2022-03-04

Zientzia tailer dibertigarria

Sasiburu elkarteko kideok helduentzako zientzia tailer dibertigarria antolatu dugu.

๐ŸคฏJakin badakigu zientzia zerbait aspergarritzat hartu izan dela, baina aurreiritzi horri buelta emango diogu tailertxo honekin! 

๐Ÿ‘ฉ‍๐Ÿ”ฌHamaika esperimentu egingo ditugu: zubi bereziak ezagutu, 3D-ko egiturak zotzekin, arrautzaren "egonkortasuna",termodinamika esperimentua, kea eskuetan, suziriak ur azpian, etab.

Animatu eta eman izena!

๐Ÿ—“️Martxoak 17, osteguna
๐Ÿ•ก18:30ean
๐Ÿ“Gurutzetako kultur etxea
๐Ÿ“info@sasiburu.eus
 

 

2022-02-28

Sasibururen 30. urteurrena - Barakaldoko euskaldunon jaia

 ๐ŸŸ ADI euskaltzale!๐ŸŸ 
Aurten gure elkartearen 30. urteurrena da eta ospatzeko "Barakaldoko euskaldunon jaia" antolatzen ari gara herriko beste eragileekin batera.

๐Ÿ—“️Maiatzak 28, larunbata
๐Ÿ“San Bizente auzoa

๐Ÿ“ขGorde data!


2022-02-25

FAMILIA BIZKARRA ZAINDUZ



 ESKUZ FISIOTERAPIA zentroko Alaine Azkargortak tailer berezi hau gidatuko du gurasolagunentzat, Korrika kulturalaren barruan. Bizkarra elkarri zaintzeko hainbat teknika eta gomendio ezagutuko ditugu, giro atseginean eta euskaraz. Fisioterapeuta aditu baten eskutik, elkarrekiko zaintza sustatuko dugu familiaren barruan konfiantzatik eta konfiantzan.

Zer: Familian bizkarra zainduz tailerra

Noiz: Martxoaren 15ean, 18:00etan

Non: Kilima faktoria

Izena emateko: barakaldo_berba@aek.eus edo 678 626 567


     ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN!!


2022-02-21

KORRIKA BADATOR! AURKEZPENA



 Hiru urte luzeren ostean, Korrika Barakaldora, apirilaren 6an, 23:50ean, iritsiko da (asteazkenetik ostegunerako gauean). Barakaldoko AEK-k KORRIKA aurkezpenean emango ditu xehetasun guztiak. Gainera, zuzeneko musika eta bertsoak izango dira denon gozamenerako. Apuntatu hitzordua agendan: 

๐Ÿ“… Martxoak 3, orteguna.
⏰ 19:00etan

๐Ÿ“Œ Clara Campoamor Kultur Etxean.

2022-02-02

MUSIKAREN MAGIA


Jaione Marijuan irakasleak familientzako musika saio bikaina eskainiko digu, musikaren bidez jolastu eta gozatzeko, Korrika kulturalaren baitan.Parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da, edukiera mugatua baita. Izena emateko azken eguna: otsailaren 10a.

Zer: Musikaren magia

Noiz: Otsailaren 11n, 19:00etan

Non: Kilima euskara gunean, San Bizente kalea, 45

Izena emateko: barakaldo_berba@aek.eus edo 678 626 567


                     ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN!!

2022-01-28

BARAKALDOKO IRAKURLE KLUBA.KIRMEN URIBE

 


   Kirmen Uriberen azken liburua irakurriko dute Barakaldoko Irakurzale Klubekoek: Izurdeen aurreko bizitza. Martxoaren 1ean, 19:30ean, Clara Campoamor Kultur Etxean elkartuko dira liburua irakurritakoan lagun giroan horretaz aritzeko. Hona hemen sinopsia:

Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren. Eta behin gorputzez aldatuta, ezin berriz lehengora itzuli. Migranteari ere gertatzen zaio halakorik herrialdez aldatzen denean. Mudatzen zaio bizitza eta ezinbestean baita atzean utzitakoarekiko lotura ere.



  Bestalde, BARAKALDOKO BERBALAGUNekoek beste aukaer bat ematen digute:

Euskaraz mintzatu eta paseoan ibili nahi duzu? Aukera paregabea duzu ostiralero 09:30ean Bide Oneratik abiatuta. Ez pentsatu bitan eta anima zaitez Barakaldoko berbalaguna izatera!

Izena emateko e-posta (barakaldo_berba@aek.eus) bat idatzi dezakezu edo telefonoz (678 626 567) egin dezakezu.


2022-01-24

IPUIN BEROTIKOAK




SASIBURU elkartekook beste ekintza dibertigarria antolatu dugu, otsailaren 4an, ostiralean.

    

                   IPUIN BEROTIKOAK


Bego Alabazanen eskutik, helduentzako ahozko narrazioaren saioa antolatu dugu

 Saio honetan irudimenaren bidaia berezi eta bero batean abiatuko gara atearen bestaldera, eta sarrailatik begiratuta, normalean ezkutatzen zaiguna ikusi ahal izango dugu.Zatozte begiratzera; eta gero, utzi zeuen gorputzak imajinazioaren bidea jarraitzea.


    NOIZ:OTSAILAREN 4AN, OSTIRALA, 19:00ETAN.

    NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.


  ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA: sasiburu@gmail.com

2022-01-22

KAKORRATZ TAILERRA



 Korrika kulturalaren baitan, berbalagunek tailer interesgarri hau egingo dute: artilezko bihotzak egiteko kakorratz tailerra, otsailaren 1 eta 8an, 18:00etan, Barakaldoko AEKn. Javier Leon berbalagunak artilezko bihotzak kakorratzez nola egin erakutsiko du bi eguneko ikastaro honetan. 

Bihotzak oparitzeko, gela apaintzeko, giltzak ez galtzeko... Bakoitzak erabakiko du bere bihotzarekin zer egin. Giro atsegin eta onean arituko dira euskaraz josten.

NOIZ:OTSAILAREN 1ean eta 8an. 18:00etan.

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA:

Izena emateko e-posta (barakaldo_berba@aek.eus) bat idatzi dezakezu edo telefonoz (678 626 567) egin dezakezu.