2010-05-06
Hotsak Hezurretan zuzenean!!!
Arrazoi bat dela bestea dela, azken asteburuetan moduren bat lor dezakegu euskarazko ekitaldiren batean parte hartzeko. Zurrunbilo euskaldun honek San Jorge jaiak pasata bukaera izango zuela aurreikusi zuten batzuek. Baina La Kelo Gaztetxearen ekimenez Deustuko talde gazte baina etorkizun oparoko talde bat ikusi ahalko dugu maiatzaren 8an (larunbata) 21:00etan: Hotsak Hezurretan. Musika talde honen musika zertan den ikusi nahi baduzue gozatu beheko bideoaz!! Sarrerak 2 euro balio du
Barriola San Adriango azeria filma.
Guraso eta haurrentzako ekintza interesgarria aukeztu digu Udal Liburutegien Sareak: Barriola San Adriango azeria filma eskainiko digute maiatzaren 7an (ostirala) 18:00etan Las ViƱas liburutegian. Nazioartean zeresan ugari lortu zuen pelikula honek umeak txundituko ditu. Hona hemen sinopsia:
Hodeitik erorita bihurtu zen azeria azeri, alegia maltzur. Geroztik, oiloari muzin egin gabe, putrea noiz lumatuko bizi da: ikazkinaz bezalaxe. Zertarako hainbeste neke egurketan, mendiko bidean hainbeste inozo dabilela, eta batzuetan diruz betetakoak? Batzuetan gizon, bestetan azeri; aldian ikazkin, aldian lapur.. horrelaxe bizi dira Aizkorriko ikazkinak, Barriola buru, azeri galanta.

2010-04-27
2010-04-20
2010-04-18
Cher Ami filma SKAn.
Euskara Zine Aretoetara ekimenaren baitan Udal Euskara Sailak film honen proiekzioa (Cher Ami) programatu du apirilaren 19 astelehena eta 20rako asteartea eskoletako umeentzat. Emanaldiak eskola orduetan eta SKAn izango dira. Hona hemen pelikula honen laburpena:
"Cher Ami" Frantziako Lehen Mundu Gerrako gertaeretan oinarritzen da: 1918ko urria. Cher Ami eta bere lagunek bizi duten bake eta lasaitasuna bukatzear dagoela dirudi, gizakien arteko gerra izugarria hastear egon baitaiteke...
Usoen armadako kapitaina abeletxera etorri da mezulari gisa lan egingo duten hegazti batzuk errekrutatzeko asmoz. Beren arduraren jakitun, usoek (eta beste txori txiki batek) kemena bildu eta armadan emango dute izena soldadu amerikarren batailoi bat salbatzeko.

2010-04-13
Berbalagunok Pozalaguako kobazulo eta El Karpinera joango gara.
Udaberria gure artean dugunez geroztik, askoz tentagarriagoa da txangoak antolatzea. Batez ere, eguraldiaren gorabeherak hain muturrekoak ez direla izango jakinik. Astearte gaueko berbalagunek sobera ondo dakite zein atsegina den gertuko toki miresgarriak ezagutzea, eta hau dela medio, txango eder hau antolatu dute apirilaren 17rako (larunbata):
09:00etan Santurtziko tren geltokian lotuko gara autoz Karrantzara abiatzeko. Bertan lehenik Pozalaguako kobazuloa bisitatuko dugu: Pozalaguako koba paregabe eta berezitzat jotzen da barruan dituen estalaktita eszentrikoengatik. Marrazki bitxiak osatzen dituzte norabide guztietan nahastuz. Barruan laku bat egon zen, baina dagoeneko lehor dago. Hala ere, ikustea merezi du. Leize hau kasualitatez aurkitu zuten 1957an, eta berritze prozesu baten ondoren jendearentzat ikusgai jarri da, bere aberastasuna miresteko.
Izena emateko (bidali email bat) azken eguna apirilaren 15a izango da, guztira 12 euro inguru izango dira. Arratsaldean itzuliko ginateke bokata eder bana jan ostean. Animatu eta eman euskaraz zure aisialdia!
09:00etan Santurtziko tren geltokian lotuko gara autoz Karrantzara abiatzeko. Bertan lehenik Pozalaguako kobazuloa bisitatuko dugu: Pozalaguako koba paregabe eta berezitzat jotzen da barruan dituen estalaktita eszentrikoengatik. Marrazki bitxiak osatzen dituzte norabide guztietan nahastuz. Barruan laku bat egon zen, baina dagoeneko lehor dago. Hala ere, ikustea merezi du. Leize hau kasualitatez aurkitu zuten 1957an, eta berritze prozesu baten ondoren jendearentzat ikusgai jarri da, bere aberastasuna miresteko.Eta ondoren El Karpin animalia parkera joko dugu: inguru paregabe batean dago, eta Kantauriko ibilbideko kultur eta aisialdi eskaintza zabalaren osagaietako bat da. Parkea 1995eko maiatzean inauguratu zen. Hasieran, basa animaliak jasotzea eta oneratzea izan zuen jarduera nagusi, baina gerora 2003an sail tematiko berriak gehitu ziren espezieen eboluzioa lantzeko.
Izena emateko (bidali email bat) azken eguna apirilaren 15a izango da, guztira 12 euro inguru izango dira. Arratsaldean itzuliko ginateke bokata eder bana jan ostean. Animatu eta eman euskaraz zure aisialdia!
2010-04-09
2010-03-27
KANPOMARTXO DOMEKAN! (martxoak 28)
Aurten inoiz baino goizago, 10.30etatik aurrera Lutxana arraun taldeko
pabeloitik, RK abenturak piraguetan paseotxaok emateko prest egongo dira!!
eta aurtengo berrikuntza: BERTSO ESTROPADAK!
13.30etan haur estropadak izango dira: Kaiku, Arkote, Deustu, Ondarroa,
Lutxana... eta luxuzko "speakerrak": Sustrai Colina eta Amets Arzallus;
bata batel baten gainean eta bestea "ala" baten gainean, ibaitik
bertsotan. Hauxe ikuskizuna!!!
Aurten metroz etorri!
GORA KANPOMARTXO!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)