Hizkuntza eskolako lagunek hitzaldi interesgarria antolatu dute ASIER ALTUNA zinema zuzendariarekin.
NOIZ: Martxoaren 27an, arratsaldeko 17:00etan.
NON: Barakaldoko hizkuntza eskolako liburutegian.
2012-03-08
Asier Altuna hizkuntza eskolan
2012-03-06
GAI JARTZAILE IKASTAROA
KILIKA BERTSO ESKOLAKOEK OHARTXO HAU BIDALI DIGUTE GAI JARTZAILE IKASTARO BATI BURUZ.
Epa bertsozale!
Bertsolaritzaren mundua gustuko baduzu, animatu Enkarterriko bertso eskolek (gure eskualdekoa den Kilika barne) Bizkaiko bertsozale elkartearekin batera prestatu duten gai jartzaile ikastarora etortzen.
Gaiak sortzeko teknika ezberdinez gain, aurkezle izateko gomendioak ere landuko dira.
Martxoaren 10ean
Goizeko 10.30etatik 12.30etara.
NON: Zallako kultur etxean.
2012-03-02
Ezkerraldeko euskararen agenda
Hementxe duzue martxoko euskararen agenda.Jarduera hauetaz gain martxoaren 20an SASIBURU elkartekook Laburbira film laburren emanaldia antolatu dugu. Informazio zehatzagoa emango dugu blog honetan.
2012-02-29
Folk saioa
Laguntasuna elkartekoek folk saio bat antolatu dute ostiral honetan, martxoak 2, gaueko 22:00etan Atari tabernan.
2012-02-25
Euskal inauteriak San Bizenten
Laguntasuna elkarteko kideek igande honetan, otsailak 26, 13:00-etan , San Bizenteko kaleetatik arituko dira Euskal Inauteria antzezten.
Miel Otxin, Artza, Kaskarotak, Ponpierak, Kotilungorri,Txatxoaketa abar Done Bikendi auzoko kaleak girotzen ibiliko dira.
Anima zaitez eta hurbildu ekitaldi honetara.
2012-02-23
"GREBAN GAUDE". antzezlana
Datorren martxoaren 6an SASIBURU elkartekoek gaurkotasun handiko antzezlana antolatu dugu, KULTUR ERROTA izeneko jarduera izanik:
"GREBAN GAUDE".
Hementxe duzue istorioaren nondik norakoak.
Hiru garbitzailek, grebara joatea erabaki dute, grebaren zergatia hasiera batean inork argi ez badu ere. Hirurak elkartu egingo dira eta solasari ekingo diote. Oso desberdinak dira beraien artean eta gaiak jorratzeko orduan, ezberdintasun hauek, agerian geratuko dira. Ironia handiz, maitasunaz, familiaz, sexuaz, ilusioez...arituko dira. Emakumezkoen pentsaera ikuspegi desberdinak azalduz.
NOIZ. MARTXOAREN 6a, asteartea.Arratsaldeko 19:30ean.
NON: Barakaldoko San Bizenteko Kultur etxea.
2012-02-16
Inauteriak Beurko Bagatzan
IBARRAKALDU dantza elkartearen lagunek zenbait jarduera antolatu dute inauteriak direla eta.
Anima zaitez eta Beurko Bagatzara hurbildu otsailaren 25ean.
2012-02-13
Wilt panpin puzgarriaren hilketa antzezlana
Barakaldo antzokian euskarazko beste antzezlan bat antolatu dute martxoaren 9rako. ostirala, gaueko 20:00etan.
Wilt panpin puzgarriaren hilketa antzezlana
Thom Sharpe gaur egungo literaturako idazle garrantzitsua dugu, eta bereziki,komediaren arloan
Wilt eleberrian hamaika egoera barregarri sortzen dira, eta 10 milioi ale baino gehiago saldu ditu 22 hizkuntzatara itzulia izan delarik...
Hainbat adituen iritziz, Wilt XX. mendeko liburuen arteko komikoenetakoa dugu. Eleberriak zuzentasunaren eta kulturaren estereotipoarekin jokatzen du, berori barregarri utziz.
Umore garbi eta burutsuaren bidez, edozein konbentzionalismoren atzean anarkiaren anabasa dagoela planteatzen du.Hori dela-eta, ikuskizun dibertigarria, garratza eta entretenigarria egin nahi izan dute Ados antzerki taldekoek eta, era berean, hausnarketaren bat eragingo duena.
NOIZ: MARTXOAREN 9,ostirala, 20:00etan.
NON: BARAKALDO ANTZOKIA.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

I