2011-03-25

BABILONIAKO LOREAK ANTZEZLANA


Datorren apirilaren 9an gaueko 20:00etan euskarazko beste antzezlan bat ikusteko aukera izango dugu Barakaldoko antzokian.


Antzezlan honen zuzendaria Ander Lipus dugu eta aktoreak hauexek ditugu:



Miren Gaztañaga, Ander Lipus, Espe López, Alex Gerediaga, Mirian Martxante.  
 

"Hegoak gogora ekartzen ditu bere amuma Inesen azken egunak, kantu bat altxatuz Babilonia madarikatuan."

2011-03-21

Txan magoa Sestaon

Martxoaren 24an, arratsaldeko 19:00etan Sestaoko Musika Eskolan, Txan magoa ikusteko aukera ederra izango dugu.Anima zaitezte!!

2011-03-14

Xentimorik gabe! antzezlana Santurtzin

Korrika Kulturalak antolatuta, ostiralean, martxoak 18, Xentimorik gabe! antzezlana izango dugu Santurtziko Kresala aretoan 20:00etan.

"Ray eta Nick" bikotea sortu zen garaian artistak binaka ibiltzen ziren, Guardia Zibilak bezala. Garai hartakoak dira: Simon & Garfunkel, El duo Dinamiko, Pantxoa eta Peio, eta gure oroimenean iltzatuta geratu diren hainbat eta hainbat artista handi. Arrastoa utzi digutenak. Bi artista handi hauek bi hamarkada baino gehiago eman dituzte (28 urte eta 9 hilabete) munduan zehar euren abilidadeak erakusten. Ez dago kontinenterik, ez hiri handi edo herrixkarik "Ray eta Nick"en arteaz gozatu ez duenik.

2011-03-08

Zuberoako Maskarada Bagatzan

IBARRA-KALDU dantza taldeak Zuberoako Maskarada osoa emango du datorren larunbatean, martxoak 12, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan. Emanaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da,  kalez kale Maskaradako pertsonaiak aurkeztuko dira, baita  Barrikada izeneko dantza sorta ere. Ipar Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko ekimen pare gabe honek arratsaldean izango du segida, 18:00etatik aurrera Maskarada osoa antzeztuko baita Santa Teresa plazan.

2011-03-01

MARTXOKO EUSKARAREN AGENDA

Martxoan Barakaldon eta Sestaon hainbat euskarazko jardueretan parte hartzeko aukera duzue!!

2011-02-22

EGIN JAUZI KORRIKAREN ALDE


Hona hemen Barakaldoko AEK euskaltegiak Ezkerraldeko AEKide eta Berbalagun guztiei eskeini nahi dien ekintza:

Guztiok zubisaltoa egitera joatea "EGIN JAUZI KORRIKAREN ALDE" lelopean.

Esan beharra dago kriston baldintza onak eskeini dizkigula ERTZ enpresak : salneurri herrikoiak, euskara hutsez egingo dute zerbitzu osoa, eta Korrika petoak jantzita jauzi egiteko aukera edota agindua eman dute ere. Dena den, mezuan txertatuta dauden kartel eta zerrendan badaude prezio zehatzak eta data, martxoaren 12a, larunbata, ordua zehazteke.

Azkarateko zubian egingo litzateke, Azkoititik oso hurbil.Zalantzarik izatekotan, barakaldo@aek.org helbidera zuzendu eta ahalik eta lasterren argituko dizkizuegu.

Askoz jota 40 lagun joatea komeni da.

2011-02-15

ERLAXAZIO TAILERRA

Datorren otsailaren 22an eta martxoaren 1ean eskuko eta buruko masaje tailerra antolatu dugu.Tailer honetara apuntatu gura baduzu  jo ezazu AEK-ko euskaltegira edo geure posta elektronikoaren bitartez:
sasiburu@gmail.com  edo berbaraka@hotmail.com.
Anima zaitez!! Aurrera Barakaldo euskalduna!!

2011-02-13

L-KM LARRIA, KUTSAKORRA, MENDEBALDEKOA ANTZEZLANA

 
BARAKALDOKO ANTZOKIAN
DATORREN OSTIRALEAN , OTSAILAREN 16AN, BESTE EUSKARAZKO ANTZEZLAN DIBERTIGARRIA IKUSTEKO PARADA IZANGO DUGU.


Botikak egiten dituen enpresa pribatu bateko ikerlari pribatuek aurreikuspen pribatua egin dute: lehenago ala geroago gripe suntsigarri bat sortuko da, era natural batez. Natura krudelada gero!! Laborategiek gaitz berri horren kontrako sendabidea aurkitzerako, milioika pertsona hilko lirateke.Katastrofe hori ekiditeko nahitaezkoa da naturari aurre hartu eta gripe hura laborategian sortzea, sendabidea ahalik eta azkarren lortzeko. Horrela enpresa pribatu horrek milioika bizitza salbatu… eta bide batez etekin itzela aterako du.