2018-06-06

LLANOKO 4. HERRI LASTERKETA

 
Aurten ere LLanoko jai batzordekoek geure elkartearen eta AEK-aren laguntzaz 3. HERRI KROSA antolatu dute EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin. 


SASIBURU elkartekook  Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, zeren hiru lasterketa izango baitita: 


SENIOR, HELDUENTZAKO LASTERKETA. parte hartzaileek 6.750 m-tako ibilbidea egin beharko dute.

HAURRENTZAKO LASTERKETA. Umeek 250 eta 750 metrotako lasterketa burutuko dute.

Azkenik, 12:30ean HERRI LASTERKETA izango da guztiontzat.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

2018-05-29

UDAN ERE EUSKARAZ!

   Dagoeneko zabalik dago Barakaldoko udako mintzataldeetan apuntatzeko epea. Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, Barakaldoko AEK, Hizkuntza Eskola eta Udal Euskaltegian izena eman dezakezu edo 678 626 567 telefonora deituta zein barakaldo_berba@aek.eus emailera idatzita, zuzenean jarriko zara harremanetan dinamizatzailearekin. 
 
Modu berean, gororarazi nahi dizuegu, aurten, lehen aldiz, berbalagun talde bat ateratzeko asmotan gabiltzala non eta Nojan. Horri buruzko informazio gehiago esteka honetan: 
 
 
ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!   
 
Telefonoa: 678 626 567

Izena emateko azken eguna: ekainaren 15a

2018-05-21

EUSKARAREN EGUNAK ZUHATZUN

Datorren asteburuan "Euskararen egunak" ekimena izango dugu Arteagabeitia-Zuhatzu auzoan.Hona hemen jai horretako egitaraua:















ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

2018-05-17

BERTSO BIRA ZUATZUN

  
KILIKA BERTSO ESKOLA, IBARRETA AUZO ELKARTEA, ZUATZUKO JAI BATZORDEA ETA SASIBURU ELKARTEAK animatu nahi zaituztegu datorren asteko larunbatean, maiatzak-26, antolatu dugun bertso poteora. Jarduera hau Arteagabeitia-Zuatzu auzoan egingo den jarduera egitasmoaren ekintzetariko bat duzue. Gainontzekoen berri aurrerago emango dizuegu.

ZER:BERTSO POTEOA.

NOIZ. MAIATZAK-26, LARUNBATA, 20:00etatik aurrera.

NONDIK: ILUNTZE TABERNATIK (EXTREMADURA KALEA). ARTEAGABEITIA-ZUATZU.

ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!

2018-05-15

MAGIA FAMILIAN

Urtxintxak gidaturik, Barakaldoko gurasolagunek bigarren ekintza hau antolatu dute euskarak familian toki handiagoa izan dezan:

Zer: Magia familian

Noiz: Maiatzak 30, asteazkena.
Zer ordutan: 18:00

Non: Clara Campoamor Kultur Etxean
Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera

Izena emateko:   678 626 567 
                            barakaldo_berba@aek.eus. 

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!

Azken eguna maiatzaren 28a.

2018-05-06

LANDAREAK AURKITZEN JOLASA



BERBALAGUNekoek beste jarduera gozagarria antolatu dute Natur Gelari esker, landareak aurkitzen jolasa egingo dute.

Noiz: maiatzak 14, astelehena

Zer ordutan: 10:00-11:30


Non: Ramon Rubial Lorategi Botanikoan

Anima zaitez eta eman zeure izena ahalik eta lasterren!

Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus

2018-04-22

"ERRADIKALAK GARA" IKUSKIZUNA


 SASIBURU elkartekook beste ikuskizun dibertigarri bat antolatu dugu "ERRADIKALAK GARA".

"Erradikalak zarete" esaten digute. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatzen dugu.
Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa fomatuan.Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian.
"Erradikalak gara" esango dizuegu. Eta "nahi eta behar baino gutxiago" pentsatuko duzue.

Nori zuzendua: Helduei.

Partaideak: Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria) eta Ane Labaka (bertsolaria).

NOIZ: MAIATZAK-2, ASTEAZKENA, 19:30EAN.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA (CLARA CAMPOAMOR).

2018-04-17

ARGUDIATZEKO TAILERRA

SASIBURU elkartekook beste tailer interesgarri bat antolatu dugu:

ARGUDIATZEKO TAILERRA

"Askotan, besteak konbentzitu nahi izaten ditugu.
Tailer honetan logika irakatsiko da, eta honen bidez, hobeto argudiatuko duzu".

DOHAINIK.

Anima zaitez etortzera eta eztabaidatzera!"

Eman izena lehenbailehen hona mezu bat idatziz:

sasiburu@gmail.com


Bestalde, badator EUSKARALDIA!!
                                                                      

NOLA HAR DEZAKEZU PARTE PROZESUAN?

APIRILAREN 19AN, 

osteguna, 19:00etan

BARAKALDOKO ANTZOKIAN.

ANIMA ETA HURBIL ZAITEZ!!