2014-02-17

BERTSO AFARIA BARAKALDON


Datorren martxoaren 14an, ostirala, 22:00ean, bertsoafari aparta antolatu dugu Sasiburu elkartekideok gure 22.urteurrena ospatzeko!!!!!!!!

Bertsolariak Jon Maia eta Unai Iturriaga izango dira, eta afaria Itsasadar sagardotegian izango da. Txartelak 22 euroren truke salduko dira Barakaldoko AEK-ko euskaltegian eta Itsasadar sagardotegian, martxoaren 12ra arte.

MARTXOAK 14, OSTIRALA
22:00ean

JON MAIA
UNAI ITURRIAGA

ITSASADAR SAGARDOTEGIAN (Beurko zaharra, 2 – 26.pabiloia)

Txartelak salgai martxoaren 12ra arte
AEK-ko euskaltegian (San Bizente Kalea 11, behea) eta Itsasadar sagardotegian (Beurko zaharra, 2 – 26.pabiloia)
22 EURO

Animatu eta etor zaitez!!!!! Primeran pasako dugu eta!!!!

2014-02-13

Bertso saioa Barakaldon



Bihar,otsailak-14, arratsaldeko 19:30etatik aurrera bertso desafio paregabea izango dugu Barakaldon. Zallako, Trapagarango eta Barakaldoko Bertso Eskolako lagunek sekulako bertso saioa antolatu dute Argalario tabernatik hasita.

2014-01-28

BARRY BARREZ BAKARRIZKETA






BARAKALDOKO GAZTE BULEGOAK JARDUERA DIBERTIGARRIA ANTOLATU DU DATORREN OSTEGUNEAN  URTARRILAK-30, ARRATSALDEKO 19:30ETAN. EUSKARAZ ONDO PASATZEKO BESTE AUKERA PAREGABEA IZANGO DUGU  BARRY IRLANDAR EUSKALDUNAREN ESKUTIK.

ZER: BARRY BARREZ.UMOREZKO BAKARRIZKETA. 

NOIZ: URTARRILAK-30, ARRATSALDEKO 19:30ETAN.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA


2014-01-21

San Bizenteko jaiak

San Bizenteko jaiak hasi dira!!!!

Eta Sasiburu elkarteak zenbait ekimen antolatu ditu, besteak beste:

MARIPILI IPUINKONTALARIA

Urtarrilak 23, osteguna
Arratsaldeko 18:00ean
San Bizenteko kultur eltxean


PINTXO DASTAKETA

Urtarrila-24, ostirala, arratseko 19:30etan.

Martxoak-8 plazan. (Union sport taberna ondoko plaza).


Hurbildu zaitez!!!!!

2014-01-19

Bertso afaria San Bizenten



Datorren urtarrilaren 24an, ostirala, urteroko  ohiturari jarraituz Bertso afari aparta izango dugu San Bizenteko jaien barruan Kilika bertso eskola eta Sasiburu elkartearen eskutik.Dagoeneko sarrerak salgai dituzue Barakaldoko AEK-ko euskaltegian 21 eurotan.

ZER: BERTSO SAIOA
BERTSOLARIAK: ARKAITZ ESTIBALLES ETA ETXAHUN LEKUE.
NOIZ: URTARRILAK.24, 22:00ETAN.
NON: GETARIA JATETXEA.(SAN BIZENTE).

Anima zaitez eta etorri!! Primeran pasako dugu eta!!

2013-12-06

HERRI ARTEKO XVII. FOLKLORE JAIALDIA



Gaurtik hasita  Ibarrakaldu dantza taldeak "  Herrien arteko XVII. folklore jaialdia" antolatu du Barakaldoko Antzokian.

Aurtengo dantza-taldeak Zaragotzatik eta Frantziatik etorriko dira, hau da, 'Grupo de Jotas Cinco Villas', Bardenas herrikoa, eta 'Le Quadrille Occitan', Okzitaniako Tolosakoa, hurrenez hurren. 

Bestalde, musika-eguneko saioan, KILIKA BERTSO ESKOLAko ohiko lagunekin, hainbat talde izango ditugu. Batetik, oholtza handian aritzeko estreinako aukera emango diogu Euskal Herrian finkaturiko irlandar folk musika jorratzen duen talde berri, TRSIKELE taldeari, alegia. Zaragotzako 'Cinco Villas' jota-taldekoek ere parte hartuko dute musika-saioan, jaialdiko antolatzaileekin batera. Izan ere, Ibarra-kaldu musikariek zerbait berezia prestatu dute DUO DENO BIKOTEArekin, iaz bikoteak lortu zuen arrakastaren eraginez. 

