2025-04-11

TERTULIAK


 Euskaraz eztabaidatzeko gune bat gustatuko litzaizuke?Aktualitateko gaiei buruz mintzatu nahi duzu? Hauxe da zure taldea!!

              MUNDUA KONPONTZEKO TERTULIAK

           Izen ematea:

                      ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

2025-04-10

ELKAR MUGITUZ EGINGO DUGU. BADATOR EUSKARALDIA.

 

   Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da, Euskal Herri osoan eragiteko sortua. Mugimenduak herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitu nahi du, eguneroko harremanetan euskara lehenetsiz eta 11 eguneko praktika sozial masibo bateratu baten bidez.

Eta zuk, ze rol aukeratuko duzu? Ahobizi ala belarriprest? 👂👄😉

Badator Euskaraldia.... eman izena!! Anima zaitez!!

2025-04-07

" LONDON CALLING LIBURUAREN AURKEZPENA


 


Goio Ramos ibilbide literario moldakorra duen euskal egilea da, eta helduentzako narratiban ez ezik, haur-literaturan ere nabarmentzen da. Euskal Filologiako ikasketek eta Ugao-Miraballesen egindako irakasle-lanak eragina izan dute bere estiloan eta euskararekiko eta euskal kulturarekiko konpromisoan.

Publiko ororekin konektatzeko duen gaitasunak erreferente bihurtzen du euskarazko literaturaren barruan.

SINOPSIS

Mikel eta Josu, Josu eta Mikel, betirako lagun minak. Institutua amaituko dutenean, musika-talde bat sortzea bururatuko zaie. 80ko hamarkadaren erdian gaude, Bilbo hegoaldeko herri industrial batean, euskal rock erradikalaren olatua hasi berri den unean. Rock ‘n’ rollaz gain, eleberri honetan garai hartako gertakariak, gizartea, droga, politika eta gatazka sozialak jorratzen dira, baita lehen maitasun-txinpartak ere, baina sugarra espero baino urrunago iritsiko da.


NOIZ: APIRILAREN 9an, 19:00etan.


NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN.

2025-04-03

BARAKALDO ERROMERIAN

 

  Laguntasunako dantza elkarteak Barakaldo Erromerian programari ekingo dio beste urte batez. 19. edizio honetan, Barakaldo eta inguruko dantzari eta dantzazaleak biltzen jarraitu nahi dute, 2006. urtetik etengabean egin duten bezala. Apirilaren 12an, 19.00etatik aurrera gure zain egongo dira.

 Anima zaitezte eta urreratu San Bizenteko Elizateko Plazara!

2025-04-02

HAMAIKA KANTU ETA KONTU.BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN


 Datorren asteko asteazkenean,eta ostegunean ere  BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAn ekitaldi interesgarria izango dugu: 

            HAMAIKA KANTU ETA KONTU.

NON: BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN.

NOIZ: Apirilaren 9an, 18:15ean.

           Apirilaren 10ean goizeko 9:30ean.

2025-03-26

AIXERROTA-PLENTZIA. NATURZALE IRTEERA.

 

  BERBALAGUNekoek beste ekitaldi dibertigarri bat antolatu dute AIXERROTA-PLENTZIA. 

Aixerrotan hasita, itsasertzeko bidean eta hondartza batzuetan barna, Plentzian amaituko da ibilbidea.

Izen ematea:

                      ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

2025-03-24

BARAKALDO HITZA. Mikrokontakizunen X. lehiaketa

 Euskarazko literatur sormena sustatu eta bultzatu nahian, Barakaldoko Kultur Ekipamenduen Hurbilleko Sareak Mikrokontakizunen X. lehiaketarako deialdia egingo du.