2026-09-07
"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" LASTERKETA ARRONTEGIKO JAIETAN
Aurten SASIBURU elkarteak eta Barakaldoko AEK-k Arrontegiko jaietan ostera ere antolatuko dugu herri-lasterketa.
"Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi dugu.Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu ekimen honetan parte hartzera.
Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak eskuratu ahal izango dituzu bertan parte hartzeagatik.
2026-07-14
BARAKALDOKO KULTUR ETXEETAKO EUSKARAZKO TAILERRAK
Barakaldoko Kultur Etxeetako tailerretan izena emateko! eskaintza zabaldu dute:
BURTZENA
HAURRAK
Sormena eta eskulanak garatzeko artea.
ERREKAORTU
Yoga eta meditazioa.
Katsugen undo.Elebitan.
ZUATZU
HAURRAK.
Marrazkia eta pintura.
Ortuko landareak gure etxeetan. Familiarra.
HELDUAK
Pandero ikastaroa. Hastapena. Elebitan.
Pandero ikastaroa. Sakontzea. Elebitan.
Corea eta arnasketa: aktibatu zure gorputza.
GURUTZETA
Hatha yoga.
Luzaketak eta erlaxazioa.
CLARA CAMPOAMOR
HAURRAK
Marrazkia eta pintura.
HELDUAK
Teknika mistoz eginiko pintura.
Yoga eta meditazioa
Laburmetraia bat egiten.
Gitarra. Sakontzea. Elebitan.
Zeramika: gosari-jokoa.
Zeramika: mokokatzeko kita
Zeramika: pitxerrak, pitxer txikiak eta loreentzako pitxerrak.
Gitarra. Hastapena.
Izena emateko aukerak honako hauek izango dira:
1. Online. Egoitza elektronikoaren bidez (horretarako beharrezkoa izango da BAKQa izatea)
2.Telefono bidez, kultur etxeetan eta zentro zibikoetan
3.Telefono bidez 010era deituz (doako deia). 944789200 telefono zenbakia Barakaldotik kanpo deituz gero
4.Aurrez aurrekoa zentro zibiko eta kultur etxeetan
2026-07-10
BARAKALDOKO JAIAK
Barakaldoko jaiak badatoz!!
2026-07-06
2026-06-29
2026-06-22
2026-06-17
BERBALAGUN JAIA BARAKALDOKO AEKn
Barakaldoko Berbalagun egitasmoak ikasturte amaierako jaia antolatu du, euskararen inguruan sortutako komunitatea elkartu eta ospatzeko. Hitzordua ekainaren 26an, ostiralean, izango da, 19:30etik 21:30era, AEKren egoitzan.
Urtean zehar Berbalagunek aukera eskaintzen du euskara erabiltzeko, hizkuntza-ohiturak indartzeko eta harreman berriak sortzeko. Jai hau, hain zuzen ere, egitasmo horren emaitza eta ospakizuna izango da: euskaraz bizitzeko eta partekatzeko gune irekia, hurbila eta atsegina.
Ekitaldian musika, janaria, edaria eta hainbat sorpresa izango dira. Baina, batez ere, euskararen inguruan elkartzeko eta une atseginak partekatzeko aukera izango da. Berbalaguneko partaideak ez ezik, euskararekiko interesa duen edozein lagun ere gonbidatuta dago.
Animatu eta etorri ikasturtea giro onean agurtzera.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: 678 626 567
Euskara zu zara! Zatoz eta gozatu euskaraz!




.jpg)
.png)
.png)
.png)