Hirugarren egunean, Barakaldotik kanpoko saiorako, ABANTOra joango gara, LAS CARRERAS herriko pilota-lekura. Han, Zaragotzako eta Okzitaniako taldeekin batera, bertako ENARAK DANTZA TALDEA arituko da, 35. urteurrena ospatzen duen urte honetan.




Zuberoako " Eperra " ikastolaren alde



 Laguntasuna dantza elkartekoek aurten berriro ere Zuberoako "Eperra" ikastolaren alde bere laguntza eman nahi du, eta horretarako, ikastola finantzatzeko, bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte:

 Ahuski Otarreak.
Eskualde bakoitzean bertako euskara eta kultur elkarteen bidez kudeatzen da otarre-banaketa. Gurean (Ezkerraldea - Meatzaldea), Laguntasuna Kultur Elkartea da arduraduna.

Prezioa 39 eurokoa da. Otarraren edukia hauxe da:

•Ardi gazta (1Kg)
•Eztia gaztainatzea (500gr)
•“Pâté” ahate gibelarekin egina (200gr)
•Biskotx poltxa bat “artisanala”

Otarreak jasotzeko argibideak:

  Otarreak erosteko:Abenduaren 11a baino lehen sartu behar da dirua (39,-€) 3035.0157.24.1571020400 kontuan (Caja Laboral - LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.
 
Otarreak jasotzeko: Abenduaren 14an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea - Barakaldo), 12etatik 14ak arte. Eraman ordainketaren egiaztagiria.

Informazio gehiago: Tf. 629455570

LAGUNTASUNA - BARAKALDO
laguntasuna@euskaltel.net

2013-11-29

EUSKARAK 365 EGUN




Euskaltzaleen TOPAGUNEAK euskararen aldeko kanpaina bat hasi da euskararen nazioarteko eguna dela eta SASIBURU elkartekook bat egiten dugu kanpain horrekin
Ez da atzo goizean esana “euskara jalgi hadi plazara”.
Etxepare etxe parean aurkitu dugu berriz ere, eta harekin abiatu gara, hura bezala, barrutik kanpora. Hementxe gatoz bada, hiztun-kateari segida emanez, beste behin, plazara. Gaur dagokigun lekura.
Bagara batzuk euskaraz bizitzeko hautua egin dugunok. Milaka gara, gero ta gehiago gara, eta hiztun komunitatearen muina, bihotza, osatzen dugu.
Badira gure artean zurginak, saltzaileak, eskritoreak, estudiante tunanteak, kontakatiluak, herri zainak eta erizainak, olagizonak, plazandreak eta bohemio alderraiak. Badira gure artean alderdi politikan alde batekoak, badira bestekoak, badira alderdiez trufatzen direnak, badira liberalak, badira libertarioak eta badira ironikoak. Ez dugu margo bakarrik onartzen, eta kolore guztiak hartzen ditugu.
Euskaraz bizitzeko hautua egin dugu, ordea. Euskaraz bizitzeko hautu antolatua. Horretan osatzen dugu, alderdikeria guztien gainetik, hiztun komunitatearen muina. Euskararen herria egiten dugu, eta egin nahi dugu, orain eta hemen. Hori da bildu gaituen taupada, zeharkatzen gaituen taupada gizagilea eta herrigilea.
Guretzat 365 egun ditu euskarak. Eta pozik ospatuko genituzke, elkarrekin bizi garenez, dagokienek proposatzen badute, haiekin batera, ingelesaren eguna, gazteleraren eguna, frantsesaren eguna, portugesaren eguna, hindiaren eguna, kitxueraren eguna, kurdueraren eguna, mandingaren eguna. Denak, baita hauek ere, guretzat, euskararen egun. Urtean egun bana ospatuta ere, denera 365.
Euskarak gugan duen esan-indarretik abiatzen gara, eta esan-indar horren bila goaz. Herrian duen bizi-indarretik abiatzen gara, eta bizi-indar horren bila goaz.
Gaur plazara gatoz berriro. Hala ikasi genuen mugitzen, sistolean eta diastolean, zabalduz eta bilduz, etxetik plazara eta plazatik etxera. Gaur plazara gatoz. Eta itzuliko gara.

EUSKARAK 365 EGUN!!