2012-12-02
Abenduko euskal agenda
2012-11-26
EUSKARAREN GINKANAKO JAIA
SASIBURU elkarteak antolatu duen euskararen ginkana amaitzear dago, eta jarduera dibertigarri hau amaitzeko jai txiki bat antolatu dugu datorren ostiralerako, azaroak-30, gaueko 20:30etatik aurrera Eguzki eta Dantzari tabernen aurrean lotuko garelarik.
Orain arteko parte hartzea ederra izan da, eta oso gustura gaude Barakaldoko hainbat euskaldunek izan duzuen parte hartzearekin.Ostiraleko festa honetan Bertso Eskolako bi bertsolari izango ditugu; horretaz gain kamiseten zozketa, pintxoak, ginkanako irabazleei sari banaketa...
HATOR ETA ONDO PASA GUREKIN OSTIRAL HONETAN!!
Orain arteko parte hartzea ederra izan da, eta oso gustura gaude Barakaldoko hainbat euskaldunek izan duzuen parte hartzearekin.Ostiraleko festa honetan Bertso Eskolako bi bertsolari izango ditugu; horretaz gain kamiseten zozketa, pintxoak, ginkanako irabazleei sari banaketa...
HATOR ETA ONDO PASA GUREKIN OSTIRAL HONETAN!!
2012-11-25
Euskal doodle kanpaina
Eusko Ikaskuntzak Sarean nazioarte mailan adierazle nagusi den
Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio
Google-i.
Hori dela eta, eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan
abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien
atxikimenduak behar dira. Abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra
izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako
guztiak Google-i bidaliko zaizkie.
Eman zure atxikimendua webgune honetan:
http://www.eusko-ikaskuntza. org/ene/
Hori dela eta, eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan
abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien
atxikimenduak behar dira. Abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra
izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako
guztiak Google-i bidaliko zaizkie.
Eman zure atxikimendua webgune honetan:
http://www.eusko-ikaskuntza.
2012-11-22
Euskararen Nazioarteko Eguna
Barakaldoko Hizkuntza eskolako lagunek euskararen nazioarteko eguna dela eta euskarazko zenbait jarduera antolatu dute. Anima zaitezte eta hurbildu egun horietan hizkuntza eskolara !!
2012-11-21
Pilates tailerra Sestaon
Hurrengo asteartean, azaroak 27, PILATES tailerra antolatu dute Sestaon BERBALAGUNekoek.
Arratsaldeko 20:00etan izango da Sestaoko AEKn.
Animatzen bazarete, eman izena Sestaoko AEKn, 678 626 567 telefonoan edo aintzane-p@aek.org posta helbidean.
Izena ematen dutenek egun horretan esterilla bat eraman beharko dute, eta jakina arropa erosoa ere.
EGIN EZAZU KIROLA EUSKARAZ!!
!
2012-11-16
Zuberoako Sohütako ikastolaren aldeko otarrak
LAGUNTASUNA elkartekoek azkenengo urteotan bezala Iparraldeko ikastolaren aldeko laguntza eskatzen digute.Zuberoako Sohütako ikastola finantzatzeko bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte, Ahuski Otarreak.
Prezioa 37 eurokoa da. Otarraren edukia hauxe da:
•Ardi gazta (1Kg)
•Eztia gaztainatzea (500gr)
•“Pâté” ahate gibelarekin egina (200gr)
•Biskotx poltxa bat “artisanala”
Otarreak jasotzeko argibideak:
Otarreak erosteko:Azaroaren 25a baino lehen sartu behar da dirua (37,-€) 3035 0157 24 1571020400 kontuan (Caja Laboral - LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.
Otarreak jasotzeko: Abenduaren 15an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea - Barakaldo), 12etatik 14ak arte. Eraman ordainketaren egiaztagiria.
Informazio gehiago: Tf. 629455570
laguntasuna@euskaltel.net
http://laguntasuna-barakaldo.blogspot.com.es/2012/11/zuberoako-eperra-ikastolaren-alde.html
Donostiarako autobusa
GOGORA EZAZU!!
EUSKALTZALEOK HITZORDU GARRANTZITSU BAT DUGU ABENDUAREN 1EAN DONOSTIAN.
AUTOBUSA 11:30ean Barakaldoko Epaitegi atzeko autobus geltokitik, eta Donostiatik
19:00etan. Txoferrarekin adostuko dugu nondik atera.
Prezioa: 10€
Eman izena AEKn!
2012-11-13
Herrien Arteko XVI Folklore Jaialdia

IBARRAKALDU dantza elkartekoek Herrien Arteko XVI Folklore Jaialdia-ren prestaketa lanak amaitzen daihardute. Aurtengoan abenduaren 7 eta 8rako antolatu dute, eta besteak beste Ibiza eta Madrilgo taldeak etorriko dira gure herrira.
Gainera, musika saioan berriz , KILIKA BERTSO ESKOLAko lagunek eta DUO DENO BIKOTEA, gure betiko Euskal Herriko abestiak gogora ekarriko dizkigute berriro ere.
Gainera, igandean Zallako Antzerkira joango dira Ibarrakaldukoak talde gonbidatuekin eta bertan, IBAI LORAK DANTZA TALDEArekin batera dantza agerraldian parte hartuko dute.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






