2018-11-15

BERTSO AFARIA BEURKO-BAGATZAN



IBARRAKALDU elkartekoek jarduera gozagarria antolatu dute:

HERRIEN ARTEKO XXII. FOLKLORE JAIALDIA 2018

Jaialdi horren barruan ondoko ekitaldia izango dugu:

BERTSO AFARIA, ONINTZA ENBEITA eta IGOR ELORTZA bertsolariekin.


NOIZ: Azaroaren 30ean izango da, ostirala, 22:00etan. 


NON: Ibarra-kaldu elkartean. 

 Aldez aurretik, bertso-poteoa egingo da, Kilika bertso-eskolaren eskutik, 20:00etatik aurrera. 


 Afariko prezioa: 15 €


 Txartelak erosteko tokiak: Ibarra-kaldu, Hala Dzipo, Barakaldoko AEK, Argalario taberna

2018-11-14

2018-10-31

TTAK BAKARRIZKETA.

    Beatriz Egizabal klown eta antzerkilariak, Euskaraldia ekimenaren harira, umorea ardatz duen bakarrizketa saio bat produzitu du, Lanku Kultur Zerbitzuak enpresarekin.
Emanaldi berezi honek Euskaraldia zer den gizarteratu, Euskaraldiaren baitan dauden dinamika eta jokabide proposamenak azaldu, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gertatuko denaren berri eman nahi du. Azken finean, hizkuntza-ohiturei buruzko hausnarketa eragitea da emanaldiaren helburu nagusia.


ZER: BAKARRIZKETA.

NOIZ: AZAROAREN 6AN, ASTEARTEAN, 19.30EAN

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA (CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEA)

2018-10-26

Errigora martxan Barakaldoko AEKn

5 urte euskarari puzka: 


AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek, Zazpiak Bat-ek eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarai puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik, 5 urte joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da: Viana, Lodosa eta Tuterako ikastolak eta Erriberako AEK.
Bi kutxa daude aukeran: zuria edota beltza. Bakoitza 50 euroan salgai.

KUTXA BELTZA: oliba-olio birjina, mahats zukua, potxak, melokotoi marmelada, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper-mamia, zainzuri estra lodiak, orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardo ekologikoa.

KUTXA ZURIA

Saski zuria: txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoa, arroza, polboroiak edo teilak, madaria almibarrean, eskalibada, pikillo-saltsa, zainzuri estra lodiak, , orburu-bihotzak, pikillo-piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean era ardo ekologikoa.


Saskia/k eskatzeko epea azaroaren 14an bukatuko da. Errigoraren webgunean

(www.errigora.eus) egin daiteke eskaria. 


Beste aukera bat Barakaldoko AEKn (San Bizente kalea, 11) egitea da, bertatik

pasatuta, telefonoz (663 03 81 35) edo emailez (barakaldo@aek.eus).


2018-10-20

BARAKALDOKO BERBALAGUN TALDEAK



Barakaldon, zabalik dago izena emateko epea berbalagun eta gurasolagun taldeetan sartzeko.

Aukera ugari daude: astean behin tabernan elkartu gustura eta lasai hitz egiteko, Kirolaz eta Naturaz
 gozatzera joan, mintzodromoetan parte hartu, bizikleta hartuta lagunarteko txangoak egin, gurasolagunetan aritu..

 Euskara-eskoletan ikasitakoa praktikatzeko abagunea, jende askorekin euskaraz egiteko aukera, inguruko euskaldunekin harremanetan hasteko modu zuzena... Hori guztia egongo da, bai eta askoz gehiago ere: parada bikaina da pozik ibiltzeko eta aisialdian ondo pasatzeko.


Beraz, 2018-19 ikasturte honetan parte hartu nahi baduzu Barakaldoko berbalagun egitasmoan, jadanik eman dezakezu izena. Aski duzu  AEK, Udal Euskaltegi eta Hizkuntza Eskolara jotzea, edota zuzenean dinamizatzailearekin kontaktatzea 678 62 65 67 telefono zenbakian.

 barakaldo_berba@aek.eus (helbide elektronikoa)

2018-10-19

IHES GELA

 Barakaldoko berbalagunek ekintza paregabea antolatu dute urriaren bukaerarako: 

Ihes Gela antolatu dugu bi txandatan.

Noiz: Urriak 31, asteazkena

Zer ordutan: 18:30 eta 19:45ean

Non: KikarARTean lokalean, Martxoak 8 plaza, 4 Behea

Izena emateko: 678 625 567 edota barakaldo_berbalagun@aek.eus

Epea: urriaren 30era arte

                                    ANIMA ZAITEZ!!

2018-10-18

"AHAZTUEN DIZTIRA" ANTXO ETA PANTXA DESERTU AUZOAN


 Euskaraldiaren jardueren artean  urriaren 20an, eguerdiko 12:30ean ANTXO eta PANTXA euskal pailazoek beren azkenengo lana aurkeztuko dute DESERTU BERRIA auzoan:

AHAZTUEN DIZTIRA. ANTXO ETA  PANTXA.

Anima zaitez eta eraman itzazu zeure seme-alabak ikuskizun hau ikustera!



2018-10-16

DESENTXUFATUAK ANTZEZLANA


   Datorren ostegunean, hilaren 18an, Desentxufatuak antzezlana ikusi ahal izango dugu Barakaldo Antzokian arratsaldeko 19:30ean.
Ikuskizuna doan izango da. Sarrerak eskuragarri dauzkazue  Hizkuntza Eskolan, AEKn, Udal Euskaltegian eta Giltzarriko Bulegoan. Baita ere, bihar eta etzi antzokiko txarteldegian bertan edukiko dituzue eskuragarri. 

ANIMA ZAITEZ ETA HAR EZAZU ZEURE SARRERA DOHAN!!