2008-04-07

Antzerkia Zornotzan


KUKUBILTXO ANTZERKI TALDEAK BERE OBRA BERRIA DEN
"HARITZAREN AZALERA ZEHATZA"
AURKEZTUKO DU BERRIRO ERE
ZORNOTZAKO ZORNOTZA ARETOAN apirilaren 10 eta 16an 20,00etan
denak gonbidaturik zaudete Larrabetzuko antzerki taldek prestatu duen nagusientzako lehen lan honekin gozatzeko.
Gonbidapenak eta erreserbak Kukubiltxon
944555190 - 658721840
kuku@kukubiltxo.com

Ibaizabal Telebista




2008-04-03

Bizikleta irteera


Hurrengo larunbatean, apirilak 12, goizeko bederatzietan

Barakaldoko Ansioko metro geltokian gelditu gara bizikletan ibiltzen joateko.

Asmoa mehategiko trenbide ohiaren bidetik Barakaldotik Galdameseraino joatea da, tipi-tapa, presa barik!!!!

Informazio gehiago behar baduzue idatzi helbide honetara edo deitu 638 47 66 05 telefonora! Eskertuko genizueke animatuz gero, guri jakinaraztea!!!

2008-03-15

BARAKALDO, GAZTEAK ETA EUSKARA

BERTSOLARITZA IKASTAROA
Apirilean hasi eta astero gazte euskaldunek aukera ezin hobea izango duzue biltzeko eta gure hizkuntzarekin gozatzeko!!!
Oinarrizko teknikak ikasi eta bertsolaritza munduan lehengo pausuak ematen anima ezazu! Interesatuta egonez gero eman ezazu izena Gaztegunen (San Juan 17) edota 688807524 telefonora deituz.

2008-03-07

KONTZERTUA&POESIA


BIHOTZ BAKARTIEN KLUBA (BBK), "KATAMALO"



Non: "Kalderapeko" Kulturgune-tabernan. Txakur Kalea, 1 Bilboko Zazpikaleak.

Eguna: Martxoaren 13a, osteguna.

Ordua: 20:30

Sarrera: Doan!



Antolatzailea: Lizardi Mintza Taldea



ARRAKALAK ikuskizunarekin hasitako bidean, bihotz bakartien klubak,poemak kantu bihurtu eta hausnarrerako bazka eskaintzera dator berrizere. KATAMALOA esaten diogu euskaldunok gure aurpegia beste batbihurtzeko erabiltzen dugunari. ez garena azaldu beharraz, itxurakeriaz,hipokresiaz, sakon maitatzeko beldurraz, zoriontsuak izan ezinaz, lotsaz,harrokeriaz, benetan garena onartu nahi ezaz idatzi ditugu poemak etakantuak. barre egingo diogu geure buruari eta hurkoarenari, tristatuegingo gara ispiluaren aurrean eta harro biluztuko gara. ostentzeaagertzeko era bat baino ez delakoan.

2008-03-05

Kontzertua Barakaldon


KORRONTZI KONTZERTUAN!!!

Martxoaren 14, 19:00etan
Clara Campoamor Kultur etxean.

DOHAINIK!!!

Fandangoa eta arin-arin erritmoak oinarritzat hartu eta soinu txikia,mandolina, alboka eta beste hainbat musika tresnarekin elkartuta haien erritmo bizi eta dantzagarriekin gozatu ahalko duzue!
Antolatzailea: Taldegaztea

2008-03-04

Hitzaldia

“MOTIBAZIOA ETA KATRAMILAK LANDUZ”
Asisko Urmenetaren eskutik
Martxoaren 13an, osteguna, 19:00etan, Barakaldoko Hizkuntza eskolan. Euskara ikasten ari zaretenok ezin izango duzue galdu, egunero euskaltegira joateko gogoa piztuko baitzaizue!

2008-02-17

EGUNKARIArekin elkartasuna


ASTEAZKENEAN, HILAK 20
EGUNKARIAREN ITXIERAREN 5.URTEURRENA DELA ETA, BILBON ARGAZKI MASIBOA ATERAKO DUGU!

19.30etan UDALETXEAN IZANGO DA
EUSKALGINTZAKO ETA INGURUKO PERTSIONA GUZTIEI PARTE HARTZEN GONBIDATZEN ZAITUZTEGU!