugu.
EGUNA: 2.008ko Ekainak 14 (Hilaren bigarren Larunbata)
EGUNA: 2.008ko Ekainak 14 (Hilaren bigarren Larunbata)
LEKUA: San Bizenteko Plaza
ORDUA: Arratsaldeko 20:00-etan
Anima zaitez eta etorri gurekin dantza egitera!!!
2008-06-10
Pirinioetako zeharkaldia: Néouvielle

Uztailaren 4-5-6an "Néouviellera" joango gara zeharkaldia egiteko asmoz. Larunbateko zein igandeko ibilaldietan motxila txiki bat baino ez dugu beharko eguneko bazkaria eramateko. Autobusa aterpeetaraino ailegatuko denez, poltsa handiak (lo-zaku mehea, aldatzeko jantziak,...) ez ditugu bizkarrean eraman beharko.
Egunak: Uztailaren 4, 5 eta 6a.
Irteteko ordua: Uztailaren 4an (ostirala) arrastiko 18:30etan, Bilboko San Nikolas elizaren aurrean.
Aterpeak: Baréges eta refuge d'Orédon.
Prezioa: 60 € (Autobusa, aterpeak, bi gosariak eta afari bat barne). Izena eman hemen
Ordaintzeko epea: Ekainaren 25era arte. Euskadiko Kutxa: 3035-0134-41-1340014489
Gehienez 35 leku daukagu.
Informazio gehiago Tel: 695 71 43 60
Laguntzailea: Bilboko udala - Kultura eta Euskera saila

2008-06-03
Euskal musikaren jaia
Urtero legez, HALA DZIPOk Euskal Musikaren Jaia antolatuko du.Bertan, adin guztietako musikari zein abeslari parte-hartuko dute. Hauetaz gain, zanpantzarrak, erraldoiak eta dantzariak ere kaleratuko dira.Beraz, Ekainaren 7an Barakaldoko San Bizenteko Parkean Euskal Musikaz gozatzeko aukera izango duzue.2008-05-29
Euskal Eskola Publikoaren jaia
Informazio guztia lortzeko klikatu hemen edo irudiaren gainean
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)