2008-04-11

Nagusientzako ipuinak euskara-inglesa

Hurrengo astelehenean, apirilak 14, arratsaldeko 7.00etan Barakaldoko Hizkuntza Eskolan burutuko dugun ekimen baten berri eman nahi dizuegu: ipuin beraren kontaketa, baina bi hizkuntzatan, euskeraz eta ingeleraz, biak batera, itzulpenik egin barik.
Esperientzia berria da. Euskal hiztunontzat interesgarria izan daitekeelakoan zabaldu mezua, mesedez.
HIZKUNTZA NORMALKUNTZA BATZORDEA

Umeentzako zinema Santurtzin


PEREZ GURE SAGUTXO HORI (filma)

Data: apirilaren 13 (igandea)
Lekua: SKA aretoan 17:00etan

2008-04-08

Euskal musika elektronikoa Barakaldon


" Gose" euskal taldearen kontzertua.
Apirilaren 18 an.
19,00 etan San Bizenteko kultur etxean (Clara Campoamor)

2008-04-07

BARAKALDO ERROMERIAN 2008

LAGUNTASUNA Taldeak antolatuta, erromeria bat ospatuko dugu.
EGUNA: 2.008ko Apirilak 12 (Hilaren bigarren Larunbata)
LEKUA: San Bizenteko Plaza
ORDUA: Arratsaldeko 20:00-etan
Anima zaitez eta etorri gurekin dantza egitera!!!

Antzerkia Zornotzan


KUKUBILTXO ANTZERKI TALDEAK BERE OBRA BERRIA DEN
"HARITZAREN AZALERA ZEHATZA"
AURKEZTUKO DU BERRIRO ERE
ZORNOTZAKO ZORNOTZA ARETOAN apirilaren 10 eta 16an 20,00etan
denak gonbidaturik zaudete Larrabetzuko antzerki taldek prestatu duen nagusientzako lehen lan honekin gozatzeko.
Gonbidapenak eta erreserbak Kukubiltxon
944555190 - 658721840
kuku@kukubiltxo.com

Ibaizabal Telebista




2008-04-03

Bizikleta irteera


Hurrengo larunbatean, apirilak 12, goizeko bederatzietan

Barakaldoko Ansioko metro geltokian gelditu gara bizikletan ibiltzen joateko.

Asmoa mehategiko trenbide ohiaren bidetik Barakaldotik Galdameseraino joatea da, tipi-tapa, presa barik!!!!

Informazio gehiago behar baduzue idatzi helbide honetara edo deitu 638 47 66 05 telefonora! Eskertuko genizueke animatuz gero, guri jakinaraztea!!!

2008-03-15

BARAKALDO, GAZTEAK ETA EUSKARA

BERTSOLARITZA IKASTAROA
Apirilean hasi eta astero gazte euskaldunek aukera ezin hobea izango duzue biltzeko eta gure hizkuntzarekin gozatzeko!!!
Oinarrizko teknikak ikasi eta bertsolaritza munduan lehengo pausuak ematen anima ezazu! Interesatuta egonez gero eman ezazu izena Gaztegunen (San Juan 17) edota 688807524 telefonora deituz.